Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Menú v2 (publicado) • Ordenanza • Ancla

Título • Autoak eta motozikletak

Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza Autoa, motozikleta edo bestelako ibilgailu motordunak

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Jarraibide orokorrak

Jarraibide orokorrak

Autoa erabiltzen duten pertsonek uneoro errespetatu behar dituzte Udalak aldi baterako edo modu iraunkorrean ezarritako mugak eta murrizketak, bai eta trafikoari eta bide segurtasunari buruzko araudi orokorra ere.


Oro har, autoek ezin dute oinezkoentzako guneetan zirkulatu,salbu eta garaje plaza partikularrera sartzeko eta Ordenantza honetan ezarritako salbuespenenetan.


Autoak bizitegi-kaleetatik, koexistentzia-kaleetatik eta 30eko eremuetatik ibil daitezke, bide mota bakoitzari dagozkion arauak betez.


Autoak ezin izango dira autobus erreietatik ibili, ez eta bizikletentzat gordetako lekuetatik ere.

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Beste erabiltzaileak babestea

Beste erabiltzaileak babestea

Autoa gidatzen duten pertsonek erabat debekatua dute gurpildun ibilgailuak erabiltzen dituzten mugikortasun urriko pertsonei eta bizikleta, patinak, motorrik gabeko monopatinak edo mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak erabiltzen dituztenei ibilbidea edo martxa arriskuan jartzen edo aldatzen dieten maniobrak egitea.


Auto bateko gidariak aurreko puntuan azaldutako kasu horietako pertsona baten atzetik gidatzen duenean, zentzuzko distantzia utzi beharko du, inoiz ez 5 metro baino gutxiago. Distantzia hori gaindituz gero, kontu handiz ibili beharko du hori egitean, eta ibilgailuen artean 1,5 metroko tartea utzi beharko du gutxienez alboetan.


Bizitegi-kaleetan eta 30eko eremuetan, autoek ezin dituzte arestian aipatutako ibilgailuen erabiltzaileak aurreratu, errei bat baino gehiago ez badago.

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Autoak gelditzea eta aparkatzea

Autoak gelditzea eta aparkatzea

Hiri inguruneei aplikatu beharreko trafikoko eta bide segurtasuneko araudian ezarritako moduan egingo dira autoen geldialdiak, eta debekatua dute honako kasu hauetan gelditzea:

Seinaleek edo Udaltzaingoak berariaz debekatzen duen lekuetan.

Bigarren ilaran.

Behar bezala gelditua edo aparkatua dagoen beste ibilgailu bat zirkulatzen hastea galarazten denean.

Higiezinetarako sarbidea edo irteera eragozten edo zailtzen denean.

Seinalatutako larrialdietako ibilgailuentzako irteeretan eta sarbideetan.

Oinezkoen edo txirrindularien joan-etorria oztopatzen den lekuetan.

Beste ibilgailu batzuei bira baimendua egitea eragozten zaienean.

Galtzadaren erdian, berariazko baimenik izan ezean.

Beste espaloian gelditutako beste ibilgailu baten parean, baldin eta horrek bidetik ibiltzea eragozten badu.

Bizikletentzat gordetako aparkalekuak erabiltzea galarazten edo oztopatzen denean.

Ibilgailua geratzeak oinezkoen joan-etorrietarako edo beste ibilgailu batzuen zirkulaziorako arrisku edo oztopo larria eragin dezakeen egoeretan.


Geldialdiak egiteko bezalaxe, hiri inguruneetan aplikatu beharreko trafikoari eta bide segurtasunari buruzko araudian aurreikusitako arauak bete behar dira autoak aparkatzeko.


Autoak horretarako bereziki prestatutako guneetan bakarrik aparka daitezke, doako nahiz ordainpeko aparkalekuak izan.


Aparkatzeko tokia mugatua dagoenean zoladuran, marken artean aparkatu beharko duzu, beste erabiltzaileak oztopatu gabe.


