Aplikazio habiaratuak
Kotizatu gabeko pentsioa
Kotizatu gabeko pentsioa
Gizarte Segurantzako pentsio hau bizitzeko nahiko baliabide ekonomikorik ez duten pertsona adindu edo desgaituentzako da.
Bi mota daude:
- JUBILAZIOAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
- ELBARRITASUNAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
Baldintzak
Orokorrak:
- Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
- Nahiko baliabide ekonomikorik ez izatea indarrean dagoen araudiaren arabera.
Jubilazioagatiko pentsioa:
- Gutxienez 65 urte izatea.
- Legez Espainiako lurraldean bizitzea eta 10 urtez hor bizi izan dela ziurtatzea, 16 urte zituenetik pentsioa ordaintzen hasi bitartean. Horietatik bik segidakoak izan behar dute eta KGParen eskaeraren aurre-aurrekoak
Elbarritasunagatiko pentsioa:
- Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
- Legez Espainiako lurraldean bizitzea eta 5 urtez hor bizi izan dela ziurtatzea. Horietatik bik segidakoak izan behar dute eta KGParen eskaeraren aurre-aurrekoak.
- %65eko edo gehiagoko desgaitasuna izatea.
- Hirugarren Baten Laguntzako (HBL) osagarria jasotzeko, %75eko gutxieneko desgaitasuna behar da eta Mendekotasuna Baloratzeko Baremoan (MBB) behinik behin gradu bat izatea.
Izapideak non egin
Informazioa eta tramitazioa Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna eta Lankidetza |
Araudia, informazioa eta inprimakiak
Dokumentuak deskargatu
- 357/1991 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzako kotizatu gabeko pentsioak arautzen dituen 26/1990 Legea garatzekoa (eguneratua).
- 8/2015 Errege Dekretu Legegilea, 2015eko urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateratua onartzekoa (art. 363-373).
- PRE/3113/2009 Agindua, azaroak 13koa, 357/1991 Foru Dekretuaren garapen eta aplikazioari buruzko arauak ematen dituena.
- https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/LIATramitesWEB/cambiarLocale.do?cambiarLocale=true&idioma=eu&tipoBusq=busq_mat&ms=1474470553430&ver=864
- Eskaera [PDF]