Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Mugikortasun Iraunkorrari buruzko Udal Ordenantza

Azken hamarkadetan, pertsonen eta salgaien garraioei buruzko udal-politiken bilakaera nabarmena gertatu da. Ibilgailu motordunen trafiko- eta aparkaleku-arazoak konpontzera bideratutako ikuspegi tradizional baten aurrean, ikuspegi berri bat aplikatzen hasi da Gipuzkoako eta Euskadiko hiri askotan, mugikortasunaren kontzeptuan oinarrituta; hau da, pertsona guztien desplazamendu-premietan oinarrituta, hain zuzen, oinez edo ibilgailuz, ibilgailu motordunen gidaritzan edo bizikleten gidaritzan mugitzen direnen desplazamendu-premietan; eta baita pertsonek behar dituzten ondasun eta salgaien desplazamendu-premietan ere.

Mugikortasun kontzeptuari estuki lotu zaio “jasangarria”-ren adjetiboa eta bizi-kalitatea, segurtasuna, ingurumenaren babesa, klima aldaketaren aurkako borroka eta gizarte-ekitatea bermatzeko gai diren orientabideak ezartzeko beharra esan nahi du.

Politika publikoen mugikortasun jasangarrirako ikuspegi-aldaketa horrek trantsizio-prozesua erraztuko duen arau  bat ere eskatzen du, Udalak dituen tresnak ez baitira nahikoak. Zirkulazio portaerei dagokienez, bereziki, udalak Estatuko araudia soilik aplika dezake, hau da, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea (urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) eta Zirkulazioko Araudi Orokorra (azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuak onartua), lege hori garatzen duena.

Hala ere, estatuko legedia orokorregia da Hondarribiko beharrei zehaztasunez erantzuteko. Horrenbestez, arau honen bidez, batetik, bide-segurtasunari buruzko estatuko legeria udalerriaren ezaugarrietara egokitu nahi da, eta, bestetik, hiri-politiketan mugikortasunaren ikuspegi berria aplikatzea erraztuko duen arau-esparrua sortu nahi da.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Udalerrien Mugikortasun Ordenantzarik ez dagoenez, ezta antzeko tresnarik ere, beharrezkoa da mugikortasun-politika berria garatzeko ordenantza izatea, 2019an onartutako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planetik ondorioztatzen dena.

Besteak beste, Hondarribiko Mugikortasunari buruzko Ordenantzak zirkulazio-abiaduraren araudi berria zehaztu beharko du, Zirkulazio Araudi Orokorraren aldaketarekin berehala onartuko denari egokitzeko. Araudi horren arabera, zirkulazioaren noranzko bakoitzeko errei bateko kaleek gehienez 30 km/h-ko abiadura-muga izango dure. Araudi hori erabat lotuta dago Hondarribia 30 bihurtzeko udal-ekimenarekin.

Onespena, gainera, egokia da, mugikortasun iraunkorraren agertoki berrian oinez eta bizikletaz ibiltzeari eskaini nahi zaion protagonismoarekin bat datozen portaera berriak sustatzeko aukera ematen duelako.

Araudiaren helburuak

Hondarribiko Mugikortasun Ordenantzak helburu hauek ditu:

  • Mugikortasun iraunkorrari buruz eta bide-segurtasunari buruz garatzen ari diren kontzeptu berriak txertatzea eta zabaltzea.
  • Bide-segurtasuna eta mugikortasun jasangarria hobetzen laguntzea, lehentasunak, eska daitezkeen jokabideak eta kaleak eta espazio publikoak erabiltzeko arauak argituz.
  • Ingurumenarekiko arduratsuenak diren garraio-moduak sustatzea eta baita bizikidetza gehien sustatzen dutenak eta bidezkoenak direnak ere.
  • Pertsona guztien joan-etorri seguruak erraztea, baina bereziki, haurren, adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonenak.
  • Eremu publikoa berreskuratzea, zirkulatzeko edo ibilgailuak aparkatzeko ez diren erabiletarako.
  • Udal-araudian sartzea araudia behar duten Hondarribiko Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planeko (HMIP) elementuak.
 
1
Aurrekontsulta publikoa
 
 
2
Mugikortasun ordenantzaren zirriborroa idatzi
 
 
3
Behin-behineko onarpena Udalbatzan
 
Hemen
gaude
4
Esposizio publikoa
 
 
5
Zirriborroaren berrikuspena.
 
 
6
Behin-betiko onarpena Udalbatzan
 

El proceso de participación pública de la Ordenanza Municipal de Movilidad Sostenible busca la participación del mayor número de personas posible, y para ello se han preparado una serie de visitas guiadas, talleres y exposiciones, que tienen como objetivo profundizar en los deseos, miedos y necesidades de la ciudadanía de Hondarribia. El Ayuntamiento de Hondarribia publicitará estos eventos a través de esta misma web, y de sus redes sociales, para facilitar la participación vecinal.

Mugikortasun Ordenantzari buruzko ohiko galderak

Gaur egun Hondarribiak ez du Mugikortasun Ordenantzarik, ezta trafikoko ordenantzak bezalako antzeko tresnarik ere; beraz, beharrezkotzat jo da 2019an onartutako Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planetik ondorioztatzen den mugikortasun-politika berriaren garapena erraztuko duen bat izatea.

Horrela, hirietako mugikortasunaren kontzeptuak izan duen bilakaeraren ondorioz, Ordenantza berri bat egin behar izan da, egungo eta etorkizuneko arazoei konponbide eraginkorrak eskaini ahal izateko, jasangarritasun energetikoa eta ekonomikoa areagotuz eta, aldi berean, hiri-mugikortasunaren ingurumen-inpaktua murriztuz.

Mugikortasun-ordenantza berriak betetzen dituen premia nagusiak Hondarribiko bide-segurtasuna eta mugikortasunaren ingurumen-jasangarritasuna hobetzea dira.

Horrela, mugikortasun jasangarria sustatu eta babestu nahi du (oinezkoak eta bizikletak), eta errespetuzko bizikidetza bermatu. Era berean, mugikortasun modu errespetagarriagoak sustatu nahi dira, energia- eta ingurumen-kostuak murrizteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.

Gainera, espazio publikoak berreskuratu ahal izango dira zirkulatzeko edo aparkatzeko ez diren erabileretarako.

Mugikortasun-ordenantza berria diseinatzeko eta gauzatzeko prozesuan, urrats ugari egin behar dira. Hala, lehenik eta behin, kontsulta publikoaren fasea egin zen, herritarren eta ordezkagaitasun handiena duten erakundeen iritziak ezagutzeko.

Ondoren, aurreproiektua diseinatu eta idatzi egin da Udalbatzari aurkeztua izateko eta behin-behinean onartua izan dadin.

Ez. Oraindik hainbat urrats bete behar dira Mugikortasun Ordenantza berria indarrean izateko.

Horretarako, lehenik eta behin Mugikortasun Ordenantza berriaren aurreproiektuaren behin-behineko onarpena lortu beharko da. Behin-behineko onarpena eman ondoren, jendaurrean aurkeztuko da eta behin betiko dokumentua idatziko da. Dokumentu hori berriz ere onartu beharko du Udaleko Osoko Bilkurak, oraingoan behin betiko.