Aplikazio habiaratuak
Menu Mugitzenarida
Aplikazio habiaratuak
Ordenanza • Título
Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza
Onarpena:
2022ko apirilaren 28a
Argitalpena:
2022ko apirilaren 29a
Indarrean jartzea:
2022ko ekainaren 23a
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Ordenanza • Menu Título anexo III
Ordenanza • Anexo III
III. Eranskina. Egoiliarrentzako txartelak eta berizgarri bereziak
I. Hondarribiarrentzako egoiliar-txartela
- Hondarribiarrek I. Portua eremuko sektore urdin eta berdean eta Hondartza 2. eremuko Foru eta Minatera kaleetan aparkatzeko egoiliar-txartela eskuratu ahal izango dute, baldintza hauek betetzen badituzte:
- Ibilgailu motordun baten titularra izatea, Hondarribian erroldatuta egotea eta txartela erabili nahi den eremuan bizitzea. Ibilgailuaren titulartzat joko da Probintziako Trafikoko Buruzagitzak emandako zirkulazio-baimenean hala jasota dagoena.
- Ibilgailuak 3.500 kg-tik beherako baimendutako gehieneko masa izatea eta Hondarribiko Ibilgailuen Zirkulazio Zergaren erroldan alta emanda egotea, aurreko atalean aipatutako titulartasuna eta helbidea bat badatoz. Udalean trafiko-zehapenik bete gabe ez izatea eskabidea aurkezten denean, eta Udalaren zerga eta betebeharren ordainketan egunean
- egotea.
- Etxebizitza bakoitzeko bi egoiliar-txartel bakarrik eman ahal izango dira.
- Pertsona juridikoen jabetzako ibilgailuei ere (enpresako, leasingeko edo rentingeko autoak) egoiliar-txartelak eman ahal izango dizkie Udalak eremu jakin baterako, baldin eta egoiliar baten erabilera partikularrerako badira, lehenengo atalean adierazitako eremuetan.
Txartela lortzeko, txartela erabili nahi duen pertsona fisikoak dagokion eremuan erroldatuta egon beharko du, eta ibilgailua erabiltzen duela justifikatu beharko du, honako bitarteko hauetakoren bat erabilita:- Ibilgailuaren aseguru-poliza. Bertan, ohiko gidari gisa agertu behar du.
- Leasing edo renting kontratu originala eta ibilgailuaren aseguru-poliza, titular gisa agertzen dena.
- Enpresa-ziurtagiria, interesdunari ibilgailua esklusiboki erabiltzeko baimena ematen diona, lan-ordutegiaren barruan zein kanpoan.
II. Hondarribiarrak ez diren jabeentzako aparkatzeko txartelak
- Aurreko atalean adierazitako eremuetako etxebizitzen jabeek, biztanle-izaerarik ez badute, jabeentzako txartela lortu ahal izango dute, bertakoen baldintza berberetan aparkatu ahal izateko.
- Txartela jasotzeko interesa duten jabeek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:
- Eranskin honetan aipatzen diren I. eta II. eremuetako kaleren batean kokatutako etxebizitza baten jabe izatea.
- Ibilgailu motordun baten titular izatea. Ibilgailuaren titulartzat joko da Probintziako Trafikoko Buruzagitzak emandako zirkulazio-baimenean hala jasota dagoena.
- Udalean trafiko-zehapenik bete gabe ez izatea eskabidea aurkezten denean, eta Udalaren zerga eta betebeharren ordainketan egunean egotea.
- Aparkatzeko txartela eskuratu ahal izango dute, halaber, jabearen ezkontideak eta haren lehen mailako zuzeneko ahaideek, odolkidetasunagatik (amak, aitak edo seme-alabek). Nolanahi ere, etxebizitzaren jabeak aurkeztu beharko du eskabidea.
- Etxebizitza bakoitzeko aparkatzeko bi txartel bakarrik eman ahal izango dira. Aparkatzeko txartela lortzeko eskubidea aitortzen deneko etxebizitza hutsik dagoela agertu beharko da udal-erroldan. Bestela, etxebizitza horretan erroldatuta dagoen pertsonak eskuratu ahal izango du egoiliar-txartela, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.
III. Egoiliar-txartela eta jabe-txartela lortzeko eskaerak
- Egoiliar-txartela edo jabe-txartela eskuratzeko, interesdunek Hondarribiko Udalari zuzendutako eskabidea aurkeztu beharko dute, eta honako dokumentu hauek aurkeztu:
- Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia.
- Zirkulazio-baimenaren fotokopia.
- Enpresako, leasingeko edo rentingeko ibilgailua bada, eranskin honetako I.3 atalean agertzen diren dokumentuak.
- Txartelak emateko, dagokion ordenantza fiskalean aurreikusitako tasa ordaindu beharko zaio Udalari.
- Txartelek ekitaldi fiskalari dagokion indarraldia izango dutenez, haien indarraldia urte bakoitzeko abenduaren 31n amaituko da, noiz eman ziren kontuan hartu gabe.
- Udalak, behar diren egiaztapenak egin ondoren, ofizioz berrituko ditu emandako txartelak. Berritzeak dagokion tasa sortuko du.
- Txartelaren titularrak ez badu txartela berritzeko interesik, Udalari jakinarazi
beharko dio ekitaldi fiskala amaitu baino lehen (abenduaren 31 baino lehen), eta udal-bulegoetan bereizgarria entregatu beharko du.
IV. Egoiliar-txartela eta jabe-txartela erabiltzeko baldintzak eta haien gaineko erantzukizuna
- Egoiliar-txartelaren eta jabe-txartelen titularrek izango dute txartel horiek erabiltzeko erantzukizuna, ordenantza honetan aurreikusitakoaren arabera.
- Titularrak helbidea edo ibilgailua aldatzen badu edo txartela emateko eskatzen diren haren baldintzetako edozein aldatzen bada, Udalari jakinarazi beharko dio 7 egun naturaleko epean, eta txartela entregatu beharko du. Halakoetan, Udalak txartel berri bat emango du, baina horrek ez du tasa kobratzea sorraraziko.
- Txartel baten titularrak Udalari jakinarazten badio txartel hori berritzeko interesik ez duela eta entregatzen ez badu, txartela bidegabe erabiltzen ari dela ulertuko da, eta ordenantza honetan aurreikusitako arau-hauste arina egingo du. Halakoetan, dagokion isunaz gainera, txartela indargabetuko da eta ezin izango du beste txartel bat lortu gutxienez urtebetez eta gehienez hiru urtez.
- Txartela galtzen badu edo lapurtzen badiote, titularrak berehala jakinarazi behar dio Udalari. Halakoetan, Udalak dagokion txartelaren kopia bat emango du. Galera edo lapurreta ez jakinaraztea arau-hauste arina da.