Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Jaiak

Aplikazio habiaratuak

Informazio praktikoa 2022

Informazio praktikoa

Garraio publikoko zerbitzuak (autobusak eta taxiak)

Irailaren 6, 7, 8ean, 23:00etatik aurrera, autobusek Sabino Aranako igogailuaren ondoan Udalak kokatuko duen behin-behineko geltokitik eskainiko dituzte zerbitzuak. Gainerako egun eta ordutegietan Ama Guadalupekoako geltokia izango da linea guztiek erabiliko duten gunea.

Irailaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean, 23:00etatik aurrera, taxiek Sabino Arana Goiriren ondoan Udalak kokatuko duen behin-behineko geltokitik eskainiko dituzte zerbitzuak. Gainerako egunetan zerbitzuak ohiko lekutik eskainiko dira.

 

Mapa bus

Autobus eta taxi geltokien kokapen berria.
Sabin Arana Goiri kalea 12.

AUTOBUSEN ORDUTEGIABus

 

Aparkalekuen murrizketa

  • Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean Zumardiako aparkalekua txukunduko da.
  • Irailaren 5ean Zuloaga kalean aparkatzea debekatuko da.
  • Zuloaga kaleko motorren aparkalekua kendu egingo da eta Anbulatorioaren atzealdean aparkatuko da, haientzako egokitutako leku batean.

 

Eskuragarri izango diren aparkalekuak

Irailaren 6tik 11era

Mapa Parking

Irailak 8

Mapa parking Guadalupe

 

Trafiko murrizketak

Irailak 3, 4 eta 5 | Portu Auzoko sarrera

Irailaren 3an, 19:30etik 22:30era, Portu auzoko sarrera-zirkulazioa itxiko da (egoiliarrak eta garraio publikoa izan ezik), Alardeko konpainien entseguak direla eta

Irailaren 6tik aurrera | Portu Auzoa

Irailaren 6tik aurrera debekatuta egongo da Portu Auzora Hondarretik sartzea, zamalanak eta garraio publikoa izan ezik

Irailaren 5etik 9ra | Zuloagako trafikoa eta aparkalekua

Irailaren 5etik 9ra arte, Txingudi Zerbitzuak-ek Portu Auzoa garbitzen duen arte, Zuloagako trafikoa eta, logikoa denez, aparkalekua eten egingo dira, zamalanak eta garraio publikoa izan ezik. Bizilagunei pasatzen utziko zaie zamalanetarako