Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Título

Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza

Onarpena:
2022ko apirilaren 28a

Argitalpena:
2022ko apirilaren 29a

Indarrean jartzea:
2022ko ekainaren 23a

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Ordenanza • Menu Título segundo

Ordenanza • Título segundo

Bigarren titulua. Oinezkoen igarotzea, bizikleta bideko mugikortasuna eta motorrik gabeko patineteen erabilera

I. KAPITULUA. OINEZKO IGAROTZEA

20. artikulua. Oinez doazen pertsonen eskubideak

  1. Oinezkoek eskubidea dute espazioak eta bideak erreserbatuta edukitzeko, baita oinezkoen sare jarraitua, erosoa eta segurua izateko ere. Sare horrek bete egin behar ditu, gutxienez, oinezkoen ibilbide irisgarrietarako irisgarritasunari buruzko legerian ezarritako baldintzak.
  2. Oinezkoek eskubidea dute bideak eta espazio publikoa beren osasunerako, segurtasunerako eta erosotasunerako baldintza egokietan erabiltzeko. Oinezkoen eremuetan hiri-altzariak eta zuhaitzak egongo dira, bertan egotea eta ibiltzea ahalik eta erosoena eta erakargarriena izan dadin.
  3. Oinezkoek espaloiak eta oinezkoen kaleak erabil ditzakete egonleku eta harreman-leku gisa, eta haietatik edozein noranzko edo norabidetan igaro daitezke. Espaloian beste oinezko batzuk galtzadatik ibiltzera behartzen dituen talde bat osatzen dutenean, espaloitik bertatik pasatzen utzi beharko diete.
  4. Oinezkoen eremuetan, egoitza-kaleetan eta 30eko eremuetan, oinezkoek lehentasuna dute edozein ibilgailu mota erabiltzen dutenen gainetik.
  5. Babes berezia duten pertsonei eskubide horiek bermatzeko, behar bezala mugatutako eta seinaleztatutako igarotze seguruko eremuak egokitu beharko dira ordenantza honen aplikazio-esparruko bide eta espazio publiko guztietan.

21. artikulua. Oinez doazen pertsonen betebeharrak

  1. Oinezkoek haiei bereziki zuzendutako lekuetatik igaro behar dute. Desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsonek eta gurpil-aulkietan edo antzeko ibilgailuetan ibiltzen direnek lehentasuna izango dute gainerakoen aldean.
  2. Oinezkoak ezin izango dira bizikleta-bide eta -ibilbideetatik igaro, salbu eta horretarako behar bezala seinaleztatutako berariazko baimena badago. Espazio horiek seinaleztatu gabeko lekuetatik zeharkatuz gero, kontuz egin beharko dute, eta bizikletaz joaten direnen lehentasuna errespetatu beharko dute.
  3. Erabilera bakoitzerako espazio bereizietako kaleetan, oinezkoak ezin izango dira galtzadetatik igaro, salbu eta horretarako behar bezala seinaleztatutako berariazko baimena badago. Kale horietan, oinezkoek eurei zuzendutako pasabideetatik gurutzatu beharko dute galtzada.

