Aplikazio habiaratuak
Menu Mugitzenarida
Aplikazio habiaratuak
Menú v2 (publicado) • Ordenanza • Ancla
Título • Aparkaldi mugatua
Hiri mugikortasun iraunkorraren ordenantza Aparkaldi mugatua
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Aparkaldi mugatuko eremuei buruzko jarraibide orokorrak
Aparkaldi mugatuko eremuei buruzko jarraibide orokorrak
Udalak zehazten ditu aparkaldi mugatuko eremuak. Haietan aparkatzea baimendua dago, baina ordainpekoak dira, ibilgailuen aparkalekuaren txandakatzea sustatzeko, mugikortasun jasangarria bultzatzeko eta egoiliarrentzat eskuragarri dauden plazen eskaintza handitzeko.
Aparkaldi mugatuko eremuak honela banatzen dira:
Eremu urdineko plazak: txandakako aparkalekua denbora mugarekin eta parkimetroan ordainduta.
Eremu gorriko plazak: txandakatze handiko aparkalekuak, denbora muga handiagoarekin eta parkimetroan ordainduta.
Eremu berdeko plazak: egoiliarrek bakarrik aparka dezakete horietan.
Udalak zehazten ditu aparkaldi mugatuak dituzten eremuak, eta eremu bakoitzari dagokion koloreko marra etenaz seinaleztatuta egongo dira, trafikoari eta bide segurtasunari buruzko araudiari jarraituz.
Mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako lekuak izango dituzte aparkaldi mugatuko eremu horiek.
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Aparkaldi mugatuko eremuen funtzionamendua
Aparkaldi mugatuko eremuen funtzionamendua
Eremu mugatu bakoitzean aparkatzeko ordutegia eta iraupena Ordenantzaren II. eranskinean zehazten dira, eta Alkatetzak ordutegia aldatu ahal izango du, oro har, edo eremu edo urteko aldi jakin batzuetarako, dekretu bidez.
Eremu mugatu urdin eta gorrietan aparkatzeko, parkimetroan edo bestelako aplikazio telematikoetan ordaindu behar da tiketa eskuratzeko. Tiketa edo ordainagiria haizetakoaren barruan ondo ikusteko lekuan jarri behar da.
Eremu mugatu urdin eta gorrietan aparkatzea librea da ezarritako egunetatik eta ordutegietatik kanpo.
Egoiliarrentzat gordetako eremu berdean aparkatzeko, identifikazio txartela behar da, Udalak emana. Identifikazio hori haizetakoaren barruan ondo ikusteko lekuan jarri behar da.
Identifikazio txartelaren bidez, titularra erroldatua dagoen auzoko edo barrutiko eremu berdeetako plazetan bakarrik aparka daiteke.
Egoiliar txartelaren titularrak du txartel horren erabileraren erantzukizuna. Etxebizitza edo ibilgailua aldatzen duenean, Udalari jakinarazi behar dio.
Ibilgailua gehienez ere hamar egun natural egon daiteke jarraian egoiliarren plaza batean aparkatuta.
Aplikazio habiaratuak
Destacado • Aparkaldi mugatua Alde Zaharrean
Aparkaldi mugatua Alde Zaharrean
Alde Zaharrean dauden aparkalekuetan egoiliarrek eta baimendutako ibilgailuek baino ez dute aparkatuko.
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Aparkaldi mugatuko eremuetan mugarik eta ordaintzeko betebeharrik ez duten ibilgailuak
Aparkaldi mugatuko eremuetan mugarik eta ordaintzeko betebeharrik ez duten ibilgailuak
Ondorengo ibilgailu hauek ez dute denbora mugarik edo ordaintzeko betebeharrik aparkaldi mugatuko eremuetan:
Egoiliar txartela duten ibilgailuek, titularra erroldatua dagoen auzoaren edo eremuaren barruan aparkaldi mugatuko eremu batean aparkatzen dutenean.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatzeko txartela duten ibilgailuek, betiere txartelaren titularrak erabiltzen badu ibilgailua.
Funtsezko zerbitzuak ematen dituzten ibilgailuek: anbulantziak, suhiltzaileak, polizia, Gurutze Gorria, DYA, hileta zerbitzuak, etab.
Bizikletek, bi eta hiru gurpileko zikloek eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek.
Horretarako zehaztutako eremuetan eta ordutegietan zamalanak egiten ari diren ibilgailu komertzialek.
Zerbitzua ematen ari diren eta gidaria bertan dagoen autotaxiek eta GGIek. GGIen kasuan, aldez aurretik kontratatu beharko da zerbitzua.
Gidaria edo bidaiariren bat barruan dagoen ibilgailuek, betiere aparkaldia bost minututik beherakoa bada.
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkaleku erreserbari eta aparkatzeko txartelari buruzko jarraibideak
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkaleku erreserbari eta aparkatzeko txartelari buruzko jarraibideak
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatzeko txartel berezia titularraren joan-etorrietan bakarrik erabil daiteke, eta ibilgailua titularrak gidatzean edo titularra autoan eramatean bakarrik erabili ahal izango da.
Aparkaldi mugatuko eremuetan erreserbatutako plazak erabiltzeko edo aparkatzeko eskubidea, doakoa eta denbora mugarik gabekoa, jatorrizko txartelaren bidez egiaztatu beharko da. Txartel hori haizetakoaren barruan ondo ikusteko lekuan jarri behar da.
Udalak mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako eremuak mugatuko ditu txartelaren titularrentzat, irisgarritasunari buruzko araudian ezarritako proportzioan.
Mugikortasun urriko pertsonentzat aparkatzeko txartelaren titularrak Udalari jakinarazi behar dio ibilgailua, helbidea edo lantokia aldatu badu, bai eta plaza erreserbatzeko aintzat hartu ziren baldintzak aldatu badira ere.
Aplikazio habiaratuak
Edukia • Kontsultatu ordenantza osoa
Kontsultatu ordenantza osoa
Kontsultatu aparkaldi mugatuei buruzko atal osoa Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantzan
Kontsultatu Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantza osoa PDF formatuan
Kontsulta ezazu aparkaldi mugatuei buruzko infografia PDF formatuan