Aplikazio habiaratuak
Menu Mugitzenarida
Aplikazio habiaratuak
Muxu eta Agur
Muxu eta Agur
Udalaren lehentasunetako bat eskola-inguruneak hobetzea eta seguruagoak izatea da, eskolen irteeran eta sarreran pilatzen diren autoen kopurua murriztuz. Horretarako, bidegorrien sarea hobetu, ibilbide seguruak sortu eta garraio pribatuaren erabilera murrizteko sentsibilizazio-kanpainak abian jarri dira.
Baina, batzuetan, gure asmoa autoa etxean uztea bada ere, hainbat arrazoirengatik erabili behar dugu gure seme-alabak eskolara eramateko.
Kasu hauetarako sortu ditugu 'Muxu eta agur' guneak. Eskolen inguruan egokitutako guneak dira, autoa gelditzeko, haurrak jaisteko eta eskolara segurtasunez oinez joateko behar den denbora gelditzeko aukera ematen dute eremuak dira.
Horrela, honako onurak lor ditzazkegu guztio artean:
- Eskolako ingurua seguruagoa eta atseginagoa izatea, autoen zirkulazioa murriztuz.
- Eskolako atean autoen presentzia murriztea.
- Eskola-ingurunearen ingurumen-kalitatea nabarmen hobetzea.
- Denbora aurreztuko duzu, ez baituzu aparkatzeko lekurik bilatu beharko.