II. KAPITULUA. BIZIKLETEN MUGIKORTASUNA ETA APARKAMENDUA

22. artikulua. Bizikleten erabiltzaileen eskubide eta betebehar orokorrak

  1. Bizikletaz ibiltzen diren pertsonek hirian seguru eta eroso ibiltzeko eskubidea dute, baita bizikletentzat erreserbatutako azpiegiturak eta oinezkoekin eta ibilgailu motordunekin partekatutako espazioak eta bideak erabiltzeko eskubidea ere, ordenantza honetan aurreikusitako baldintzetan.
  2. Bizikletariek eskubidea dute ibilgailu motordunen gidarien jazarpen- maniobrarik ez jasateko, maniobra horiek haien segurtasuna arriskuan jartzen badute edo, zirkulatzen ari diren espazioaren barruan, haien ibilbidea edo martxa aldaraztea helburu badute.
  3. Bizikletariek ibilgailu motordunentzat ezarritako abiadura berean zirkulatu ahal izango dute bide eta espazio publikoetan. Bizikleta erabil daiteken oinezkoen eremuetan, oinez igarotzen diren pertsonen antzeko abiadurari eutsiko dute.
  4. Bizikleten erabiltzaileek erreiaren edo galtzadaren erditik zirkulatu ahal izango dute ibilgailu motordunek zirkulatzen duten bideetan.
  5. Bizikletek behar bezala homologatutako atoiak eraman ahal izango dituzte. Zirkulatzen ari diren bidean gainerako ibilgailuentzat ezarritakoa izango dute abiadura-muga.
  6. Bizikleten erabiltzaileek ezarrita dauden abiadura-mugak errespetatu beharko dituzte, zirkulatzen ari diren bideetan besteen segurtasuna bermatzeko neurri egokiak hartu behar dituzte uneoro, baita gainerako erabiltzaileekiko bizikidetza bermatzekoak ere, batez ere oinezkoei eta babes bereziaren xede diren pertsonei dagokienez. Orobat, bizikleten erabiltzaileentzat trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko araudian ezarritako arau guztiak errespetatu behar dituzte.

23. artikulua. Bizikleten erabilera oinezkoen eremuetan

  1. Bizikletek ezin izango dute egonlekuetatik, espaloietatik eta oinezkoen kaleetatik zirkulatu, oinezkoen ibilera berean doazen 10 urtetik beherakoen kasuan izan ezik.
  2. Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa gorabehera, bizikletak egonlekuetan (parkeak, pasealekuak edo lorategiak) eta oinezkoen kaleetan zirkulatu ahal izango dute, baldin eta seinaleetan hala jasota badago edo behar bezala seinaleztatutako bizikleta-ibilbideak badaude. Lehentasuna oinezkoek izango dute beti.
  3. Bizikletan doan pertsonak espaloira sartu beharra duenean, bizikletatik jaitsi eta hura eskuarekin helduta eraman beharko du helmugara iritsi arte.

24. artikulua. Bizikleten erabilera bizitegi-kaleetan eta 30eko eremuetan

  1. Bizitegi-kaleetan eta 30. guneetan, bizikletan doazen pertsonek abiadura moteldu eta ibilbidea ingurunera egokituko dute, oinez igarotzen direnak arriskuan ez jartzeko, eta gutxienez 1,5 metroko segurtasun-tarteari eutsiko diote.
  2. Bildutako oinezkoengatik edo espazioa okupatzeko baldintzengatik ezin badute segurtasun-distantzia egokia errespetatu, bizikleten erabiltzaileek horietatik jaitsi eta oinez ibili beharko dute.
  3. Bizitegi-kaleetan, bizikletek martxaren bi noranzkoetan zirkulatu ahal izango dute, seinaleek debekatzen ez badute; 30eko eremuetan, berriz, hori baimentzen duen berariazko seinalerik baldin badago soilik. Bi noranzkoetan zirkulatzen denean, noranzko propioan zirkulatzen ari den ibilgailuak izango du lehentasuna.

25. artikulua. Bizikleten erabilera bizikleta-bide eta -ibilbideetan

  1. Bizikletaz doazen pertsonek, ahal dela, haientzako bide eta ibilbideetatik zirkulatuko dute, eta lehentasuna izango dute oinezkoen aldean. Oinezkoen pasabideetan, oinezkoen lehentasuna errespetatu beharko dute.
  2. Bizikletaz ibiltzen diren pertsonek abiadura egokian zirkulatuko dute, ezarritako mugak gainditu gabe eta behar besteko arretaz, oinezkoak sartuko balira ere.

26. artikulua. Bizikletaren erabilera galtzadetan

  1. Bizikletek galtzadatik zirkulatu ahal izango dute. Ibilgailu motordunentzat ezarritako abiadura-muga bera izango dute.
  2. Ibilgailu motordunentzako zirkulazioaren noranzko bakarreko bideetan, bizikletek bi noranzkoetan zirkulatzeko baimena eman ahal izango da. Bizikleta- errei batean zirkulatu ahal izango dute edo, berariazko baimena izanez gero, galtzada ibilgailu motordunekin partekatuta, baina behar bezala seinaleztatu beharko da bizikletek bi noranzkoetan zirkula dezaketela.
  3. Bizikletek garraio publikorako erreserbatutako erreietatik ere zirkulatu ahal izango dute, baldin eta hori berariaz baimenduta eta behar bezala seinaleztatuta badago.
  4. Bizikletek lehentasuna izango dute “babes-banda” gisa gaitutako galtzada- zerrendetan. Horietan, ibilgailu motordunek zirkulatu ahal izango dute gurutzatu behar direnean, baldin eta bizikletak erabiltzen dituzten pertsonak deseroso jartzen ez badituzte edo arriskuan jartzen ez badituzte.

