Kontsulta Publikoan
Kontsulta Publikoan
Erregelamenduen eta ordenantzen proposamenak landu aurreko kontsulta publikoa
Urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen Legearen 133. artikuluak behartzen du araudi proiektu bat prestatu aurretik kontsulta publikoa egitera. Kontsulta honen helburua da herritarrek eta kontu hauetan zeresana izan dezaketen erakundeek zer iritzi duten jakitea.
Atal honetan aurkituko duzu arau eta ordenantza proposamenei buruzko dokumentazioa, herritarrek eta erakundeek ekarpenak egiteko behar besteko informazioa izan dezaten. Ekarpenak egiteko 15 egun naturaleko epea izango da eta webgune honen bidez egingo dira.
Kontsulta publikora eramandako erregelamendu eta ordenantza proposamenak
Mugikortasun Ordenantza
Ekarpenak egiteko epea: 2020/10/07-2020/10/22
Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da: Azken hamarkadetan, pertsonen eta salgaien garraioei buruzko udal-politiken bilakaera nabarmena gertatu da. Batez ere ibilgailu motordunen trafiko- eta aparkaleku-arazoak konpontzera bideratutako ikuspegi tradizional baten aurrean, Gipuzkoako eta Euskadiko hiri askotan ikuspegi berri bat aplikatzen hasi da, mugikortasunaren kontzeptuan oinarrituta, hau da, pertsona guztien desplazamendu-premietan oinarrituta, hain zuzen, oinez edo ibilgailuz, ibilgailu motordunen gidaritzan edo bizikleten gidaritzan mugitzen direnen desplazamendu-premietan; eta baita pertsonek behar dituzten ondasun eta salgaien desplazamendu-premietan ere.
Mugikortasun kontzeptuari estuki lotu zaio “jasangarria”-ren adjetiboa eta bizi-kalitatea, segurtasuna, ingurumenaren babesa, klima aldaketaren aurkako borroka eta gizarte-ekitatea bermatzeko gai diren orientzabideak ezartzeko beharra esan nahi du.
Politika publikoen mugikortasun jasangarrirako ikuspegi-aldaketa horrek trantsizio-prozesua erraztuko duen arau bat ere eskatzen du, Udalak dituen tresnak ez baitira nahikoak. Zirkulazio portaerei dagokienez, bereziki, udalak Estatuko araudia soilik aplika dezake, hau da, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea (urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) eta Zirkulazioko Araudi Orokorra (azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuak onartua), lege hori garatzen duena.
Hala ere, estatuko legedia orokorregia da Hondarribiko beharrei zehaztasunez erantzuteko. Horrenbestez, arau honen bidez, batetik, bide-segurtasunari buruzko estatuko legeria udalerriaren ezaugarrietara egokitu nahi da, eta, bestetik, hiri-politiketan mugikortasunaren ikuspegi berria aplikatzea erraztuko duen arau-esparrua sortu nahi da.
Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna: Udalerrien Mugikortasun Ordenantzarik ez dagoenez, ezta antzeko tresnarik ere, beharrezkoa da mugikortasun-politika berria garatzeko ordenantza izatea, 2019an onartutako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planetik ondorioztatzen dena.
Besteak beste, Hondarribiko Mugikortasunari buruzko Ordenantzak zirkulazio-abiaduraren araudi berria zehaztu beharko du, Zirkulazio Araudi Orokorraren aldaketarekin berehala onartuko denari egokitzeko. Araudi horren arabera, zirkulazioaren noranzko bakoitzeko errei bateko kaleek gehienez 30 km/h-ko abiadura-muga izango dure. Araudi hori erabat lotuta dago Hondarribia 30 bihurtzeko udal-ekimenarekin.
Onespena, gainera, egokia da, mugikortasun iraunkorraren agertoki berrian oinez eta bizikletaz ibiltzeari eskaini nahi zaion protagonismoarekin bat datozen portaera berriak sustatzeko aukera ematen duelako.
Araudiaren helburuak: Hondarribiko Mugikortasun Ordenantzak helburu hauek ditu:
- Mugikortasun iraunkorrari buruz eta bide-segurtasunari buruz garatzen ari diren kontzeptu berriak sartzea eta zabaltzea.
- Bide-segurtasuna eta mugikortasun jasangarria hobetzen laguntzea, lehentasunak, eska daitezkeen jokabideak eta kaleak eta espazio publikoak erabiltzeko arauak argituz.
- Ingurumenarekiko arduratsuenak diren garraio-moduak sustatzea eta baita bizikidetza gehien sustatzen dutenak eta bidezkoenak direnak ere.
- Pertsona guztien joan-etorri seguruak erraztea, baina bereziki, haurren, adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonenak.
