Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Título

Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza

Onarpena:
2022ko apirilaren 28a

Argitalpena:
2022ko apirilaren 29a

Indarrean jartzea:
2022ko ekainaren 23a

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Menu Título quinto

Ordenanza • Título quinto

Bostgarren titulua. Automobilen, motozikleten, ziklomotorren eta beste ibilgailu batzuen erabilera

I. KAPITULUA. AUTOMOBILEN ERABILERA

45. artikulua. Zirkulatzeko jokabide-arauak

  1. Joan-etorrietarako automobilak erabiltzen dituzten pertsonek uneoro errespetatu beharko dituzte Udalak aldi baterako edo modu iraunkorrean ezarritako mugak eta murrizketak.
  2. Ibilgailuek ezin izango dute oinezkoen eremuetan zirkulatu, oinezkoen kaleetan izan ezik —ordenantza honetan berariaz aurreikusitako kasuetan eta ibilgailuentzat oro har ezarritako zirkulazio-arauak beteta—.Egoiliarrek eskubidea dute behar bezala erregulatutako beren garaje-plazara turismo pribatuan sartzeko.
  3. Automobilek bizitegi-kale eta kale elkarbanatuetatik eta 30eko eremuetatik zirkulatu ahal izango dute, ordenantza honetan ibilgailuek kale horietatik zirkulatzeko aurreikusitako jokabide-arauak betez gero.
  4. Automobilek ezin izango dute bizikletentzat erreserbatutako espazioetatik zirkulatu, ezta autobus-erreietatik ere.
  5. Kapitulu honetan edo aplikatzekoak diren ordenantza honen gainerako manuetan aurreikusitako arauez gainera, automobilak erabiltzen dituzten pertsonek trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko araudi orokorrean aurreikusitako jokabide- eta zirkulazio-arauak errespetatu beharko dituzte.

46. artikulua. Beste mugikortasun-modu jasangarriago batzuen erabiltzaileak bestea

  1. Automobilen gidariek ezin izango dute honako ibilgailu hauetan ibiltzen diren pertsonen segurtasuna arriskuan jarriko duen maniobrarik egin: mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailu gurpildunak; bizikletak; motorrik gabeko irristailuak edo gurpil-oholak; edo mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak. Pertsona horiekiko, ez dute inola ere egingo jazarpen-maniobrarik nahiz beste edozein maniobrarik horien ibilgailuen ibilbidea edo martxa aldarazteko asmoarekin.
  2. Mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuen, bizikleten, motorrik gabeko irristailu edo gurpil-oholen edo mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen atzetik zirkulatzen duten automobilen gidariek zuhurtziazko distantziari eutsi beharko diote, aurretik duen ibilgailuaren abiadurarekiko proportzionala. Distantzia hori ezin izango da 5 metrotik beherakoa izan. Ibilgailu horiek gainditu nahi izanez gero, kontu handiz jokatu beharko dute. Hala, zirkulazio-erreiz aldatu beharko dute (beste errei bat balego), eta, nolanahi ere, ibilgailuen artean gutxienez 1,5 metroko alboko tartea utzi.
  3. Bizitegi-kaleetan eta 30eko eremuetan, automobilen gidariek beren abiadura egokitu beharko dute aurreko paragrafoan aurreikusitako ibilgailuen gidariek daramaten abiadurara, eta ezin izango dituzte horiek aurreratu, salbu eta zirkulaziorako errei bat baino gehiago dagoen kale bat denean.