27. artikulua. Bizikletak aparkatzea

  1. Bizikleten erabiltzaileek behar bezala gaitutako espazioetan aparkatuko dituzte haiek.
  2. Inguruan aparkatzeko lekurik ez dagoenean:
    • Bizikletak hiri-altzarien lotu edo horien ondoan aparkatu ahal izango dira, baldin eta horiek hondatzen ez badira edo beren eginkizuna aldatzen ez bada. Kasu horretan bakarrik aparkatu ahal izango dira bizikletak espaloian, baina bideen beste erabiltzaileak ez oztopatzeko edo irisgarritasun-baldintzak ez aldatzeko moduan lotu edo aparkatuko dira, eta gehienez 72 orduz leku berean. Ezin izango dira zuhaitzetan edo beste edozein landare-elementutan lotu, eutsi edo kateatu.
    • Bizikletak aparkatze-bandetara zuzendutako espazioan aparkatu ahal izango dira, aparkaldi mugatuko eremuak barne.

28. artikulua. Bizikleten erregistroa

Alkateak edo horrek eskuordetzen duen zinegotziak bizikleten udal-erregistro bat sortu ahal izango du, lapurretak edo galerak prebenitzeko eta horiek errazago aurkitzeko. Erregistroa Udaltzaingoak kudeatuko du.

29. artikulua. Pedalei eragiteko laguntza duten pedalezko bizikletak

Kapitulu honetan edo ordenantza honetako gainerako aginduetan bizikletei buruz ezarritakoa aplikatuko zaie, era berean, pedalei eragiteko laguntza duten pedalezko bizikletei. Ibilgailuen Araudi Orokorraren arabera, motor elektriko osagarria duten bizikletak hartuko dira halakotzat, baldin eta motorrak 250 W- eko edo hortik beherako potentzia izendatu jarraitua badu, potentzia progresiboki murrizten badu eta, azkenean, abiadura 25 km/h-ra iritsi baino lehen eteten bada, edo bizikletariak pedalei eragiteari uzten badio.


III. KAPITULUA. MOTORRIK GABEKO IRRISTAILUAK, PATINETEAK ETA GURPIL-OHOLAK

30. artikulua. Motorrik gabeko irristailuen, patineteen eta gurpil-oholen erabilera

  1. Motorrik gabeko irristailuen, patineteen eta gurpil-oholen erabiltzaileek bideen gainerako erabiltzaileekiko bizikidetza eta segurtasuna errespetatuz erabiliko dituzte haiek, batez ere oinezkoei dagokienez, horiekiko ez baitute inola ere lehentasunik izango. Aparatu horien erabiltzaileak ezin izango dira beste ibilgailu batzuei krokatu, ezta ibilgailu horien bidez herrestatuak izan ere.
  2. Motorrik gabeko irristailuen, patineteen eta gurpil-oholen erabiltzaileek ezin izango dute espaloietatik zirkulatu, salbu eta oinezkoen ibilera berean doazen 10 urtetik beherakoak badira.
  3. Oinezkoen kaleetan, aparatu horien erabiltzaileek beren martxa oinezkoen martxara egokitu beharko dute, eta ez dituzte oinezkoak arriskuan jarriko edo ez diete eragozpenik sortuko.
  4. Motorrik gabeko irristailuak, patineteak eta gurpil-oholak erabiltzen dituzten pertsonak seinaleztatutako bizikleta-bideetatik eta bizikleta-ibilbideetatik ibiliko dira, bizikleten erabiltzaileekiko eta, hala badagokio, oinezkoekiko bizikidetza errespetatuz.

boton pie