Mugikortasun mahaia
Mugikortasun mahaiaren hurrengo bilera
2023-01-18 • 18:00
Gaia
Mugikortasun iraunkorreko aurrerapenak eta erronkak baloratzeko saioa Hondarribian. 2022ko ekintzak, 2023rako erronkak eta galderak...
Ezin duzu hurrengo topaketan parte hartu?
Ez da ezer gertatzen, ala eta guztiz ere, zure iritzia ezagutu nahi dugu. Bidal iezazkiguzu zure iradokizunak, kezkak edo gai hauetarako irtenbide posibleak.
Zer da Mugikortasunaren Mahaia eta zertarako biltzen da?
Mugikortasunaren Mahaia elkarlanerako espazioa da, eta hiriko hainbat pertsona eta gizarte-eragile biltzen dira bertan, bai gizabanako gisa, bai tokiko elkarte eta erakundeen ordezkari gisa. Mahai honen helburua udalerriko mugikortasunean inplikatutako eragileen arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzea da, herritarren bizi-kalitatea hobetuko duten irtenbide bateratuak bilatzeko helburuarekin.
Lan horiek garatzearekin herritarren lekualdaketak modu seguru eta erosoan egitea ahalbidetuko duten azpiegitura posibleak antzeman nahi dira, eta, horrekin batera, Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren (HMIP) garapenaren jarraipena egitea. Dokumentu horretan eragile guztiak kontuan hartuko dira eta Hondarribiko mugikortasun eta irisgarritasun beharren arteko oreka bilatuko da, ingurumena babestuz eta gizarte kohesioa eta garapen ekonomikoa sustatuz; izan ere, horiek baitira mugikortasun iraunkorraren printzipioak.
Mugikortasunaren Mahaia behin eta berriz biltzen da eragileen artean etengabeko informazio- eta koordinazio-fluxuari eusteko, eta mugikortasunaren arloan hartutako ekintza eta neurrien jarraipena egiteko. Bilera horiek hilean behin, hiru hilean behin edo sei hilean behin egin daitezke, mahaiaren beharren eta lan-agendaren arabera.
Jarraian, topaketa horietan erabilitako dokumentazioa aurkituko duzu, bilera bakoitzeko aktekin batera: