Liburutegi berrituaren inaugurazioa
Liburutegi berrituaren inaugurazioa
Birgaitze eta berritze sakon baten ondoren, Liburutegia bere baitan hartzen duen Zuloaga etxeak ateak irekiko ditu berriro. Alde Zaharreko ekipamendu kulturala berritu eta sendotzeko egiten dugun apustuaren aldeko urrats berri bat, Zuloaga Etxeak, Kultur Etxea edo Arma Plaza Zentroarekin bat egiten du azpiegitura kulturalen osagarri bezala.
Liburutegiak, une honetan ia 9.000 bazkide dituena, besteak beste ikasteko leku gehiago eskainiko du, bereziki haurrentzat prestatutako leku batekin, eta bilera eta ekintzetarako erabilera anitzeko areto berri bat. Gainera, 20 ordenagailu berri hiritarrek erabiltzeko egongo dira. Liburutegi berrituak edukiera handiagoa izango du, erabilera anitzeko aretoak 160 lagunentzako lekua izango duelarik.
Berrikuntza bezala, lehen aipaturikoaz aparte, Automailegu zerbitzua dago. Zerbitzu hau datozen egunetan sartuko da indarrean eta honen bitartez liburu bakoitzak txip bat darama eta honek ahalbidetzen du erabiltzaileek liburuak zuzenean hartu ahal izatea. Nabarmentzenko beste aukera berri bat buzoia da, maileguan hartutako liburuak edozein egun eta ordutan itzuli ahal izateko.
Azkenik ordutegia zabaldu egiten da eta Liburutegia astelehenetik ostiralera 9:00 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 eta larunbatetan 9:00 - 13:00 irekita egongo da. Epe berezietan, adibidez azterketa garaietan, unibertsitatean sartzeko froga garaietan, oposaketa edo bestelakoetan ordutegi hauek zabaltzeko aukera irekita uzten da.
10:00Presentación institucional y visita guiada
11:004 Visitas guiadas para el público (30 minutos)
12:00
17:00
18:00
18:00Cuenta cuentos para niños/as
19:00Bapateko irakurketak (lectura literaria) Martxel Mariskal (30 minutos)