Zirkulazio errei baten ondoan aparkatzen duzunean, aparkalekua mugatzen duen marra gainditu gabe egin behar duzu.


Espazio publikoaren erabilera komunak ez du babesten autoak leku berean mugarik gabe aparkatzea; beraz, ezarritako denbora mugak errespetatu behar dituzu.


Horren harira, autoak ezin dira leku berean aparkatu hamar egun baliodun baino gehiagoz jarraian, eta aparkaleku arautuetan eta ordainpeko aparkalekuetan, berariaz ezarritako denboran aparkatu ahal izango dira.


Era berean, ezin da autorik eremu publikoan aparkatu produktuak saltzeko, alokatzeko edo beste edozein negozio egiteko, ezta publizitate kontuengatik ere.

Aplikazio habiaratuak

Destacado • Harrapaketaren ondorioz hiltzeko probabilitatea

Harrapaketaren ondorioz hiltzeko probabilitatea

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Motozikletak eta ziklomotorrak erabiltzea

Motozikletak eta ziklomotorrak erabiltzea

Motorren eta ziklomotorren erabiltzaileek ere Mugikortasunari buruzko Ordenantzak eta ibilgailu partikularrak erabiltzeko trafikoari eta bide segurtasunari buruzko Estatuko araudiak ezartzen dituzten zirkulazio arau berberak bete behar dituzte.


Motorra edo ziklomotorra gidatzen duten pertsonek ezin izango dute inoiz ibilgailua gurpil bakar batean bermatuta abiatu, martxan jarri edo zirkulatu.


Motorren eta ziklomotorren gidariek ezin dute bidaiarien edo bidearen gainerako erabiltzaileen segurtasuna arriskuan jartzen duen maniobrarik egin. Beraz, ezin dute egin maniobra zakarrik, frenatzerik, derraperik edo antzeko ekintzarik.


Segurtasun arrazoi berberengatik, motorrek eta ziklomotorrek ezin dute zirkulatu martxan dauden beste ibilgailu batzuei lotuta.

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Motozikletak eta ziklomotorrak aparkatzea

Motozikletak eta ziklomotorrak aparkatzea

Ahal den guztietan, bereziki horretarako prestatutako lekuetan aparkatu behar dira motorrak eta ziklomotorrak.


Motorrentzako eta ziklomotorrentzako espazio esklusiborik ez dagoenean, automobilentzako egokitutako espazioetan aparkatu ahal izango dira, denbora muga berberekin.


Motorrak eta ziklomotorrak ezin dira inola ere oinezkoentzako guneetan aparkatu.


Sidekarra duten motorrek, bi gurpil baino gehiago dituzten ziklomotorrek eta kuatrizikloek automobilak aparkatzeko zehaztutako arauak bete beharko dituzte.

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Sarbide mugatuko eremuak

Sarbide mugatuko eremuak

Alde Zaharra, Apezpiku plaza, Santiago eta Maddalen Karrika sarbide mugatuko eremuak dira, dituzten sarbide ezaugarriengatik eta espazio horien monumentaltasunagatik.


Salbuespenak salbuespen, ibilgailu partikularrek eremu horietara sarbide mugatua izango dute, salbuespen batzuetan izan ezik.


Kontrol hori egin ahal izateko, bitarteko elektronikoak, informatikoak edo grabaziokoak instalatu ahal izango ditu Udalak.


Mugikortasunari buruzko Ordenantzaren I. eranskinean daude zehaztuta murrizketa eta salbuespen zehatzak.

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Kontsultatu ordenantza osoa

Kontsultatu ordenantza osoa

icono consulta

Kontsultatu auto eta motozikletei buruzko atal osoa Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantzan

icono descarga

Kontsultatu Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantza osoa PDF formatuan

icono descarga

Kontsulta ezazu auto eta motozikletei buruzko infografia PDF formatuan

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Erabiltzaileen blokeak

Aplikazio habiaratuak

Edukia • Aparkaldi mugatua