Aplikazio habiaratuak
Merkataritzan euskaraz
Merkataritzan euskaraz
EUSKARAren proiektua
Merkataritzan euskaraz kanpaina tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina da, merkatari nahiz bezero euskaldunak aktibatu nahi dituena.
Gure denda edo tabernetan maiz entzuten dugu “Jarri betikoa”; konfiantzazko harremana dela adierazten digu esaldi horrek, gertukoa, betikoa… Honela, euskara egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bide gisa aurkezten du kanpainak, “Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” lelopean. Mezu hori da, hain zuzen, kanpainaren ardatza.
Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz
Gertukoa aukeratzen dugunean konfiantza aukeratzen dugu. Garena izateko aukera.
Gure herrietako komertzioetan konfiantzaren adierazle handiena da “betikoa” eskatzea. Ezagutzen dugu dendaria, produktua. Eta dendariak ezagutzen gaitu gu ere, zer nahi dugun, zer behar dugun.
Konfiantza egunez egun lortzen da, alde biko konpromisoari esker. Baina bada konfiantza sortzeko bide azkarrago eta seguruago bat: nor bere hizkuntzan artatua izatea.
Euskara aukeratzen dugunean konfiantza aukeratzen dugu, garena izateko aukera.