Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Título

Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza

Onarpena:
2022ko apirilaren 28a

Argitalpena:
2022ko apirilaren 29a

Indarrean jartzea:
2022ko ekainaren 23a

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Menu Título tercero

Ordenanza • Título tercero

Hirugarren titulua. Mugikortasuna-modu berriak

I. KAPITULUA. MUGIKORTASUN PERTSONALEKO IBILGAILUAK

31. artikulua. Kontzeptua eta jokabide-arauak

  1. Ordenantza honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, eta Ibilgailuen Araudi Orokorrean xedatutakoaren arabera, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak dira gurpil bateko edo gehiagoko ibilgailuak, plaza bakarra dutenak eta motor elektrikoek bakarrik bultzatutakoak (motor horiek 6 eta 25 km/h arteko gehieneko diseinu-abiadura eman behar dute) eta, autoorekatze-sistemaz hornituta badaude, eserleku edo zela bakar bat izan dezaketenak.
  2. Ibilgailu horien gidariek beharrezko arduraz eta arretaz gidatu beharko dituzte haiek, beren burua nahiz bideen gainerako erabiltzaileak arriskuan ez jartzeko. Uneoro egongo dira ibilgailua kontrolatzeko baldintzetan, eta ezin izango dira beste ibilgailu batzuen bidez herrestatuak izan edo horiei krokatu, zirkulatzen ari diren edozein espazio edo bidetan.
  3. Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen gidariek trafikoari eta bide- segurtasunari buruzko araudian ibilgailuen gidari guztientzat ezarritako jokabide- arauak errespetatu beharko dituzte.

32. artikulua. Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuekin oinezkoen espazioetatik zirkulatzea

Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek ezin izango dute zirkulatu egonlekuetatik, espaloietatik eta oinezkoen kaleetatik. Ibilgailu horiek erabiltzen dituen pertsonak oinezkoen espazio horietakoren batera sartu beharra badauka, ibilgailutik jaitsi eta eskuarekin helduta eraman beharko du hura.

33. artikulua. Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuekin bizikleta-espazioetatik zirkulatzea

Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak erabiltzen dituzten pertsonek bizikleta-bide eta bizikleta-ibilbide seinaleztatuetatik zirkulatu ahal izango dute, beren abiadura bizikleten erabiltzaileen abiadurara egokituta eta espazio horien gainerako erabiltzaileekiko bizikidetza errespetatuz.

34. artikulua. Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuekin gainerako espazioetatik zirkulatzea

  1. Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek bizitegi-kaleetatik, 30eko eremuetatik eta galtzadetatik zirkulatu ahal izango dute.
  2. Bizitegi-kaleetan eta 30eko eremuetan, ibilgailu horien gidariek abiadura moteldu beharko dute, eta zirkulatzen ari diren ingurunera egokitu, oinez igarotzen direnak arriskuan ez jartzeko. Oinezkoekiko 1,5 metroko segurtasun- tarteari eutsiko diote, eta bildutako oinezkoengatik edo espazioa okupatzeko baldintzengatik ezin badute segurtasun-distantzia hori errespetatu, ibilgailutik jaitsi eta oinez igaro beharko dute. Eremu horietan, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek martxaren noranzkoan bakarrik zirkulatu ahal izango dute, berariaz kontrako seinalerik egon ezean. Kasu horretan, noranzko propioan zirkulatzen ari direnek izango dute lehentasuna.

35. artikulua. Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak aparkatzea

  1. Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak horretarako bereziki gaitutako guneetan aparkatu beharko dira.
  2. Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak aparkatze-bandetan ere aparkatu ahal izango dira, edo, hala seinaleztatuta dagoenean, bizikletentzako gaitutako espazioetan. Bizikleten leku berberetan ere lotu ahal izango dira, bizikletentzat aurreikusitako arauak errespetatuz.
  3. Erabilera partekatuko zerbitzuak ematera zuzendutako mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak Udalak bereziki gaitutako eta baimendutako lekuetan soilik aparkatu ahal izango dira, horretarako onartutako ordenantza fiskalarekin bat etorriz.

II. KAPITULUA. BIZIKLETAK ETA MUGIKORTASUN PERTSONALEKO IBILGAILUAK ALOKATZEKO SISTEMAK ETA TALDE TURISTIKOAK

36. artikulua. Bizikletak eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak alokatzeko sistemak

  1. Bizikleten eta mugikortasun pertsonaleko edozein ezaugarritako ibilgailuen errentamendua, bide publikoan egiten denean, udalaren jabari publikoaren aprobetxamendu berezia da. Hortaz, dagokion jabari publikoko baimena lortu beharko da horretarako, eta dagokion ordenantza fiskalean aurreikusitako erregulazioaren mende egongo da.
  2. Jabari publikoko baimenean, espazio publikoa erabiltzeko eta horrelako ibilgailuak aparkatzeko baldintzak zehaztuko dira. Ibilgailu horiek, nolanahi ere, errespetatu beharko dute ordenantza honetan eta trafikoari eta bide- segurtasunari buruzko araudian aurreikusitakoa.
  3. Ibilgailu horiek erantzukizun zibileko asegurua izan beharko dute indarrean, hirugarrenei eragin dakizkiekeen kalte-galerak estaltzeko.

37. artikulua. Talde turistikoak bizikletan eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuetan

  1. Bizikletan edo mugikortasun pertsonaleko edozein ibilgailutan ibiltzen diren turista talde edo pertsona talde antolatuek ezin izango dute 15 pertsona baino gehiago izan. Taldea handiagoa bada, muga hori gaindituko ez duten azpitaldeetan zatitu beharko da, eta elkarrekiko gutxienez 50 metroko distantziara zirkulatu beharko dute.
  2. 6 pertsonak baino gehiagok osatutako taldeek bizikleta-sarea eta ordenantza hau ezagutuko dituen gidari bat izan beharko dute.
  3. Talde turistikoek ezin izango dute bidearen zabalera osoa hartu, ezta zirkulazioa oztopatzeko moduan geratu ere.

boton pie