Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Izan Arrantzale Hondarribian + GazteTEK • Navidad 2025

Izan Arrantzale Hondarribian + GazteTEK • Gabonak 2025

  • Edizio honetako datak:
    • Izan Arrantzale Hondarribian: abenduaren 22an eta 23an
    • GazteTEK: abenduaren 29an eta 30ean
  • 8 eta 13 urte bitartekoei zuzenduak.
  • Euskaraz.
  • Parte-hartzea doan.
  • Pertsona bakoitzak bi programetan izena eman ahal izango du, gustukoena lehenengo postuan jarri behar izanez. Plazak betetzen badira, zozketa egingo da adierazi diren lehenengo tailer horien artean.
  • Partaidetzan Hondarribian erroldatutako adingabeek lehentasuna izango dute.

Neguko ikastaroak

Izen-emateak

  • Izen emateak webgunearen bitartez egin daitezke edo, presentzialki, Gazteen Zerbitzuan, Javier Ugarte, 6. 16:30 – 20:00, 688 728 057.
  • Partaidetzan parekidetasuna bermatuko da. 
  • Parte hartzea berresteko mezu elektroniko bat bidaliko da, eta MEZU HORRI NAHITAEZ ERANTZUN beharko zaio.
  • Parte-hartzea BERREZTEN EZ DUENA zerrendatik KANPO geratuko da, eta bere plaza ordezkoen zerrendan daudenei eskainiko zaie.
  • Plaza egokitu zaienei e-mail bidez bidaliko zaie parte hartzeko baimena, adingabekoen arduradunek ikastaroaren lehen egunean sinatuta eraman beharko dutena. Inprimagailurik etxean izan ezean, tailerrak hasten diren lehen egunean eskuragarri izango dira.

 

Izan Arrantzale Hondarribian
2025eko Abenduaren 22an eta 23an

  Informazio orokorra

10:00 – 13:00

  • Lekua: Hondarribiko Kofradian. Ramón Iribarren pasealekua, 29
  • 24 leku (4 dinamizatzaile)
  Izen ematea

Azaroaren 24tik, abenduaren 1 arte

 

GazteTEK – Esperimentu zientifikoak
2025eko abenduaren 29an eta 30ean

  Informazio orokorra

10:00 – 13:00

  • Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma, atzealdea
  • 24 leku.
  Izen ematea

Azaroaren 24etik abenduaren 1era

 

Programak

Izan Arrantzale Hondarribian

2025eko abenduaren 22an eta 23an

  • Lekua: Hondarribiko Kofradian. Ramón Iribarren pasealekua, 29.
  • Xira eraman behar da, eta euria egiten badu, botak. Haurrak kalera aterako baitira.

Abenduak 22

  • 10:00 – 11:30 Itsas Eskulanak:
    Arrantza motiboekin egindako eskulanak, adibidez arrantzatu ditzakegun arraienen tailekin eginiko erregela, mareen taula, arrainen fitxak… Eskulan hauek parte hartzaileen adinetara egokituko dira.
  • 11:30- 13:00 Arrantza tailerra: Kanabera bat muntatzen, korapiloak egiten eta arrantza teknika desberdinak ikasiko dituzte. Hau portuan arrantzatuz jarriko dute praktikan.

Abenduak 23

  • 10:00 – 11:30 Itsas esperimentuak:
    Tailer honetan itsasoa eta ekologiaren inguruan esperimentu desberdinak egingo dituzte. Bertan, mikro plastikoen inguruan, poloen urketa eta naturan izan daitezkeen fenomenoak ikasiko dute.
  • 11:30 – 13:00: Arrantza tailerra: Kanabera bat muntatzen, korapiloak egiten eta arrantza teknika desberdinak ikasiko dituzte. Hau portuan arrantzatuz jarriko dute praktikan.

GazteTEK - Esperimentu zientifikoak

2025eko abenduaren 29an eta 30ean

Elhuyar Fundazioarekin egindako tailerrak.

  • Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma, atzealdea

Abenduak 29

  • 10:00 – 11:30: Esperimentu likatzuen tailerra
    Tailer honetan, gazteek materialen propietate fisikoak eta kimikoak aztertuko dituzte esperimentu dibertigarri eta praktikoen bidez. Besteak beste, material bitxiak landuko dituzte, hala nola likido ez-newtondarrak eta SLIME, eta ezohiko portaera aztertuko dute.
  • 11:30 – 13:00: Ingeniaritza tailerra
    Tailer honetan, parte-hartzaileek erronka zirraragarri bati aurre egiteko irudimena eta trebetasun teknikoak dituen ingeniari baten rola hartuko dute. Talde-lana, sormena eta logika uztartuz, beren soluzioak sortzeko aukera izango dute, benetako ingeniaritzaren mundura hurbilduz.

Abenduak 30

  • 10:00 – 11:30: Argiarekin jolasteko tailerra
    Tailer honetan, gazteak uhinen munduan murgilduko dira, argiaren propietateak aztertuz, uhinekin lotutako hainbat esperimenturen bidez: errefrakzioa eta islapena, koloreak, ilusio optikoak, fotosentikortasuna (Zianotipia/Anna Atkins, etab.)
  • 11:30 – 13:00: Biologia tailerra
    Tailer honetan, gazteek biologiaren hainbat kontzeptu ikasi, ikusi eta ikasiko dituzte modu praktikoan. Genetikak gure bizitzetan duen eragina ulertzeko aukera izango dute, gure ezaugarriak eta naturaren aniztasuna nola azaltzen dituen modu errazean ikasiz.