Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Menú v2 (publicado) • Ordenanza • Ancla

Título • Banaketa

Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza Salgaien banaketa eta pasabideak

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Salgaien zamalanetarako jarraibide orokorrak

Salgaien zamalanetarako jarraibide orokorrak

Ahal den guztietan, salgaien jatorrizko edo helmugako merkataritzako, industriako edo bestelako lokalen barruan egingo dira zamalanak.


Zamalanak jatorrizko edo helmugako instalazioetan ezin badira egin, jarduera horretarako ezarritako eremuetan eta ordutegietan egin behar dira.


Horretarako, Udalak zamalanetarako guneak eta haien ordutegia mugatu eta seinaleztatuko ditu, bide bakoitzaren ezaugarrien eta eremuko merkataritza beharren arabera.


Zamalanetarako eremu berriak sortzeko eta egungo eremuak eta ordutegiak aldatzeko, eremuaren beharrak eta aurretiko azterketa teknikoak hartuko dira kontuan.


Ibilgailu partikularrek ezin dituzte zamalanetarako guneak erabili, denda txikien titularrak edo langileak direnean izan ezik. Kasu horretan, zamalanak egiten dituzten gainerako ibilgailuen arau berak bete beharko dituzte.


Oinezkoentzako guneetan dauden farmazietan edo osasun zentroetan entregak egin behar izanez gero, baimena eskatu ahal izango dute beste ordu tarte batzuetan banatzeko, oinezkoentzako eremu horietara sartu ahal izateko.

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Salgaien zamalanak nola egin

Salgaien zamalanak nola egin

Honako arau hauen arabera egin behar dira zamalanak:

Zamalanak kontu handiz egin behar da, bizilagunei eta bide publikoaren erabiltzaileei behar ez diren zaratak edo eragozpenak saihestuz.


Zamalanak egin ondoren, erabilitako eremua garbi utzi beharko da.


Oinezkoentzako guneak edo bizikleta bideak zeharkatu behar direnean, oinez edo bizikletaz doazen pertsonen lehentasuna errespetatu behar dute.


Ezin da polearik, garabirik edo bestelako makinarik erabili salgaiak igotzeko edo jaisteko, pertsonen segurtasuna eta ondasunen osotasuna arriskuan ez jartzeko.

Aplikazio habiaratuak

Destacado • Gogoratu

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Pasabideei buruzko jarraibide orokorrak

Pasabideei buruzko jarraibide orokorrak

Jabari publikoaren zati bat erabiliz higiezin edo garaje baten sarrera edo irteera eduki ahal izateko, pasabide lizentzia izeneko baimena eskatu behar diozu Udalari.


Mugikortasunari buruzko ordenantzaren IV. eranskinean zehazten da pasabide lizentziak emateko prozedura.


Pasabide lizentziek baimena eman dezakete espazio publikoa modu iraunkorrean erabiltzeko edo egun eta/edo ordu mugatuekin erabiltzeko.


Pasabide erreserba gisa seinalatutako espazioa sarrera-irteeretarako bakarrik erabili ahal izango da. Ezin izango da espazio horretan aparkatu.

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Pasabideak seinaleztatzea

Pasabideak seinaleztatzea

IV. eranskinean zehazten den moduan seinaleztatu behar dira pasabideak.


Trafikoari eta bide segurtasunari buruzko araudiaren eredu ofiziala bezalakoak izango dira seinale horiek, eta Udalak emango ditu beharreko tasa ordaindu ondoren.


Pasabide lizentziaren titularra arduratuko da sarbidea ondo seinaleztatuta eta seinaleak egoera onean edukitzeaz.


Pasabide lizentziaren titularrak ordainduko ditu pasabidea seinaleztatzeak eta sarbidea egokitzeko beharrezko obrek eragindako gastuak.


Pasabide lizentziak aldi baterako eten daitezke mugikortasuna antolatzeko, bide publikoan obrak egiteko edo interes orokorreko beste arrazoi batzuengatik.

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Kontsultatu ordenantza osoa

Kontsultatu ordenantza osoa

icono consulta

Kontsultatu salgaien zamalanei buruzko atal osoa Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantzan

icono descarga

Kontsultatu Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantza osoa PDF formatuan

icono descarga

Kontsulta ezazu salgaien zamalanei buruzko infografia PDF formatuan

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Erabiltzaileen blokeak

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Aparkaldi mugatua