47. artikulua. Automobilak gelditzea

  1. Automobilak gelditzeko, hiri-bideetan aplikatzekoa den trafikoari eta bide- segurtasunari buruzko araudian aurreikusitako arauak eta ondoren adierazten diren arau espezifikoak beteko dira.
  2. Automobilak gelditzea debekatuta dago, trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko araudian aurreikusitako kasuetan ez ezik, honako kasu hauetan ere:
    • Dauden seinaleek edo Udaltzaingoaren agindu batek debekatzen duten lekuetan.
    • Bigarren ilaran.
    • Gelditzean, behar bezala geldituta edo aparkatuta dagoen beste ibilgailu bat zirkulazioan sartzea galarazten denean.
    • Galarazten edo zailtzen denean pertsonak eraikinetara sartzea edo horietatik irtetea edota ibilgailuak sartzea edo irtetea, sarrera edo irteera behar bezala seinaleztatuta dagoenean.
    • Larrialdietako ibilgailuentzako irteera eta sarrera behar bezala seinaleztatuetan.
    • Oinezkoak edo bizikletak igarotzea oztopatzen denean.
    • Beste ibilgailu batzuei bira baimendu bat egitea eragozten zaienean.
    • Galtzadaren erdian, berariazko baimenik izan ezean.
    • Kontrako espaloian geldirik dagoen beste ibilgailu baten pare-parean, horrela beste erabiltzaile batzuei igarotzea edo zirkulatzea eragozten edo zailtzen bazaie.
    • Bizikletentzat erreserbatutako aparkalekuak erabiltzea galarazteko edo oztopatzeko moduan.
    • Edonon, ibilgailua gelditzeak arriskua eragiten badu edo oinezkoen igarotzea edo beste ibilgailu batzuen zirkulazioa larriki oztopatzen badu.

48. artikulua. Automobilak aparkatzea

  1. Automobilak aparkatzeko, hiri-bideetan aplikatzekoa den trafikoari eta bide- segurtasunari buruzko araudian aurreikusitako arauak eta ondoren adierazten diren arau espezifikoak beteko dira.
  2. Automobilak eurentzat bereziki gaitutako eremu edo espazio erabilgarrietan (doako nahiz ordainpekoetan) bakarrik aparkatu ahal izango dira.
  3. Kontrako seinalerik edo berariazko baimenik izan ezean, lerroan, ilaran edo lokarrian aparkatuko da. Aparkatzera zuzendutako espazioa zoladuran mugatuta dagoenean, markatutako eremuaren barruan aparkatu beharko da, gainerako erabiltzaileek espazioa hobekien aprobetxatu ahal izateko moduan.
  4. Ibilgailua beste ibilgailu batzuek zirkulatzeko edo aparkatzeko espazio baten aldameneko leku batean aparkatzen denean, ibilgailuaren irtengunean ezin izango du gainditu beste espazio horiek mugatzen dituen lerroa. Bestela, ibilgailua gaizki aparkatuta egongo da.
  5. Aparkatu bezain laster, gidariak ibilgailuaren motorra itzali beharko du, bera edo beste bidaiari batzuk barruan geratuz gero ere.
  6. Tokiko jabari publikoaren erabilera erkide orokorrak ez du babesten ibilgailuak bide publikoko leku berean mugarik gabe aparkatzea. Hortaz, ordenantza honetan ezarritako edo Udalak erabakitako denbora-mugak errespetatu beharko dira.
  7. Automobilak ezin izango dira bide publikoko leku berean aparkatuta egon ondoz ondoko hamar egun baliodun baino gehiago. Aparkatze erregulatuko eremuetan eta ordainpeko aparkalekuetan, berariaz xedatutako denboraz egon ahal izango dira aparkatuta.
  8. Bide publikoan ezin izango da ibilgailurik aparkatu horiek saltzeko, alokatzeko edo beste edozein negozio juridikorako, ezta horren publizitaterako ere.

49. artikulua. Beste ibilgailu motordun batzuen erabilera

Ordenantza honetan araudi espezifikorik ez duten gainerako ibilgailu motordunek, hala nola kuatrizikloek, QUAD-ATVek, legezko definizioarekin bat ez datozen mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek, furgoiek, furgonetek eta abarrek, bete egin beharko dituzte, aplikatzekoa den trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko araudia ez ezik, ordenantza honetan automobilentzat aurreikusitako arauak.


