2023ko Jai Nagusietako kartel lehiaketa
Hondarribiko Udaleko Kultur Sailak 2023ko Jai Nagusietako Kartel Lehiaketa antolatu du ondoko baldintzen arabera:
Partaidetza
Lehiaketa honetan edonork parte har dezake.
Gaia
Erabiliko den teknika librea izango da, hots: argazkia, margoa, marrazkia, collage, etab. lanak derrigorrez jatorrizkoak eta ezagertuak izan beharko dutelarik.
Lanak eta aurkezpena
Kartela bertikala izango da eta bere luze zabalera 70 x 50 zentimetrotakoa.
Neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira onartuko lehiaketa honetan.
Egileek ez die markorik jarriko, horretaz antolatzaileak arduratuko baitira.
Lehiaketara aurkezten diren kartel guztietan honako lema hau agertuko da:
- "HONDARRIBIKO JAIAK 2023ko IRAILA"
Lan hauek egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, atzealdean lema bat idatzita daramatelarik, honekinbatera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanaren lema bera idatziko da.
Kartazalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, N.A.N.en fotokopia eta telefonea idatziko dira.
Lanak (guztiak edo Udalak aukeratutako batzuek) Arma Plaza Interpretazio Zentruan erakutsiko dira abuztuaren 28tik irailaren 18a bitarte.
Saritutako kartelen jabea Udala izango da eta berori inprimatu, argitaratu eta zabaltzeko eskubidea izango du. Beste partehartzaileek ere baimena eman beharko dute, Kultura Batzordearen ustez merezi duten lanak jaietako Egitarau Ofizialean argitaratzeko, beti ere egilearen izenarekin.
Lanak, BAZeko bulegoetan (Javier Ugarte kalea, 6) jaso ahal izango dira 2023ko ekainaren 20ko 13:00 orduak baino lehen, gutunazalean adierazi beharko duelarik “2023ko Jai Nagusietako Kartel Lehiaketa”.
Izapideak non egin
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30/16:00-18:00 larunbatak: 10:00-13:00. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |
Erakusketa
Lehen saria irabazten duen lana izango da 2023ko Jaietako kartel-iragartzailea.
Sariak
- 1. saria: 650 €
- 2. saria : 300 €
- 3. saria: 200 €
Sari hauei P.F.G.Z.ri dagokiona kenduko zaie.
Saria banaketa
Sari banaketa Jai Nagusietan egingo da.
Oharrak
- Epaimahaiaren erabakia apelaezinaizango da.
- Lanak (guztiak edo Udalak aukeratutako batzuek) Arma Plaza Interpretazio Zentruan erakutsiko dira abuztuaren 28tik irailaren 18a bitarte.
- Saritutako kartelen jabea Udala izango da eta berori inprimatu, argitaratu eta zabaltzeko eskubidea izango du.
- Beste partehartzaileek ere baimena eman beharko dute, Kultura Batzordearen ustez merezi duten lanak jaietako Egitarau Ofizialean argitaratzeko,beti ere egilearen izenarekin.
- Lanak, BAZeko bulegoetan (Javier Ugarte kalea, 6) jaso ahal izango dira 2023ko ekainaren 20ko 13:00 orduak baino lehen, gutunazalean adierazi beharko duelarik “2023ko Jai Nagusietako Kartel Lehiaketa”.
- Goian aipatutako epearen barruan lanak jasoko ez balira, lehiatzaileak horri uko egin diola ulertuko lukete antolatzaileek.
- Lehiaketa honetan parte hartzearekin,baldintza hauek oso osorik ontzat ematen dira.
- Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanak saria jasotzeko behar adineko mailarik ez badute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.