Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Título

Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza

Onarpena:
2022ko apirilaren 28a

Argitalpena:
2022ko apirilaren 29a

Indarrean jartzea:
2022ko ekainaren 23a

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Menu Título anexo IV

Ordenanza • Anexo IV

IV. Eranskina. Ibi-lizentziak

I. Ibi-lizentziak emateko, baja emateko edo titulartasuna aldatzeko prozedura

  1. Ibi-lizentziak emateko prozedura ofizioz edo interesdunek eskatuta hasiko da.
  2. Honako hauen titularrek eskatu ahal izango dute ibi-lizentzia:
    • Garajeetara zuzendutako lokalak edo lursailak.
    • Automobilgintzarekin lotutako jarduerak: ibilgailuen kontzesionarioak, tailerrak, alokairua eta salmenta.
    • Barruan zamalanetarako espazioa duten jarduerak.
    • Familia bakarreko etxebizitza bakanduak edo atxikiak, garajera zuzendutako espazioarekin.
    • Osasun-zentroak, larrialdietako ibilgailuak sartzeko eta ateratzeko.
  3. Ibi-eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
    • Jabearen identifikazio-datuak
    • Ibilgailuen pasabideak sarrera ematen dueneko higiezinaren jabetza-tituluaren kopia edo haren legezko okupazioaren egiaztagiria.
    • Kokapen zehatza egiaztatuko duten planoak, honako hauek adierazita: etxebizitza kokatuta dagoen kale eta zenbakia, lursaila edo lokala, baita sartzeko atearen kokapena eta zabalera ere.
    • Plazak zein ordutegi eta xedetarako eskatzen diren.
  4. Ibi-lizentziaren baja-eskabidean, bajaren arrazoia adieraziko da, baita seinale bertikalak eta horizontalak kendu izanaren adierazpena ere.
  5. Ibi-lizentziaren titulartasuna aldatzea eskatzen denean, eraikinaren titulartasuna laga edo aldatu izanaren egiaztagiria erantsiko da.

II. Ibiak seinaleztatzea

  1. Ibien seinale bertikalak Udalak entregatuko ditu, lizentziaren titularrak horien kostua ordaindu ondoren.
  2. Titularrak erreserba-eremua seinaleztatuko du Udalak emandako seinaleekin, eta eremu erreserbatuaren mutur bakoitzean bana jarriko du.
    Seinaleak fatxadari atxikita jarriko dira, hori ezinezkoa bada edo komenigarria ez bada salbu.
  3. Seinale horizontalak izango dira espaloiaren zintarrian margotutako marra hori bat edo sarbidearen aurreko galtzadaren gainean margotutako laukizuzen bat, eta Udalaren kontura izango dira.

boton pie