Aplikazio habiaratuak
Lorez apaindutako balkoien lehiaketa 2026
Lorez apaindutako balkoien lehiaketa 2026
Hondarribian balkoiak lorez eta landarez apaintzeko ohitura sustatzeko, Udal honetako Kultura Sailak Lorez apaindutako balkoien lehiaketa antolatzen du ondoko baldintzen arabera:
Partaidetza
Hondarribiko hiriguneko etxebizitzen jabe eta maizter guztiek parte ahal izango dute.
Era berean, lorez eta landarez apaindutako ostalaritza nahiz merkataritza gremioek ere parte hartu ahal izango dute.
Parte hartzeko ez da izena eman beharko. Epaimahaia, urtean zehar, kalez kale ibiliko da eta bere iritzia emango du. Izen emandako balkoietako loreen kolore, apaintasun, itxura eta orijinaltasuna kontuan hartuko dira.
Sariak
Banatuko diren sariak (aurrekontuko 1 0206.481.06.338.00 2026 -9007 kodea-) hauek izango dira:
- 1. saria: Trofeoa eta landareak erosteko 250,00 €.
- 2. saria: Trofeoa eta landareak erosteko 200,00 €.
- 3. saria: Trofeoa eta landareak erosteko 150,00 €.
- Ostalaritza eta merkataritzako Sari Berezia: Trofeoa eta landareak erosteko 250,00 €.
Sari hauei P.F.G.Z.ri dagokiona kenduko zaie.
Saria banaketa
Sari banaketa aurtengo Jai Nagusietan izango da.
Oharrak
- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
- Epaimahaiaren ustez saritzea merezi duen moduan apaindutako balkoirik ez balego saria eman gabe utzi ahal izango du.