Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Bizitegi-garapenen birgaitze edo ordezkapena

“Mendeluko Iparra” hirigintza esparruko gainerako bizitegi garapenen birgaitze integratua edo ordezkapena

A.II fasean aurreikusten diren jarduketen eraginpean ez dauden etxebizitzak “birgaitze integratuko” esku-hartzearen mende izango dira. Haatik, esku-hartze hori ordezka daiteke eraistearekin eta Sauraenea, Planetak eta Mugondo multzoetako lurzoru liberatuetan berralojatzearekin.

Ordezkatze-eragiketak eragina izan dezake gaur egun Sauraenean dauden eraikuntzetan eta Planetak eta Mugondo bizitegi multzoetan —eta eraikuntza mugakideetan—, baita, agian, Josu Langile multzoan ere.

Josu Langile multzoko lurzoruak, 100 urteko errepikatze-denboran urpean geratzeko arriskuan egoteaz gain —antolamendu-esparruko gaineko lurzoruak bezalaxe—, Jaitzubiko errekaren “lehentasuneko fluxu-zonaren” eraginpean daude —Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana—; hori dela eta, horietan ezetsi egin da berreraikuntza-eragiketak egitea, eta, desalojatzearen aldeko hauta egiten bada, espazio libreetara eta ekipamendu-erabileretara zuzenduko dira lurzoru horiek.

Hauta horrek beste 181 etxebizitza eta 878 m2(s) ekonomia-jarduerako lokal desalojatzea eta berreraikitzea ekarriko luke; beraz, guztira 217 etxebizitza eta 1.392 m2(s) jarduera-lokal izango lirateke.

Eraikuntza berriak, halaber aireportuaren “zortasun aeronautikoen” baldintzapean dagoenez gero, 3 solairu erabilgarri izan ditzake, eta desalojatutako jarduera-lokalak birjartzeko beharrezko lokalak Mendelu kalearen aurrealdeko eraikuntzetako beheko solairuetan kokatuko dira. Eraikuntza berriko jarduketak sestrapeko aparkalekuak ere barnean hartuko lituzke.

Deskribatutako bizitegi multzoak osorik ordezkatzeko jarrai daitekeen antolamendu-hautabide bat erakusten da irudietan, 138 etxebizitza inguru eta merkataritza-lokaletarako beste 1.000 m2(s) planteatzen dituena. Berralojatzeetarako, gainera, A.II fasearen emaitzazko 29 etxebizitzaren soberakina egongo litzateke.

Fase B

Fase B

Emaitzazko defizit txikiak kalte-ordainen bidez ebatz daitezke, edo babes publikoko beste garapen batzuetara lekualdatuta.

Irismen txikiagoko beste hautabide bat izan daiteke Sauraeneko eraikuntzak soilik ordezkatzea, eta hautabide hori guztiz koherentea izango litzateke hirigintzaren ikuspegitik. Honek ekarriko luke 36 etxebizitza eta 28 m2(s) merkataritza-lokal desalojatzea eta “A.II” faseko desalojatzeei batuta, guztira 74 etxebizitza eta 579 m2(s) jarduera-lokal desalojatuko lirateke.

Kasu honetan, aukera emango luke 43 etxebizitza eta 780 m2(s) merkataritza-lokal eraikitzeko, A.II fasean aurreikusitakoei gehituko litzaizkiokeenak —guztira 109 etxebizitza eta 1.280 m2(s)

Plangintzaren tramitazioan “aurrerapen” fase bat ere egin beharko litzateke, Udalak erabaki dezan zer soluzio garatu, betiere eraginpean dauden herritarren iritzia eta aukeretako bakoitzaren kostuen eta kudeaketa-gatazken ebaluazio xehatua abiapuntu izanik.

Fase AII

Fase AII

Fase AII

Plano Fase B