Aplikazio habiaratuak
Cabecera Mendelu 2019
ES EU
Aplikazio habiaratuak
Plan general - Mendelu 2019
Zertan datza Plan berezia
Hondarribiko Plan Orokorraren eskuhartzeko helburu nagusietako bat da bi esparru horiek berrantolatzea eta biziberritzea.
Helburuak
Mendeluko eta Zubimusuko glorietako tartean, GI-636 errepidea birmoldatzeko soluzio bat definitzea.
Mendelu eta Amutalde kaleetako hiri-ardatza birmoldatzea, Hondarribiko eta Irungo hiriguneen arteko erlazioetarako ardatz nagusi —eta bakar— den aldetik.
“Mendeluko iparra” eremuan dagoen etxebizitzaparkea birgaitzeko, ordezkatzeko edo lekuz aldatzeko beharrezko ekintzak definitzea.
“Eskapatxuloko” produkzio-jarduerako zona, eta zona horretarako zerbitzuko sarbideak eta aparkalekuak, garatzen, berrantolatzen eta funtzionaltasuna hobetzen amaitzea.
Eraginpean dauden esparruetan espazio libreen sistema antolatzea eta hobetzea, horretarako Zubimusun “plaza” bat sortuz.
Egungo sarean dauden arazoak ebatziko dituzten drainatze-soluzio orokorrak definitzea.