Aplikazio habiaratuak
Menu Mugitzenarida
Aplikazio habiaratuak
Ordenanza • Título
Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza
Onarpena:
2022ko apirilaren 28a
Argitalpena:
2022ko apirilaren 29a
Indarrean jartzea:
2022ko ekainaren 23a
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Ordenanza • Anexo I
I. Eranskina. Alde Zaharrerako, Apezpiku plazarako, Santiagorako eta Maddalen karrikarako sarrera mugatua
I. Alde Zaharreko kaleetara eta Apezpiku plazara sartzeko mugak
Alde Zaharreko kaleen eta Apezpiku plazaren osotasunean ibilgailu motordunak sartzeko arau hauek ezartzen dira:
A) ZAMALANETARAKO ORDUTEGI OROKORRA
Zamalanak ordutegi honetara mugatuko dira: lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 12:00etara.
Eskakizunak: Zamalanak zeregin horietarako egokitutako ibilgailu industrial edo komertzial batean egitea.
B) EGOILIARRAK
- Alde Zaharreko auzotarrak. Askatasun osoz sartu eta aparkatu ahal izango dute, denbora-mugarik gabe eta ordutegi orokorretik kanpo, Bordari kaleko, Uria Harresia kaleko eta Leiba Jeneralaren kaleko aparkalekuetan. Gehienez ordu erdiz egon ahal izango dira kale hauetan: Nagusi, San Nikolas, Denda, Agustina Genua (lehen Berdura Plaza), Ubilla, Petra Laborda, Juan de Laborda, Fraxkuneko Murrua eta Apezpiku.
Eskakizunak: Alde Zaharreko eremu mugatuan Biztanleen Udal Erroldan inskribatuta egotea. Ibilgailua alta emanda edukitzea Hondarribiko Ibilgailuen Zirkulazio Zergaren Erroldan (aurreko atalean zehaztutako titulartasuna eta helbidea bat etorriko dira). - Egoiliartzat hartuko dira hoteletan, ostatuetan eta apartamentu turistikoetan ostatu hartzen dutenak. Zamalanetarako ordutegi orokorretik kanpo sartu ahal izango dira.
Eskakizunak: Ostalaritzako establezimenduetako edo apartamentu turistikoetako arduradunek justifikatu beharko dute, Udaltzaingoaren aurrean edo horretarako jarritako sistema informatikoetan, beren bezeroen sarrera eta zirkulazioa. - Era berean, egoiliartzat hartuko dira mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten Alde Zaharreko auzotarrak, eta zamalanetarako ordutegi orokorretik kanpo sartu ahal izango dira.
Eskakizunak: Zaintzaile hori titularra den Udaleko Gizarte Zerbitzuek luzatutako ziurtagiria..
C) AIMENDUAK
- Alde Zaharrean garajea duten auzotar ez-egoiliarrak. Alde Zaharrean bizi ez diren eta garaje baten jabeak diren auzotarrak eguneko edozein ordutan sartu ahal izango dira bertara, zamalanetarako ordutegi orokorretik kanpo.
Eskakizunak: Dagokion garajearen titulartasun-dokumentua. - Alde Zaharreko merkataritza-jarduera edo biltegi baten titularrak edo ustiatzaileak.
Eskakizunak: Ibilgailuak zamalanetarako ordutegi orokorretik kanpo erabili beharra dutela egiaztatu eta justifikatu beharko dute, eta gehienez 30 minutuz egon ahal izango dira. - Alde Zaharretik kanpoko merkataritza-jarduera baten titularrak edo ustiatzaileak, baldin eta zerbitzu-, mantentze-, konponketa- edo hornidura-harremana badute Alde Zaharreko etxebizitza, lokal edo negozioekin.
Eskakizunak: Zamalanetarako ordutegi orokorretik kanpo sartzeko beharra justifikatu beharko dute. - Udalaren, erakunde ofizialen, enpresa-erakunde publikoen, sozietateen eta horiei lotutako beste erakunde batzuen ibilgailuak, baita erakunde horiei zerbitzuak ematen dizkieten pertsona fisiko edo juridikoen ibilgailuak ere.
