Kultura arloko dirulaguntzak emateko deialdia. 2023
Norentzat
Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte hondarribiarren onurarako kultura jarduerak antolatzen dituzten irabaziko helbururik gabeko pertsona fisiko eta/edo Hondarribian errotutako entitateek, baldin eta indarrean dagoen araudiaren arabera eratu eta dagozkien erregistroetan inskribatuta badaude.
Eskaera-epea
Hilabete bat, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den biharamuneko egunetik hasita: ekainaren 16 arte.
Eskatzen den dokumentazioa
- Dirulaguntza eskaera normalizatua, beteta.
- Nortasuna ziurtatzeko dokumentua (kasuaren arabera NAN, estatutuak, dagokion erregistroan sartutako eratze-eskriturak, dagokion erregistroak luzatutako ziurtagiria...).
- Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia.
- Banku- edo aurrezki-erakunde batek luzatutako dokumentua, indarrean den urtean kontu korrontearen titulartasuna baieztatuz.
- Diruz laguntzeko eskatu den proiektu, jarduera edo egitasmoaren memoria.
- Proiektu, jarduera edo egitasmoaren sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua.
- Entitate eskatzailearen ibilbidea egiaztatzen duen memoria: kideak, helburuak, garatutako jarduerak eta abar, entitatean azken bi urteetan dirulaguntzarik jaso ez badu.
Izapideak non egin
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00.
|
Gaiarekin lotutako dokumentazioa
Dirulaguntza eskatzeko dokumentuak deskargatu