Aplikazio habiaratuak
Kirolaren Olazabal Saria
Kirolaren Olazabal Saria
KIROLAren proiektua
Bi urtetik behin Hondarribiko hiriak, Udalaren bitartez OLAZABAL SARIA ematen die kirolaren esparruan nabarmendu diren Hondarribiko kirolari eta herritarrei.
Aipatu saria eskura dezakete kirola sustatzearen alde lan egin duten kirolari, kirol-talde nahiz herritarrek, eta kontuan hartuko dira egin dituzten merituak, eraman duten ibilbidea eta euren lanak Hondarribian izan duen oihartzuna. Kirol-talde edo elkarteek eta kirolarekin lotutako prentsan espezialista diren kazetariek proposatuko dituzte hautagaiak, baina herritarrak izango dira, bozketa irekiaren bitartez, saria nork eskuratuko duen erabakiko dutenak.
Kirol-talde, elkarte edo kazetaria zara eta hautagaia aurkeztu nahi duzu?
Lehen fasean kirol-talde edo elkarteek eta kirolarekin lotutako prentsan espezialista diren kazetariek proposatuko dituzte hautagaiak. Ohiz kanpokoa bada ere, Hondarribitik kanpokoak diren kirol-elkarteen proposamenak jaso ahal izango dira, beti ere euren artean Hondarribiko kirolariak badituzte.
Hautagaien behin betiko zerrenda otsailaren 3tik aurrera argitaratuko da.
Proposamenak jaso ondoren, Udaleko Kirol Arloak aztertuko ditu eta hautagaien behin betiko zerrenda prestatuko du.
Otsailaren 7tik 25era bitarte bozkatu ahal izango dute 16 urtetik gorako Hondarribiarrek.
Kirolari hautagaien zerrenda prest dagoenean, 16 urtetik gorako hondarribiarrek sariduna aukeratzeko bozketan parte hartu ahal izango dute, bai online, baita aurrez aurre ere BAZen edo Hondartza Kiroldegian. Pertsona bakoitzeko bozka bakarra onartuko da eta NAN zenbakia eman beharko da.
Prozesuaren amaieran, eta Hondarribiko Alkateak, Kirol Zinegotziak, kirol-kazetari batek, herritar batek eta Kirol Arloko teknikari ordezkari batek osatu ohi duten batzordeak proposatuta, Kirolaren Olazabal Saria emango da, maila hauetarako: kirolari gizonezkoari, kirolari emakumezkoari, merezimendu gehien ziurtatu duen kirol-talde edo kirolarekin lotutako herritarrari.
Aurreko saioak
2016
- Oinarriak [PDF]
- Proposatu ziren hautagaiak
- Sarituak [PDF]
2014
- Oinarriak [PDF]
- Proposatu ziren hautagaiak [pdf]
- Sarituak [PDF]