Aplikazio habiaratuak
Menu Mugitzenarida
Aplikazio habiaratuak
Menú v2 (publicado) • Ordenanza • Ancla
Título • Bizikletak
Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza Bizikleta normala eta elektrikoa
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Jarraibide orokorrak
Jarraibide orokorrak
Bizikletek bakarrik erabiltzeko diren bideak eta oinezkoekin eta ibilgailu motordunekin partekatzen diren bideak erabil ditzakete bizikletaz doazen pertsonek.
Ibilgailu motordunentzako bideetan dabiltzanean, bideak markatzen duen abiadura berean ibil daitezke, eta galtzadaren erditik joan daitezke.
Oinezkoekin partekatutako espazioak erabiltzen dituztenean, aldiz, oinezkoaren zirkulaziora egokitu behar dute abiadura. Bizikletek atoia eraman ahal izango dute, homologatua egon beharko duena, eta bide horretatik doazen gainerako ibilgailuen abiaduraren araberakoa izango da abiadura muga.
Bizikletaz joaten diren pertsonek trafikoari eta bide segurtasunari buruzko araudia bete behar dute. Gainera, zirkulatzerakoan, gainerako erabiltzaileen segurtasuna bermatu behar dute, batez ere oinezkoena eta babes berezia duten beste pertsona batzuena.
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Bizikletak oinezkoentzako guneetan
Bizikletak oinezkoentzako guneetan
Bizikletaz doazen pertsonak ezin dira egonlekuetatik, espaloietatik eta oinezkoentzako kaleetatik ibili, 10 urtetik beherakoak izan ezik, horiek bai ibil daitezke oinezkoen antzeko abiaduran badoaz.
Bizikletaz doan pertsonak espaloian sartu behar badu, bizikletatik jaitsi egin behar du eta bizikleta eskuan hartuta joan behar du helmugara.
Aldiz, berariazko seinaleztapena edo bizikleta ibilbide bat dagoenean, bizikletaz doazen pertsonek egonlekuetatik (parkeak, pasealekuak edo lorategiak eta oinezkoentzako kaleak) zirkulatu ahal izango dute, oinezkoei lehentasuna emanez.
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Bizikletak bizitegi-kaleetan
Bizikletak bizitegi-kaleetan
Bizitegi-kaleetan eta 30eko eremuetan zirkulatzen ari direnean, bizikletaz doazen pertsonek abiadura moteldu eta ibilbidea egokitu behar dute oinez doazenak arriskuan ez jartzeko, 1,5 metroko segurtasun tartea utziz.
Oinezkoen joan-etorriengatik edo bestelako baldintzengatik segurtasun tartea utzi ezin denean, bizikletaz doazenek hartatik jaitsi eta oinez joan behar dute.
Bizitegi-kaleetan, bizikletaz doazen pertsonak bi noranzkoetan ibil daitezke, seinaleek debekatzen ez badute.
Aldiz, 30eko eremuetan, bidearen noranzkoan baino ezin dute zirkulatu, seinaleek bi noranzkoetan zirkulatzeko aukera ematen dutenean izan ezik. Kasu horretan, bidearen noranzkoan doan ibilgailuak izango du lehentasuna.
Aplikazio habiaratuak
Destacado • Bizikleta bideak eta ibilbideak
Bizikleta bideak eta ibilbideak
Ahal dela, joan zaitez bizikleta bideetatik eta ibilbideetatik. Horietan lehentasuna duzu oinezkoen aurretik, baina gogoratu:
- Errespeta ezazu abiadura muga, eta kontuz ibili, oinezkoak ager baitaitezke bidean.
- Oinezkoen pasabideetan oinezkoek dute lehentasuna.
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Bizikletak galtzadan
Bizikletak galtzadan
Bizikletak galtzadatik ibil daitezke, bidean ezarritako abiadura muga mantenduz.
Bizikletaz doazen pertsonek garraio publikorako gordetako erreietatik zirkulatu dezakete, betiere seinaleek berariaz halakorik adierazten badute.
Ibilgailu motordunentzako noranzko bakarreko bideetan, bizikletek bi noranzkotan zirkulatu dezakete bizikleta bidetik edo galtzada ibilgailuekin partekatuz, betiere argi eta garbi seinaleztatua badago bizikletek bi noranzkoetan zirkulatu dezaketela bide horretatik.
Galtzadan zehaztutako “babes bandetatik” doazenean, lehentasuna dute bizikletaren erabiltzaileek, baina ibilgailuek bandetatik zirkulatu dezakete beste ibilgailu motordun batekin gurutzatu behar dutenean. Ibilgailuek ezin izango dituzte inoiz deseroso edo arriskuan jarri “babes bandetatik” doazen bizikleta erabiltzaileak”.
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Bizikleten aparkalekua eta udal erregistroa
Bizikleten aparkalekua eta udal erregistroa
Horretarako berariaz prestatutako tokietan aparkatu behar dira bizikletak.
Aparkatzeko leku librerik ez dagoenean:
Bizikletak hiri altzariei lotu ahal izango zaizkie, baldin eta altzari horien funtzioa kaltetzen, hondatzen edo aldatzen ez bada. Hori da espaloian aparkatu daitekeen kasu bakarra, eta beste erabiltzaileei oztoporik sortu gabe egin beharko da, 72 orduz gehienez.
Bizikleta ezin izango zaie zuhaitzei edo bestelako landare elementuei lotu.
Bizikletak aparkatzeko bandak dauden lekuan aparkatu ahal izango dira, aparkaldi mugatuko guneak barne.
Alkateak edo eskumena duen zinegotzigoak bizikleten udal erregistroa sortu ahal izango du lapurretak edo galerak prebenitzeko, bizikleten kokapena erraztuz. Erregistro hori Udaltzaingoak kudeatuko du.
Aplikazio habiaratuak
Destacado • Segurtasun-gomendioak
Segurtasun-gomendioak
Gogoratu segurtasuna dela garrantzitsuena. Horretarako, ezinbestekoa da ikustea eta ikusia izatea. Erabili txirrina eta posizio eta ikuspen argiak egoerak hala eskatzen duenean.
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Kontsultatu ordenantza osoa
Kontsultatu ordenantza osoa
Kontsultatu bizikletei buruzko atal osoa Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantzan
Kontsultatu Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantza osoa PDF formatuan
Kontsulta ezazu bizikletei buruzko infografia PDF formatuan