Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Menú v2 (publicado) • Ordenanza • Ancla

Título • Patinete elektrikoa

Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza Patinete elektrikoak eta mugikortasun pertsonaleko beste ibilgailuak

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Jarraibide orokorrak

Jarraibide orokorrak

Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrak ezartzen duen bezala, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak edo MPIak plaza bakarra duten gurpil bakarreko edo gehiagoko ibilgailuak dira, soilik motor elektrikoen bidez bulkatuak, eta 6-25 km/h-ko abiadura har dezakete gehienez. Ibilgailu horiek autoorekatzeko sistema baldin badute soilik izan dezakete eserlekua.


Ibilgailu horiek erabiltzen dituzten pertsonek arretaz eta kontuz gidatu behar dute, bidearen gainerako erabiltzaileak eta beren burua arriskuan ez jartzeko.


MPIa erabiltzen duten pertsonek errespetatu egin behar dituzte trafikoari eta bide segurtasunari buruzko araudiak ibilgailuen gidari guztientzat ezarritako jokabide arauak.

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Patinete elektrikoak eta bestelako MPIak oinezkoentzako guneetan

Patinete elektrikoak eta bestelako MPIak oinezkoentzako guneetan

MPIak ezin dira egonlekuetatik, espaloietatik eta oinezkoentzako kaleetatik ibili.


Espazio horietara sartu behar dutenean, MPIa erabiltzen dutenek ibilgailutik jaitsi behar dute eta ibilgailua eskuan hartuta eraman.

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Patinete elektrikoak eta bestelako MPIak bizikletentzako guneetan

Patinete elektrikoak eta bestelako MPIak bizikletentzako guneetan

MPIak erabiltzen dituzten pertsonak bizikleten bideetatik eta ibilbideetatik joan daitezke.


Abiadura doitu egin behar dute, eta bide horien beste erabiltzaileekiko bizikidetza errespetatu.

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Patinete elektrikoak eta bestelako MPIak beste gune batzuetan

Patinete elektrikoak eta bestelako MPIak beste gune batzuetan

MPIa erabiltzen duten pertsonak bizitegi-kaleetatik, 30eko eremutik eta galtzadatik ibil daitezke, baina zirkulatzen ari diren ingurunera egokitu behar dituzte beren abiadura eta gidatzea.


1,5 m-ko tartea utzi behar dute oinezkoekiko, eta distantzia hori errespetatu ezin denean, ibilgailutik jaitsi eta oinez joan beharko dute.


Gidariek martxaren noranzkoan zirkulatu behar dute, kontrakoa adierazten duen seinalerik ez badago. Bi noranzkotan zirkulatzeko aukera izanez gero, martxaren noranzkoan doazenek izango dute lehentasuna.

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Patinete elektrikoak eta bestelako MPIak aparkatzea

Patinete elektrikoak eta bestelako MPIak aparkatzea

Horretarako berariaz prestatutako lekuetan aparkatu behar dira MPIak.


Aparkatzeko bandetan eta bizikletak aparkatzeko lekuetan ere aparkatu ahal izango dira, bizikleten arau berberak errespetatuz.


Erabilera partekatuko zerbitzuetarako MPIak Udalak bereziki gaitutako eta baimendutako lekuetan bakarrik aparka daitezke.

Aplikazio habiaratuak

Destacado • Oinezkoentzako pasabideak eta beste gune jendetsuak

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Kontsultatu ordenantza osoa

Kontsultatu ordenantza osoa

icono consulta

Kontsultatu patinetei buruzko atal osoa Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantzan

icono descarga

Kontsultatu Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantza osoa PDF formatuan

icono descarga

Kontsulta ezazu patinetei buruzko infografia PDF formatuan

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Erabiltzaileen blokeak

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Aparkaldi mugatua