MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA irailak 16tik 22ra garatuko da eta Hondarribiako Udaletik beste urte batez ekimen honekin bat egin nahi dugu. Ekimen honen helburua nagusia, bai arduradun politikoak, bai herritarrak, hirian autoa irrazionalki erabiltzeak osasun publikoan eta ingurumenean dakartzan ondorio kaltegarriei buruz sentsibilizatzea da.
Gainera, garraiobide jasangarriagoak erabiltzearen onurak balioesten ditu, hala nola garraio publikoa, bizikleta eta oinez egiten diren joan-etorriak. Zentzu honetan, Europako Batzordeak 2023. urterako aukeratu duen gaia "Eraginkortasun energetikoa" da, "Konbinatu eta mugitu!" leloaren bidez landuz, eta ideia hau garatuz, prestatutako hainbat jarduerekin bat egitera gonbidatzen zaitugu.
Programa
LARUNBATA 16
09:00 - San Joakin aintzirako aparkalekua - Hondarribia
Jaitzubiko padurak, biodibertsitate iturri: hábitatak eta landareak
Jaitzubiko padurak osatzen dituzten zenbait habitat interesgarri ezagutuko ditugu, baita beraiek osatzen dituzten landare espezie adierazgarrienak ere. Lezkadiak ur gezako aintzirak eta heskaiak izango dira topatuko ditugun habitat nagusiak. Bestalde, Txingudin isolaturik bizi den apo lasterkariaren populazio txikia kontserbatzeko sortu eta kudeatzen diren putzuak ikusiko ditugu.
10:00 - San Joakin aintzirako aparkalekua - Hondarribia
Jaitzubiko padurak, biodibertsitate iturri: hegaztiak eta beraien zaindariak
Txingudiko eraztuntze-estazioa (Jaitzubia auzoan dena) bisitatuko dugu. Hegaztiak eraztuntzeko prozesua zuzenean ikusi ahal izango dugu. Esperientzia honetan ikusiko dugu zer den eraztuntze prozesua eta zertarako balio duen; zein espezie harrapatzen diren Jaitzubiko paduretan; zer garrantzi duen Txingudik hegazti migratzaileentzat; eta zergatik den garrantzitsua padurak babestea eta kontserbatzea.
Aukeratu nahi duzun txanda:
- 9:00-10:00 Hegaztiak (euskaraz)
- 9:00-10:00 Flora (gaztelaniaz)
- 10:00-11:00 Hegaztiak (gaztelaniaz)
- 10:00-11:00 Flora (euskaraz)
Izen emateak: https://bibe.me/ekitaldiak-aranzadi
IGANDEA 17
10:30 - Gernikako arbola plaza - Hondarribia
Bizikleta martxa
Hiriko kaleetatik bizikleta martxa familiarra.
11:30 - Butroe pasealekua - Hondarribia
Village vélo*
Umeentzako bizikletaren inguruko hainbat jarduera/jolas egingo ditugu.
13:30 - Butroe pasealekua - Hondarribia
Herri bazkaria
Bizikleta martxa amaitzerakoan partehartzaileentzako herri bazkaria egingo da.
ASTELEHENA 18
9:30 eta 17:00
Autobusetik bizikletara, elkarbizitza hobetuz
Jarduera praktikoa, txirrindulari rola beteko duten autobus gidariekin. Helburu nagusia elkarbizitza hobetzea da, bizikletan doan pertsona bati autobus bat aurreratzeko prozesuan gertatzen diren egoerak eta pertzepzioak ulertuta.
17:30 - Martxoak 8 plaza - Hondarribia
Altxorraren bila (9-12 urte)
Pista-jokoen bidez Hondarribian oinez mugitzeko segurtasun-neurriak eta portaerak identifikatuko ditugu.
Kontsultatu oinarriak
ASTEARTEA 19
19:00 - Kultur etxeko Areto Nagusia - Hondarribia
Hiri-mugikortasunaren oraina eta etorkizuna: Auto elektriko bat erostea interesatzen zait?”
Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun iraunkorreko alternatibei buruzko sentsibilizazio-hitzaldia.
ASTEAZKENA 20
17:30 - Martxoak 8 plaza - Hondarribia
Altxorraren bila (9-12 urte)
Pista-jokoen bidez Hondarribian oinez mugitzeko segurtasun-neurriak eta portaerak identifikatuko ditugu.
Kontsultatu oinarriak
18:30 - Egiluze ikastetxea - Hondarribia
Mugikortasun Mahaia kalean
Egiluzetik abiatuta, irisgarritasunari eta mugikortasunari buruz hitz egingo dugu. Azken aldian egindako aldaketak aztertuko ditugu eta oinezkoen ibilbideen segurtasuna, erosotasuna eta erakargarritasuna hobetzeko egon daitezkeen aukerei buruz hitz egingo dugu.
OSTEGUNA 21
16:00 - San Gabriel Egoitzan - Hondarribia
Nagusikleta*
Adinduak hiriko kaleetatik trizikloan paseatuko ditugu.
18:30 - Kultur etxeko Areto Nagusia - Hondarribia
“Eskola-bideak. Autonomia eraikitzen laguntzen”
“Noiz joan daiteke bakarrik eskolara?”. “Oraindik txikia da! Ez zait batere kostatzen eskolara joaten laguntzea.”
Hazten laguntzea lan zirraragarria da, baina zaila. Ohikoa da zalantzak piztea, ondo egiten ari ote garen. Solasaldi honetan, autonomiaren garapenari, mugei eta arauei, erantzukizunari eta autoestimuari buruz hausnartzera gonbidatzen zaituztegu.
OSTIRALA 22
21:00 - Gaztelu Zahar pilotalekua - Hendaia
Mugaz gaindiko gaueko martxa* BERTAN BEHERA!
Hendaiatik abiatu eta Irundik Hondarribira igaroz, martxa honek Bidasoa-Txingudiko 3 hiriak batzen ditu, eta helburua da bizikletaren erabilera sustatzea, autoaren alternatiba gisa, hiru hirien arteko joan-etorrietarako.
*Bidasoa-Txingudi Partzuergoaren mugaz gaindiko ekintza
ASTE OSOAN ZEHAR