Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

KONKIS 2023

KONKIS

GAZTERIAren proiektua

Gazteria Arloak Aste Santuko oporraldirako KONKIS Aiako Harria antolatu du, Saindua Gaztelekuko hezitzaileen eta Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuaren laguntzarekin.

Konkis

Oro har, jarduera hauen bitartez honako helburuak lortu nahi dira:

  • Oporraldian hiriko gazteei aisialdirako alternatiba hobea eskaintzea.
  • Aisialdiko hezitzaileen bitartez esperientzia paregabea bizi eta sentitzeko aukera eskaintzea, pedagogia intentsiboen bidez.
  • Gazteak jardueren antolaketan inplikatzea.

 

Jarduera

Telebistako “El conquistador del fin del mundo” saio ezagunaren antzeko sistematika erabiliz, taldekako lehiaketa egingo da.

Programa honen bidez, 12-17 urteko Hondarribiko neska mutilek, eskaintzen zaien jarduera ludiko hezigarrian parte hartu ahal izango dute, beraien partaidetza aktiboa bermatuz eta autonomia pertsonala indartuz. Saindua Gaztelekuko eta Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuko hezitzaileak eta gazte boluntarioen esku-hartzearen bidez antolatuko da.

 

Ibilbidea

Egonaldia Pasaiko Piraten Etxea Aterpetxean izango da.

 

Parte-hartzaileentako arauak

  • Debekatuta izango dituzte mugikorrak eta bestelako gailu elektronikoak.
  • Dutxetarako, arratsaldeko ordutegi finko bat ezarriko da.
  • Ordu libreetan ezingo da etxe barruan egon.
  • Probatik kanpo ekarritako janaririk ezingo da jan.
  • Ezingo da erre.
  • Gazte bakoitzarentzat gutxieneko elikadura ezarriko da, eta elikadura hori errespetatu beharko da.
  • Hezitzaileek gaueko txandak egingo dituzte.
  • Parte-hartzaile, laguntzaile eta hezitzaile oro errespetuz tratatuko da.

Etxean

  • Egunez ezingo da logeletara sartu.
  • Logeletara ezingo da kaleko oinetakoekin sartu.
  • Ura eta paperaren arrazoizko erabilera egingo da.
  • Ezingo dira ile-lehorgailuak, plantxak edo antzeko etxetresnarik erabili.
  • Ingurunea zaindu eta errespetatuko da.
  • Egoitzaren mugak ezingo dira gainditu.

 

2023ko Edizioa

Konkis
 
Konkis

Apirilak 3tik 5era

12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako jarduera

  • Piraten Etxea aterpetxea

 

Intereseko informazioa

 

Dokumentu deskargatu

 

 

Aurreko edizioak

Konkis 2022

KONKIS 2022

2022

Ikusi 2022ko edizioa

Konkis 2019

KONKIS Aiako Harria

2019

Ikusi 2019ko edizioa

Konkis 2018

KONKIS-PIRATA TXANGOA

2018

Ikusi 2018ko edizioa