Aplikazio habiaratuak
Menu Mugitzenarida
Aplikazio habiaratuak
MugikortasunarenAstea cabecera
Aplikazio habiaratuak
Mugikortasunaren Astea Agenda 2025
16
17
Bizikletaz adinik ez
Ulazpi, San Gabriel eta Case Beterran zentroetako adineko pertsonak trizikloan paseatzera aterako ditugu, bizikletak… ez baitu adinik!
18
Begiradak mugimenduan
Nola iksuten dute Hondarribia persona desberdinek?
Film laburraren proiekzioa + solasaldia
“Sobre ruedas: el sueño del automóvil” dokumentalaren zati bat proiektatuko da, eta, ondoren, Hondarribiko mugikortasunari buruzko solasaldia egingo da. Udaleko eta tokiko erakundeetako pertsonek parte hartuko dute, udalerrian nola mugitzen garen eta modu jasangarriagoan nola egin genezakeen eztabaidatzeko.
19
Egiluze ekinean:
Errespetatu gure sarrera eskolara!
Isunak jartzeko ekintza
Plataformaren margoketa
20
Elkarrekin ibiltzen – emakumeen topaketa
Emekik Hondarribian adin guztietako emakumeak deitzen ditu, herrian zehar elkarrekin ibiltzeko eta herriko lekurik atseginenak zein diren eta zein hobetu litezkeen jakiteko. Ibilbidea irisgarria izango da mugikortasun-mota guztietarako.
Bizikletak aztertzeko tailerra
Martxan jarri zure bizikleta! Zatoz Balaztak antolatutako bizikletak aztertzeko tailerrera, eta prestatu zure bizikleta Hondarribian ibiltzeko.
28
Bizikleta-martxa
Aurten ere, Balazta elkarteak bizikleta-martxa antolatu du Hondarribian zehar, udalerrian bizikletaren erabilera aldarrikatzeko. Martxa Gernikako Arbola plazan hasi eta Mendeluko kaleko Jaian amaituko da, bertan parte hartzaileek jolastu, dantzatu eta herri bazkariaz gozatzeko aukera izango dutelarik.
Festa kalean!
Kalea moztuko dugu ospakizunerako! Aurten mugikortasunaren jaia Mendelu kalean izango da kaleko, eta adin guztietarako jarduerak egongo dira: dj-a zuzeneko musikarekin, puzgarria, aurpegi-margotzea, tailerrak, bizikleta-zirkuitua eta paella herrikoia. Hurbildu eta ospatu kalean!
• Irailaren 28an animatu zaitez oinez edo bizikletaz mugitzera!
• Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, datorren irailaren 28an autorik gabeko eguna ospatuko da Hondarribian.
• Kontuz! Egun horretan, Zubi-Muxuko biribilgunea eta Amuteko biribilgunea lotzen dituen errepidea itxita egongo da goizeko 9etatik eguerdiko 3etara.
• Egoiliarrak bakarrik sartu ahal izango dira Zubimuxutik Stanley eraikinera. ALKAIN inguruan ere ezin izango da aparkatu.
