Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

2026 Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Kartel lehiaketa

2026 Martxoaren 8a,  Emakumeen Astea, kartel lehiaketa.

Hondarribiko Udaleko Berdintasun Sailak eta Emeki Elkarteak elkarlanean Martxoak 8, Emakumeen Astea, kartel lehiaketa antolatu dute ondoko baldintzen arabera:

 

Gaia

Kartelen gaiak zerikusia izango du Martxoaren 8arekin, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin eta ondoko testua ondo ikusteko moduan azaldu beharko da:

"2026ko Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna"

 

Parte-hartzaileak

Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozein pertsonak parte har dezake, banaka edo taldean, epaimahaikoek eta Hondarribiko Udaleko langileek izan ezik.

Egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko da.

 

Teknika

Erabiliko den teknika librea izango da, hau da: argazkia, margoa, marrazkia, collage, etab.

 

Neurriak

Kartela bertikala izango da eta bere luze zabalera 47 x 32 zentimetrotakoa.

Neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira onartuko lehiaketa honetan.

Egileek ez die markorik jarriko, horretaz antolatzaileak arduratuko baitira.

Posta elektronikoz bidaltzen diren lanak TIFF, PNG, JPG edo PDF formatuan bidaliko dira, kalitate handian (300 ppp).

 

Sariak

Sari bakarra emango da, 450 €takoa.

Sari honi P.F.G.Z.ri dagokiona kenduko zaio.

Kartel irabazlea 2026ko Emeki Elkartea eta Udalaren artean antolatutako Emakumearen asteko kartela izango da.

 

Eskaeren aurkezpena

Lanak honako helbide honetara eraman ahal izango dira:

  • Hondarribiko Udala – BAZ
    • Javier Ugarte, 6. 20280 Hondarribia
    • Ordutegia: 8:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (astelehenetik ostegunera) eta 8:30etatik 14:00 etara (ostiraletan)
  • Emailez , helbide honetara: hondarribiaberdintasuna@gmail.com
  • Gutunazalean “2026ko Martxoaren 8a- Emakumeen Nazioarteko Eguna” adierazi beharko da.
  • Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 8a izango da.
  • Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, atzealdean lema bat idatzita daramatelarik. Honekin batera gutunazal itxi bat aurkeztuko da, egileak bere lanarentzat hautatuko lema eta “2026ko Martxoaren 8a- Emakumeen Nazioarteko Eguna” idatzita izango ditu kanpoaldean. 
  • Gutunazalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, N.A.N.aren fotokopia, emaila eta telefonoa idatziko dira.
  • Emailez bidaltzen diren artxiboek postaren gai gisa eramango dute lanerako aukeratutako leloa, eta lelo bera duen karpeta bat erantsiko da. Bertan, egilearen izen-abizenak, telefono-zenbakia, emaila eta NANaren fotokopia sartuko dira.

 

Besterik

  • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  • Lanak (guztiak edo Udalak aukeratutako batzuek) Arma Plaza Interpretazio Zentruan erakutsiko dira (Arma plaza,9. Hondarribia) Martxoaren 2tik 8ra bitarte.
  • Saritutako kartelen jabea Udala izango da eta berak inprimatu, argitaratu eta zabaltzeko eskubidea izango du.
  • Saritu gabeko lanak Arma Plaza Interpretazio Zentrutikk (Arma plaza,9. Hondarribia) jaso ahal izango dira martxoaren 16tik 20ra bitarte. Aipatutako epearen barruan lanak jasoko ez balira, lehiatzaileak horri uko egin diola ulertuko lukete antolatzaileek.
  • Lehiaketa honetan parte hartzearekin, baldintza hauek oso osorik ontzat ematen dira.
  • Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanak saria jasotzeko behar adineko mailarik ez badute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.

 

Informazio gehiago

 

Dokumentuak deskargatu