Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Menú v2 (publicado) • Ordenanza • Ancla

Título • Garraio publikoa

Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza Garraio publikoa

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Jarraibide orokorrak

Autobusa erabiltzeko jarraibide orokorrak

Autobusa, garraiobide publiko eta kolektibo gisa, funtsezko elementua da Hondarribiko hiri mugikortasunean.


Udalak autobus linea ezarriko du hirigunean zerbitzua emateko, eta linea horri zerbitzua ematen dioten autobusek emisio txikiak edo zero emisioak izango dituzte.


Beretzako erreserbatutako plataformak, galtzadak edo autobus erreiak izango ditu autobus linea horrek.


Taxiek, premiazko zerbitzu publikoetako ibilgailuek, bizikletek edo seinaleen bidez berariaz baimendutako ibilgailuek bakarrik erabili ahal izango dituzte autobusentzat gordetako bideak.


Udalak mugikortasun bereiziko neurriak aplikatzeko aukera izango du semaforoetan autobusei lehentasuna emateko edo biraketa esklusiboak bezalako maniobrak egiteko aukera izateko.

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Autobus geltokiak eta zerbitzu osagarriak

Autobus geltokiak eta zerbitzu osagarriak

Autobus linea erregularrari zerbitzua emateko beharrezkotzat jotzen diren babes klimatikoko autobus geltokiak ezarriko dira.


Autobus geltokiaren eremua oztoporik gabe egongo da, eta ezin izango da garraio pribatuko geltoki gisa erabili.


Autobusek eginkizun horretarako ezarritako geralekuetan bakarrik jaso eta utzi ahal izango dituzte bidaiariak.


Autobus geltoki garrantzitsuenetan kontsignak edo bestelako guneak ezarriko dira, erabiltzaileek erosketak gorde ahal izan ditzaten hirigunean dauden bitartean.

Aplikazio habiaratuak

Destacado • Kontuz

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Taxia erabiltzeko jarraibideak

Taxia erabiltzeko jarraibideak

Taxiak erabiltzeko araudia Autotaxiei buruzko Udal Ordenantzak arautzen du, baina, horrez gain, honako jarraibide hauek ere bete beharko dituzte:

Taxiak galtzadatik, autobus erreietatik, bizitegi-kaleetatik eta 30eko eremuetatik ibil daitezke.


Oinezkoentzako guneetara ere sartu ahal izango dira erabiltzaileak eramateko, baina ezingo dituzte erabiltzaileak jaso eremu horietan.


Autobus erreia erabiltzen dutenean, ez dute autobus zerbitzua oztopatu behar, eta saiatu behar dute kaleetako izkinak edo alakak erabiltzen erabiltzaileak uzteko edo jasotzeko.


Taxiek horretarako ezarritako espazioetan itxaron behar diete erabiltzaileei. Zerbitzu bat emateko eskatzen zaienean bakarrik egin ahal izango dute beste leku batean.


Taxiak behar den denboran bakarrik gelditu ahal izango dira autobus erreian, eta ezin izango dituzte bi minutu baino gehiagoko geldialdiak egin.

Aplikazio habiaratuak

Edukia • GGI erabiltzeko jarraibideak

GGI (Gidaridun garraio ibilgailuak) erabiltzeko jarraibideak

Abenduaren 17ko 200/2019 Errege Dekretuak edo hura etorkizunean ordezkatuko duten beste araudi batzuek arautzen dituzte gidaridun garraio ibilgailuak, GGI izenaz ere ezagunak.

GGIak ezin dira autobus erreitik ibili.


GGIak aldez aurretik eskatutako zerbitzua emateko bakarrik sartu ahal izango dira oinezkoentzako guneetan.


Arestian adierazitakoaz gain, araudi honetan automobilentzat ezarritako arauak bete behar dituzte GGIek.

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Kontsultatu ordenantza osoa

Kontsultatu ordenantza osoa

icono consulta

Kontsultatu garraio publikoari buruzko atal osoa Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantzan

icono descarga

Kontsultatu Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantza osoa PDF formatuan

icono descarga

Kontsulta ezazu garraio publikoari buruzko infografia PDF formatuan

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Erabiltzaileen blokeak

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Aparkaldi mugatua