Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Jai Nagusietako argazki lehiaketa 2026

Jai Nagusietako argazki lehiaketa 2026

Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2026ko Jai Nagusietako Argazki Lehiaketa antolatu du, ondoko baldintzen arabera:

 

Partaidetza

Lehiaketa honetan edonork parte har dezake.

 

Gaia

Libre - Hondarribiko Udalerrian.

 

Modalitatea

Argazkiak, koloretan edo zuri-beltzean.

 

Lanak eta aurkezpena

 Partaide bakoitzak gehienez lau argazki aurkez ditzake saritu edota argitaratu gabeak eta adimen artifizialaren bidez sortu gabeak.. Ezinbesteko neurria: 20 x 30 zmtro. (printatutako azalera). Ez dute marko edo euskarririk edukiko.

Lanaren atzekaldean izen bat idatziko da eta horrekin batera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanaren edo lanen izen berdinak.

Kartazalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, N.A.N.ren fotokopia eta telefonoa idatziko dira.

Lanak norberak eramanda edo postaz nahiz mezulari bitartez bidalita honako helbide honetara eraman ahal izango dira:

  • Hondarribiko Udala – BAZ (Biztanle Arreta Zerbitzua)
    Javier Ugarte, 6. Hondarribia (Gipuzkoa)

Gutunazalean adierazi beharko delarik:

  • "2026ko Jai Nagusietako Argazki Lehiaketa", 2026ko uztailaren 1eko 14:00 orduak baino lehen.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera:  8:30 - 14:00 • larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Erakusketa

Aurkeztutako argazkiak (guztiak edo Udalak aukeratutako batzuek) erakutsiko dira Arma Plaza Interpretazio Zentruan, abuztuaren 24tik irailaren 20a bitarte.

 

Sariak

Aurrekontuko 1 0206.481.06.338.00 2026 (9007 Kodea) kontu-sailaren kargura, esleituko dira honako sariak:

  • 1. saria: 550 €
  • 2. saria: 450 €
  • 3. saria: 350 €

Sari hauei P.F.G.Z.ri dagokiona kenduko zaie.

 

Saria banaketa

Jai Nagusietan egingo da.

 

Oharrak

  • Udalak web orrian (www.hondarribia.eus) berak hala nahi gabe gerta litezkeen aldaeren berri emango du.
  • Saritutako argazkiak argitaratu edo erakusketan azaltzeko Udalarenak izango dira, guztietan horien egileak aipatuko direlarik, eta egileek lan osoaren jabeak direlako ardura hartuko dutelarik.
  • Aurkezten diren lanen neurriak, oinarrietan eskatutakoak izango dira. Hala izango ez balitz, ez dira erakusketan jarriko.
  • Lehiatzaile bakoitzak sari bat besterik ezingo du jaso.
  • Saritutako argazkien jabea Udala izango da.
  • Lehiatzaileek baimena eman beharko dute, antolatzaileen iritziz merezi duten lan guztiak argitaratzeko.
  • Antolatzaileek ahalik eta hobeki zainduko dituzte argazki hauek, baina hondatu edo galduko balira, ez lukete inolako erantzunkizunik izango.
  • Lanak, Udal BAZeko bulegoetatik (Javier Ugarte kalea, 6) jaso ahal izango dira irailaren 23tik 25era, eguerdiko 12:00etatik 14:00era. Aipatutako epean jasotzen ez diren lanak ulertuko da uko egiten dietela.
  • Lehiaketa honetan parte hartzearekin, baldintza hauek erabat onartutzat ematen dira.
  • Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanak saria jasotzeko behar adineko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.
  • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

 

Informazio gehiago