Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

2026ko Kirol Arloko Dirulaguntzen deialdia

2026ko Kirol Arloko Dirulaguntzen deialdia

Eskatzaileak

Dirulaguntza hauek eska ditzakete Hondarribiko irabazizko helbururik gabeko kirol klubak eta elkarteak; hala nola, Hondarribiko ikastetxeak eta ikastetxeetako guraso elkarteak.

 

Xedea

Kirolaren sustapenerako lehiaketa bidezko deialdia zabaltzea.

Dirulaguntza lerroak hauek dira:

 

  • Ohiko dirulaguntzak Hondarribiko kirol klub eta taldeen ohiko egiturazko garapenei.
  • Hondarribiko ikastetxeei eskola kirolaren kudeaketa eta arretarako egitura berezien sormen eta garapenerako.
  • Kirol ekintza bereziak antolatzeko dirulaguntza:
    • Kirol jarduera bereziak antolatzeko.
    • Maila absolutuan, nazioarteko izaeradun kirol txapelketa ofizialetan parte hartzeko.

 

Zenbatekoa

Emango diren dirulaguntzen kopurua 165.228,18 eurotakoa izango da, gehienez.

 

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hogei egunekoa izango da, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Ekainaren 25an amaituko da.

 

Eskatzen den dokumentazioa

  • Dirulaguntza eskaera normalizatua, eranskinetan datorren A eredua, beteta.
  • Nortasuna ziurtatzeko dokumentua (kasuaren arabera NAN, estatutuak, dagokion erregistroan sartutako eratze-eskriturak, dagokion erregistroak luzatutako ziurtagiria...).
  • Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia.
  • Udalak kontsulta egingo die zuzenean beste  administrazioei eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko. Hala ere, eskatzailea kontsulta horren aurka agertzen bada, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituenaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
  • Banku- edo aurrezki-erakunde batek luzatutako dokumentua, indarrean den urtean kontu korrontearen titulartasuna baieztatuz.
  • Diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo egitasmoaren jatorrizkoa.
  • Proiektu, programa edo jarduerari dagozkion diru-sarrera eta gastuen aurrekontu xehatua.

 

Izapideak non egin

Dirulaguntza eskaerak eta dagozkion dokumentazioa elektronikoki aurkeztuko dira, Udal web orriko Sarrera Erregistroaren bitartez.

Online Tramitazioa

 

Gaiarekin lotutako dokumentazioa