Eskakizunak: Zamalanetarako ordutegi orokorretik kanpo sartzeko beharra egiaztatu eta justifikatu beharko dute. - Udalak beste ibilgailu batzuen sarrera baimendu ahal izango du, beharra justifikatu ondoren edo kasuan kasuko beharrari buruzko aldeko txosten teknikoa aurkeztuta.
II. Santiago / Maddalen karrika eremura sartzeko mugak
Honako arau hauek ezartzen dira ibilgailu motordunak Santiago / Maddalen karrika eremura sartzeko:
A) ZAMALANETARAKO ORDUTEGI OROKORRA
Zamalanak ordutegi honetara mugatuko dira: lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 12:00etara.
Eskakizunak: Zamalanak zeregin horietarako egokitutako ibilgailu industrial edo komertzial batean egitea.
B) EGOILIARRAK
- Santiagon / Maddalen karrikan bizi diren auzotarrak. Auzotarrak askatasunez sartu ahal izango dira eremu horretara. 3 eta 23 zenbakien arteko kale-tartean, auzotarrek askatasunez aparkatu ahal izango dute 20:00etatik hurrengo eguneko 7:00etara, eta gehienez 30 minutuz 7:00etatik 20:00etara.
Eskakizunak: Biztanleen Udal Erroldan Santiago / Maddalen karrika eremu mugatuan inskribatutako auzotarra izatea. Ibilgailua alta emanda edukitzea Hondarribiko Ibilgailuen Zirkulazio Zergaren Erroldan (aurreko atalean zehaztutako titulartasuna eta helbidea bat etorriko dira). - Halaber, egoiliartzat hartuko dira Santiago / Maddalen karrika eremuko mendekotasuna duten auzotarren zaintzaileak, eta zamalanetarako ordutegi orokorretik kanpo sartu ahal izango dira.
Eskakizunak: Zaintzaile hori titularra den Udaleko Gizarte Zerbitzuek luzatutako ziurtagiria.
C) BAIMENDUAK
- Auzotar ez-egoiliarrak, garajea Santiago / Maddalen karrika eremuan dutenak. Santiago / Maddalen karrika eremuan bizi ez diren bizilagunak eta garaje baten jabeak eguneko edozein ordutan sartu ahal izango dira bertara, zamalanetarako ordutegi orokorretik kanpo.
Eskakizunak: Dagokion garajearen titulartasun-dokumentua. - Santiago / Maddalen karrika eremuko merkataritza-jarduera edo biltegi baten titularrak edo ustiatzaileak.
Eskakizunak: bilgailuak zamalanetarako ordutegi orokorretik kanpo erabili beharra dutela egiaztatu eta justifikatu beharko dute, eta gehienez 30 minutuz egon ahal izango dira. - Santiago / Maddalen karrika eremutik kanpoko merkataritza-jarduera baten titularrak edo ustiatzaileak, baldin eta zerbitzu-, mantentze-, konponketa- edo hornidura-harremana badute Santiago / Maddalen karrika eremuko etxebizitza, lokal edo negozioekin.
Eskakizunak: Zamalanetarako ordutegi orokorretik kanpo sartzeko beharra justifikatu beharko dute. - Udalaren, erakunde ofizialen, enpresa-erakunde publikoen, sozietateen eta horiei lotutako beste erakunde batzuen ibilgailuak, baita erakunde horiei zerbitzuak ematen dizkieten pertsona fisiko edo juridikoen ibilgailuak ere.
Eskakizunak: Zamalanetarako ordutegi orokorretik kanpo sartzeko beharra egiaztatu eta justifikatu beharko dute. - Udalak ibilgailu jakin batzuen sarrera baimendu ahal izango du, beharra justifikatu ondoren edo kasuan kasuko beharrari buruzko aldeko txosten teknikoa aurkeztuta.