II. KAPITULUA. BI GURPILEKO MOTOZIKLETEN ETA ZIKLOMOTORREN ERABILERA

50. artikulua. Motozikletekin eta ziklomotorrekin zirkulatzea

  1. Motozikletek eta ziklomotorrek automobilen zirkulazio-arau berberak bete beharko dituzte, trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko Estatuko araudian aurreikusitakoak barne, eta hurrengo ataletan ezarritako arau espezifikoak nahiz ordenantza honetan aurreikusita dagoen eta aplikatzekoa zaien beste edozein arau.
  2. Motozikleta edo ziklomotorren gidariek ezin izango dute ibilgailua galtzadan gurpil bakar baten gainean jarrita abiatu, martxan jarri edo zirkulatu, ezta ibilgailuko bidaiarien edo haiek zirkulatzen ari diren bidearen gainerako erabiltzaileen segurtasuna arriskuan jar dezakeen bat-bateko maniobrarik, balaztatzerik, lerratzerik edo bestelako maniobrarik egin ere.
  3. Motorrek eta ziklomotorrek ezin izango dute martxan dauden beste ibilgailu batzuei lotuta zirkulatu.

51. artikulua. Motorrak eta ziklomotorrak aparkatzea

  1. Bi gurpileko motozikletak eta ziklomotorrak haientzat bereziki gaitutako lekuetan aparkatuko dira lehentasunez. Horrelako eremurik izan ezean, automobilentzat gaitutako espazioetan ere aparkatu ahal izango dute. Halakoetan, automobilentzat aparkatzeko dauden denbora-muga berberak bete beharko dira. Inola ere ezin izango dira oinezkoen eremuetan aparkatu.
  2. Motozikleta sidekardunak, bi gurpil baino gehiagoko ziklomotorrak eta kuatrizikloak aparkatzeko, turismo-automobilentzako arau berberak bete beharko dira.

III. KAPITULUA. - IBILGAILU MOTORDUNENTZAKO SARRERA MUGATUKO EREMUAK ETA KAMIOIEN ETA SALGAI ARRISKUTSUAK DITUZTEN IBILGAILUEN ZIRKULAZIOA DEBEKATZEA

52. artikulua. Alde Zaharrerako, Apezpiku plazarako, Santiagorako eta Maddalen karrikarako sarrera mugatua

  1. Alde Zaharrera, Apezpiku plazara, Santiagora eta Maddalen karrikara ibilgailu motordunen sarrera mugatuta egongo da, kontuan hartuta eremu horien monumentaltasuna, ibilgailu horiekin sartzeko dituzten ezaugarriak eta ordenantza honek babestu nahi dituen ondasunak babesteko beharra.
  2. Eremu horietan ibilgailu motordunen sarrera-kontrola eramateko, behar diren bitarteko elektronikoak, informatikoak eta grabaziokoak instalatu ahal izango ditu Udalak.
  3. Eremu horietara sartzeko mugak ordenantza honen I. eranskinean aurreikusitakoak dira

54. artikulua. Kamioiek eta salgai arriskutsuak dituzten ibilgailuek zirkulatu eta aparkatzeko debeku orokorra

  1. Gehieneko masa baimendua 5.500 kg-tik gorakoa duten kamioiek debekatuta dute zirkulatzea eta aparkatzea.
  2. Halaber, salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek debekatuta dute hiri-bideetatik eta udal-titulartasuneko beste edozein bidetatik zirkulatzea eta aparkatzea.
  3. Hirira sartzeko bide nagusietan, debeku hori adieraziko duten seinaleak jarriko dira.
  4. Debekatuta dago atoiak eta erdi-atoiak aparkatzea horiek garraiatzen dituen trakzio-ibilgailutik bereizita.

55. artikulua. Zirkulazio-baimen bereziak

  1. Alkateak edo horrek eskuordetzen duen zinegotziak baimena eman ahal izango du, banan-banan eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, aurreko artikuluan aipatutako ibilgailuek zirkulatzeko.
  2. Baimenean datu hauek jaso beharko dira:
    • Baimenaren indarraldia eta zirkulatzeko ordutegia.
    • Ibilgailuak egingo duen ibilbide xehatua.
    • Hartu beharreko segurtasun-neurriak.
    • Bide publikoan segurtasuna eta inplikatutako gainerako ondasun eta interesen babesa bermatzeko behar diren jarraibideak.
  3. Baimen bereziaren kasuan, ibilgailuaren gidariak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, neurri egokiak hartuko ditu bide publikoen gainerako erabiltzaileei arriskurik edo kalterik eragingo ez zaiela bermatzeko.
  4. Baimenaren titularra izango da salbuespen gisa baimendutako zirkulazioaren ondoriozko kalte-galeren erantzulea.

boton pie