Aplikazio habiaratuak
Menu Mugitzenarida
Aplikazio habiaratuak
MugikortasunarenAstea cabecera
Aplikazio habiaratuak
Mugikortasunaren Astea Agenda 2026
17
Emakumeak txirrindan
Emakumeei zuzendutako bizikleta hastapen ikastaro honetan, mailaz maila eta zure erritmora, bizikletan konfiantzaz ibiltzen ikasiko duzu, oinarrizko trebetasunetatik hasi eta hiri-ingurunean segurtasunez mugitzeraino. Guztia, elkar zaintzan, konfiantzan eta babes-giroan oinarritutako talde batean. Animatu beldurrak atzean utzi eta pedalei eragiten hastera!
• Izena ematea derrigorrezkoa da.
• Zaintza zerbitzua eskainiko da. Behar izanez gero, izena ematerakoan eskatu beharko da.
• 2 orduko lau saio dira. Berte datak: irailak 24, urriak 1 eta urriak 8.
Txarla “Zergatik txirrindaz ez?”
Igone Mariezkurrenaren eskutik: "Txirrinda garraio berdintzailea da; guztiok horizontalean berdintzen gaitu. Txirrindaz mugitzeak milaka alderdi eta abantaila ditu: horretaz ariko zaigu Igone txirrindulari eta bidaiaria".
18
Tipi Tapa ibilaldi osasungarriak
Kirola egin nahi duzu baina alferkeriak garaitzen zaitu? Animatu zaitez taldean ibiltzera jende berria ezagutu eta harreman sozial berriak eraikitzeko aprobetxatzen duzun bitartean! Kirol Orientazio Zerbitzuaren barruan antolatutako ekintza.
20
Bizikleta martxa
Hiriko kaleetatik bizikleta martxa familiarra, udalerrian bizikletaren erabilera aldarrikatzeko. Martxa Gernikako Arbola plazan hasi eta Mendeluko Kaleko Jaian amaituko da. Bertan parte hartzaileek jolastu, dantzatu eta herri bazkariaz gozatzeko aukera izango dute.
Auzo festa!
Kalea moztuko dugu ospakizunerako eta auzoa festaz beteko da! Adin guztietarako jarduerak egongo dira: DJ-a zuzeneko musikarekin giroa alaitzen, puzgarria eta aurpegi-margoketa txikienentzat, baita egurrezko jokoekin gozatzeko aukera ere. Eguna borobiltzeko, paella herrikoiaz elkarrekin gozatzeko aukera izango dugu. Hurbildu eta ospatu kalean!
16
22
Bizikletaz adinik ez
Adinduak hiriko kaleetatik trizikloan paseatuko ditugu.