- Eremu publikoa berreskuratzea, zirkulatzeko edo ibilgailuak aparkatzeko ez diren erabiletarako.
- Udal-araudian sartzea araudia behar duten Hondarribiko Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planeko (HMIP) elementuak.
Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen: Hiri-mugikortasuna eraldatzeko araudi aukerak aldaketa prozesuaren zati garrantzitsua bat dira. Beraz, ez dira konponbide oso bat baizik eta aukeretako bat. Hori horrela, Hondarribiko Udalak aipatutako beharrei erantzun ahal izango die honako aukera hauetako edozein hautatuz:
- Indarrean dagoen egoerari eustea, eta udalerria arautu gabe utzi ez ezik, mugikortasunaren jokabide eta arau berriak ere aratu gabe uztea, hau da, bide-segurtasuna eta mugikortasuna dagokion estatuko legediak arautzea.
Aukera hori desegokitzat jotzen da bi arrazoirengatik: lehen aipatutako arazoak erantzunik gabe uzten dituelako; eta herritarrei etorkizun iraunkorragoa eraikitzeko funtsezko tresna gabe uzten dielako.
- Oinezkoen eta Bizikleten Ordenantza egitea, autotaxiari eta aparkalekuaren erregulazioari (TAO) buruz daudenak osatzeko.
Aukera hori ez da egokitzat jotzen, bide-eremu publikoko jokabideetan eta erabileretan lortu nahi diren aldaketak oro har ulertzea eragozten duelako.
-
Ordenantza berri bat egitea, erreferentziazko arau-esparru berean bide-segurtasunaren eta mugikortasun jasangarriaren erronkei aurre egin ahal izateko, eta gai horietan dagoeneko ikus eta aurreikus daitezkeen aldaketetara egokitzeko, hala nola ibilgailu elektrikoak sartzea, bizikleta gehiago erabiltzea, ibilgailu-mota berriak agertzea, hala nola patineteak, edo elkarbizitzarako eta osasun-segurtasunerako neurri nahikoak dituen espazio publiko batetik eratorritako beharrak.
Aukera hori egokiena eta gogobetegarriena da, mugikortasuna eta bide-segurtasuna hiri-espazioaren eta herritarren portaeren eraldaketa jasangarriko prozesu batean integratzeko aukera ematen duelako.
Dokumentuak deskargatu
- Ekarpenak egiteko inprimakia (elektronikoki sinatu daiteke edo inprimatu eta BAZean aurkeztu)
Eraikuntzen Ikuskapen Teknikorako (E.I.T.) udal laguntzak emateko oinarri arautzaileak
Ekarpenak egiteko epea: 2019/04/12-2019/04/26.
- Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da: Eraikinaren ikuskapen teknikoa (E.I.T.) egiteko, baita horren ondoriozko obrak burutzeko ere diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarriak, 2016ko ekainaren 23koak, ez dute diruz-lagungarriak diren gastuentzat epe zehatzak definitzen. Hortaz, Diru-Laguntzen 38/2003 Legearen Araudiaren arabera, diruz-lagungarriak diren gastuak, emandako urte naturalekin bat etortzen dira.
Beraz, gaur egungo oinarriekin, aurreko ekitaldian azken hilabeteetan egindako lanak epeak betetzeko gutxiagotasun egoera jasaten dute, ekitaldiaren lehen hilabeteetan egindako obrekin alderatuz.
Egoera hau konpontzeko, oinarrien eguneratzea planteatzen da, laguntzak, diru-laguntza emandako aurreko ekitaldian gauzatutako obrekin bat etortzeko. Hau da, 2019ko laguntzak, 2018. urtean zehar egindako obrei emango zaie, eta horrela hurrenez hurren. - Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna: Ezinbestekoa da gaur egungo oinarriak berritzea eta egokitzea, aurreko ekitaldian (2018 urtean) E.I.T.-a egiteko eta honetatik eratorritako gauzatutako obrentzako diru-laguntza deialdia luzatu ahal izateko.
Era berean, oinarrien eguneratzeak irizpide berri objektiboagoak ezartzeko aukera sortzen du, errekurtsoen emate eta erabilerakoak, berdintasunekoak eta ez diskriminaziozkoak. - Araudiaren helburuak: E.I.T.-a egiteko eta honetatik eratorritako gauzatutako obrentzako diru-laguntza eskatzeko oinarriak eta prozesua definitzea.
- Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen: Ez da bestelako aukeraraik arureikusten.
Dokumentuak deskargatu
- Ekarpenak egiteko inprimakia (elektronikoki sinatu daiteke edo inprimatu eta BAZean aurkeztu)
Familiei udal laguntzak emateko oinarri arautzaileak
Ekarpenak egiteko epea: 2019/04/09-2019/04/23.
- Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da: Familiei udal programa bidez ematen zaien laguntzaren arauketa burutzea. Arauketa ezinbestekoa da udal laguntza hauen aspektu ezberdinak erregulatzeko.
- Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna: Beharrezkoa da udal laguntza hauen bidez premiazko ondasunak eskuratzeko bideak errazteko tresnak erregulatzea.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak edo beste administrazio batek ematen dituen eta hauek eskuratzeko eskubiderik ez duten pertsona/familiak antzeko ezaugarriak dituzten laguntza ekonomikoak emateko arauketa ezinbestekoa da. - Araudiaren helburuak: Arauaren barne egongo diren oinarriak arautzen dituzten laguntzen helburua da arreta eskaintzea larritasun ekonomikoko egoeretan eta babesa ematea beren gizarte prozesuan oinarriekin bat etorri eta laguntza horien onnuradun diren pertsona eta/edo familiei batez ere Diru-laguntzen 38/2003 Legea, azaroaren 17koa eta hori garatzen duen 887/2006 Errege Dekretua eta Hondarribiko Udaleko diru-laguntzen Ordenantzak arautua kontuan izanik.
- Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen: Ez da bestelako aukeraraik arureikusten. Arauketa berria ezarri nahi da, beharrezkoa dela arlo hau erregulatzea.
Dokumentuak deskargatu
- Ekarpenak egiteko inprimakia (elektronikoki sinatu daiteke edo inprimatu eta BAZean aurkeztu)
Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren araudia
Ekarpenak egiteko epea: 2019/02/28-2019/03/15.
- Ekimenarekin zein arazo konpondu nahi da: Gizarte Zerbitzuen 1996ko Legean ezarritako arau-esparruan oinarrituta onartu zuen Udalbatzak 2006.ko ekainaren 8an, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren indarrean dagoen udal erregelamenduak egokitu beharra du azken urteetan izan diren lege aldaketa garrantzitsuetara baita gizarte errealitatean emandako aldaketei ere.
Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legea zein Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak eragin handia izan dute gizarte zerbitzuen arloan.
Zehazki, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak erantzukizun soziala duten gizarte-zerbitzuen sistema integratu bat ordenatu eta egituratzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, herritar guztiei gizarte-zerbitzuen euskal sistemako gizarte-zerbitzuak jasotzeko eskubide subjektiboa ziurtatzeko asmoz, prestazio edo zerbitzu bakoitzerako araututa dauden aipatutako sistemara sartzeko baldintza orokorren eta baldintza berezien barruan, eta horretarako:
- 22. artikuluan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen katalogoa definitzen du; horrek etxez etxeko laguntza zerbitzua barne hartzen du, eta zerbitzu horiek emateko eskumena Udalei ematen die.
- 185/2015 Dekretuak, urriaren 6koak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea garatzen duenak, aipatutako eskubide subjektiboa zedarritzen du, Gizarte Zerbitzuen Legearen katalogoan zehazten diren baldintzak, irizpideak eta prestazioetarako eta zerbitzuetarako sarbidea arautuz. - Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna: Zerbitzuaren erregelamendu berria onartzea, araudia lege inguru berriari egokitzeko beharrari erantzuten dio, erakundeen artean adostutako akordioak ere bere gain hartuz
- Araudiaren helburuak: Erregelamenduak Hondarribiko etxez etxeko laguntza zerbitzua arautuko du. Zerbitzuaren ezaugarriak definitzen, baita zerbitzurako sarbidea ere, erakundeen artean hartutako akordioak jasoz.
- Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen: Etxez etxeko laguntza zerbitzua era egokian emateko beharrezkoa da erregelamendua. Zerbitzuaren funtzionamendua arautzeko erregelamendu berri bat onartzea da neurririk egokiena, egungo beharrei erantzuna emanez.
Dokumentuak deskargatu
- Ekarpenak egiteko inprimakia (elektronikoki sinatu daiteke edo inprimatu eta BAZean aurkeztu)
Ekintzailetza sustapenerako eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzen oinarriak
Ekarpenak egiteko epea: 2019/02/27-2019/03/14.
- Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak: Ekintzailetza sustapenerako eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntza lerro hauen onarpenaren bitartez, ekintzaileei beren jarduera abiatzen lagundu nahi zaie, bai eta merkataritza establezimendu txikiei berau modernizatzen ere. Norbere kontura egindako enpleguaren sorrerak, bai eta kudeaketa, efizientzia eta produktibitatearen hobekuntzak, ondorio bezala ekarriko du enpresa hauen lehiakortasunaren hobekuntza, egungo merkatuan dauden aldaketetara, bai eta kontsumitzaileen eskariari egokitzapena.
- Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna: Ekintzailetzaren sustapenerako eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntza lerroen onarpenak honako beharrei erantzuten die: pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, enpresen sorkuntza babestea, lehiakortasuna hobetzea eta bertako proiektu estrategikoen sustatzea.
- Araudiaren helburuak: Diru-laguntza hauek bi helburu dauzkate: Batetik, Hondarribiko enpresa ekimenak abiarazten dituzten ekintzaileek hasierako gastuei aurre egiten laguntzea. Bestetik, Hondarribian kokatu eta txikizkako merkataritzan aritzen diren edo zerbitzuak ematen dituzten enpresa txikiak berritzen, modernizatzen eta berrikuntzan laguntzea.
- Bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak: Hondarribia Abian planaren bidez hainbat ekintza eraman dira aurrera herriko ekonomia eta gizartea berpizteko proiektuak bideratu eta indartzeko. Diru-laguntza lerro hauek ekintza horien osagarri izan nahi dute, helburu horiek lortzeko asmoz.
Dokumentuak deskargatu
- Ekarpenak egiteko inprimakia (elektronikoki sinatu daiteke edo inprimatu eta BAZean aurkeztu)
Diru-laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantza
Ekarpenak egiteko epea: 2018/12/10-2018/12/24.
- Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak: Udalak 2004ko apirilaren 29an onartu zuen Diru-laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantza, 38/2003 Diru-laguntzen Lege Orokorrak xedatutako osatzeko asmoarekin. Hainbat urte igaro ondoren, Ordenantza aldatzeko beharra ikusi da, araudi berriei egokitzeko: besteak beste, 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru-Laguntzen 38/2003 Legearen Araudia onartzen duena; eta 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazioa Prozedura Erkidearena. Bidenabar, araupen argiago batekin Udalak hobeto jaso nahi du diru-laguntzak ematearen prozesua, honakoak zehaztuz, besteak beste: diru-laguntza lehiakor eta izendunen eskatze-prozesua, diru-laguntza horiek eskuratzen dituztenen betebeharrak, jasotako diruaren justifikazioa...
- Arau hau onestearen beharra eta egokitasuna: Lege berriei egokitu beharra.
- Arauaren helburuak: Diru-laguntzak ematearen prozesua zehaztea eta erraztea, bai eskatzaileei begira eta baita laguntzak kudeatzen dituzten saileei begira ere.
- Bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak: Ordenantza berriaz gain, Udala beste zenbait baliabide ari da prestatzen, diru-laguntzen izapidetzea erraztu asmoz: eskaerak aurkezteko erregistro elektronikoaren erabilera sustatzea, interoperabilitatea indartzea, herritarrei agiri gutxiago eskatzeko, justifikazioa aurkeztea errazteko inprimakien diseinua...
Dokumentuak deskargatu
- Diru-laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantza (egun indarrean dagoena)
- Ekarpenak egiteko inprimakia (elektronikoki sinatu daiteke edo inprimatu eta BAZean aurkeztu)
Bizikidetza Ordenantza
Ekarpenak egiteko epea: 2018/05/21 arte.
- Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak: Hiritarren bizikidetasuna kaltetzen duten jokaera eta portaera arduragabeak, hala nola, pintadak, grafitiak, etxeko animalien gorotzak, lurrean botatako zaborrak, motoen zarata gogorrak, kutsadura akustikoaren maila gainditzen duten jarduerak, ekintza bandalikoek hondatutako hiri altzari eta haur jolas hondatuak, zabor edukiontzien erabilera okerra, kalean egindako pixak eta abar.
- Arau hau onestearen beharra eta egokitasuna: Azken urteotan izan diren arazo, portaera arduragabe eta kexak ikusita, Udalak argi ikusi du ordenantza hau egiteko beharra.
- Arauaren helburuak: Hiritarren bizikidetasuna hobetzea eta jokaera eta portaera arduragabeak zuzentzea; Hondarribia sozialki hiri elkartuagoa, garbiagoa, zibikoagoa eta atseginagoa egitea da, pertsonen eskubideak errespetatzen dituen hiria, ondarea eta eremu publikoak babesten dituen hiria.
- Bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak: Ordenantza bizikidetza sustatzeko tresna oso baliagarria da, baina Udalean jakitun gara gizalegearen aurkako jokaerak zehatuta ez dugula nahi dugun emaitza lortuko, eta beharrezkoak izango direla hezkuntzaren alorreko ekintzak eta familia barruan transmititzea jokaera ez zibikoak ekiditeko.
Dokumentuak deskargatu
- Bizikidetza ordenantza proposamena (pdf)
- Ekarpenak (pdf. Linkean ekarpenak egiteko formularioa; elektronikoki sinatu daiteke edo inprimatu eta BAZean aurkeztu)