Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Jaiak

Aplikazio habiaratuak

Informazio praktikoa 2024

Informazio praktikoa

Garraio publikoko zerbitzuak (autobusak eta taxiak)

Irailaren 6, 7, 8ean, 23:00etatik aurrera, autobusek Sabino Aranako igogailuaren ondoan Udalak kokatuko duen behin-behineko geltokitik eskainiko dituzte zerbitzuak. Gainerako egun eta ordutegietan Ama Guadalupekoako geltokia izango da linea guztiek erabiliko duten gunea.

Irailaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean, 23:00etatik aurrera, taxiek Sabino Arana Goiriren ondoan Udalak kokatuko duen behin-behineko geltokitik eskainiko dituzte zerbitzuak. Gainerako egunetan zerbitzuak ohiko lekutik eskainiko dira.

 

Mapa bus

Autobus eta taxi geltokien kokapen berria.
Sabin Arana Goiri kalea 12.

AUTOBUSEN ORDUTEGIABus

 

Aparkalekuen murrizketa

  • Abuztuaren 29tik irailaren 1era: Zumardiako aparkalekua txukundu eta abuztuaren 31ko Gazte Egunerako agertokia muntatuko da.
  • Abuztuaren 30ean: Biteri kalea. Jostaldi parean. Guadalupeko Igoera.
  • Abuztuak 31: Bentako aparkalekua. Jai-esparruaren muntaketa.
  • Abuztuaren 31tik irailaren 15era: Minatera kalea. Foru kaleko biribilgunetik Kiroldegiko aparkalekuaren sarreraraino. Karruselak muntatzeko.
  • Irailaren 5etik 9ra: Zuloaga kalea. Karga-deskarga bakarrik.
  • Irailaren 7tik 9ra: Gernikako Arbola, Sabin Arana Goiri kalea, Zumardia. Alardearen ibilbidea.
  • Zuloaga kaleko motorren aparkalekua kendu egingo da eta anbulatorioaren atzealdean aparkatuko da, haientzat egokitutako leku batean.

 

Eskuragarri izango diren aparkalekuak

Irailaren 6tik 11era

Mapa Parking

Irailak 8

Mapa parking Guadalupe

 

Trafiko murrizketak

Irailak 3, 4 eta 5 | Portu Auzoko sarrera

Irailaren 1, 3, 4 eta 5ean Portu auzora sartzeko zirkulazioa itxiko da (egoiliarrak eta garraio publikoa izan ezik) 19:30etik 22:30era, Alardeko konpainien entseguak direla eta.

Portu auzorako sarrera Sabin Arana Goiri kalea-Irun kalea-Bidasoa Ibilbideatik izango da.

Irailaren 6tik aurrera | Portu Auzoa

Irailaren 6tik aurrera debekatuta egongo da Portu Auzora Hondarretik sartzea, zamalanak eta garraio publikoa izan ezik

Irailaren 5etik 11ra

Txingudi Zerbitzuak elkarteak Portu Auzoa garbitu arte, une jakin batzuetan, Zuloagako trafikoa moztuko da.