Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Mendekotasuna balorazioa

Mendekotasuna balorazioa

Balorazio honek zehazten du pertsonak egunero bizimoduari dagozkion oinarrizko jarduerak bere kasa burutzeko gauza den ala ez, edota horiek burutzerakoan laguntzea edo gainbegiratzea behar duen. Balorazioa egiteko garaian pertsonaren osasun egoeraz egin diren mediku-txostenak hartuko dira kontuan.

 

Norentzat

  • Hondarribiko udalerrian erroldatuta egotea.
  • Nazionalitate espainiarra izatea edo Espainian egoitza legala izatea.
  • 5 urtez egoitza Espainian eduki izana, eta 5 urte horietatik bi gutxienez eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izan beharko (5 urte baino gutxiagoko haurren kasuan, baldintza hau haurraren zaintza eta tutoretza duen pertsonari eskatuko zaio).
  • Oro har, urritasun edo ezgaitasunen bat izatea, eskaeraren data baino gutxienez 6 hilabete lehenago diagnostikatua eta tratatua. Urritasun edo ezgaitasun horren ondorioz, beste pertsona baten laguntza behar da eguneroko jardueretarako, hala nola, elikatzeko, garbitzeko, etxe barruan edota kanpoan mugitzeko, osasun zaintzarako,…

 

Izapideak non egin

Informazioa eta tramitazioa Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

 

Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna eta Lankidetza

Panpinot

 

Pampinot kalea (Udaletxearen atzean)

 

943 11 12 91

Fachada oficinas municipales

 

Beharrezko dokumentazioa

  • Eskatzailearen NAN edo nortasuna ziurtatzeko dokumentua: Familia Liburua / Pasaportea edo Egoiliar Txartela.
  • Gizarte Segurantzako zk.
  • Diagnostikoaren data eta tratamenduaren hasiera, tratamendu-mota eta hala badagokio agerraldien maiztasunak eta hobera/okerrera egiteko aukerak biltzen dituen Osasun Txostena (zehaztutako ereduan).
  • Txosten osagarriak (derrigorrez aurkeztu behar dira kasu hauetan: dibertsitate funtzional intelektuala, gaixotasun mentala, neurologikoa, neoplasiak, ospitaleko altaren ondorengo balorazioak, adierazitako lesioagatik ebakuntza kirurgiko edo ospitaleratzeak, eta 3 eta 18 urte bitarteko adin txikikoak edo 25 urte arte heltze/bilakaera atzeratasun kasuak).

 

Araudia, informazioa eta inprimakiak

 

Dokumentuak deskargatu