Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?

NOIZ

Otsailak 22 eta 29

NON

Kultur etxea (103 gela) • 17:30 – 19:30

HEZKUNTZA

Euskara

IZEN-EMATEA

2024ko otsailaren 5etik 22ra (eguna barne)

Partaide kopurua: 20 pertsona gehienez

Izena eman

Norentzat

  • Haurren gurasoentzat. Haurrak eta pantailak: ondorioak eta kudeaketarako gakoak.
  • Nerabeen gurasoentzat. Nerabeek Interneten erabilera arduratsua egiteko familia-gidaritza: bitartekaritza-estrategiak 

​​Helburu orokorra

Egungo errealitate digitala ezagutzea eta bertan bizi daitezkeen egoera gatazkatsuen edota arriskutsuen bitartekari izateko estrategiak barneratzea.

Helburuak

Haurren gurasoentzat​

  • Haurren eta pantailen arteko harremana aztertzea.
  • Pantailek haurren garapenean dituzten ondorio positiboak zein negatiboak lantzea. 
  • Pantailen erabilera egokia kudeatzeko gidaritza-gakoak eskaintzea. 
  • Testuinguru digitaletan haurren ongizatea bermatzeko familiek duten zereginari buruz hausnartzea eta bitartekaritzarako estrategiak eskaintzea.

Nerabeen gurasoentzat

  • Nerabeen errealitate digitala ezagutzea: zenbat, zertarako, zer eta nola erabiltzen duten Internet. Eragin positiboak zein negatiboak. 
  • Interneten erabilera arduratsua egiteko bitartekaritza-estrategiak eskaintzea. 
  • Familia-gidaritza digitalari buruz hausnartzea.

Landuko diren edukiak eta gaitasunak

Haurren gurasoentzat

  • Haurtzaro hiperkonektatuaren errealitate digitala (erabilera-ohiturak: gailuak, maiztasuna, edukiak…) 
  • Gailu digitalen abantailak: mundua ezagutu, komunikazioa eta harremanak, garapen kognitiboa, identitate erreferenteak… 
  • Pantailen gehiegizko erabileraren ondorio fisiko, psikologiko eta emozional negatiboak: tonu falta, gorputz-jarrera ezegokiak, arreta mantentzeko arazoak, emozioak identifikatzeko eta kudeatzeko zailtasunak… 
  • Familiaren bitartekaritza teknologikorako gakoak: mugak, arauak, edukiak… 
  • Testuinguru digitaletan haurren ongizatea bermatzeko familiek duten zereginari buruzko hausnarketa kolektiboa. Horrekiko ikuspegi kritikoa.

Nerabeen gurasoentzat

  • Nerabezaro hiperkonektatuaren errealitate digitala: maiztasuna, helburuak, joerak… 
  • Gailu digitalen abantailak: mundua ezagutu, komunikazioa eta harremanak, garapen kognitiboa, identitate erreferenteak… 
  • Pantailen gehiegizko erabileraren ondorio fisiko, psikologiko eta emozional negatiboak: tonu falta, gorputz-jarrera ezegokiak, arreta mantentzeko arazoak, emozioak identifikatzeko eta kudeatzeko zailtasunak… 
  • Familiaren bitartekaritza teknologikoaren garrantzia eta gakoak. 

​​Metodologia

Tailerra modu parte-hartzailean bideratuko da. Gaiak lantzeko hausnarketa kritikoa garatzea helburu duten elkarlanerako praktikak proposatuko dira eta oinarri kontzeptualak sakontzeko ahozko azalpenak, ikus-entzunezko materialak eta egoeren adibide zehatzak eskainiko dira. Beraz, ikasleen parte-hartzea eta gogoeta izango dira saioen funtsa.

Horrez gain, parte-hartzaileei gaia familian sakontzeko material osagarria banatuko zaie. 

Web edukia bistaratu

Hondarribian Treba Gurasoak programan egingo diren beste ekimenak

Osasun mentala eta nerabeak

Martxoak 18 - HITZALDIA

Hitzaldi honen bitartez, familiei balioak hezi eta transmititzeko tresnak eskaini nahi zaizkie, ongizate fisiko eta mentala sustatzen duten ingurune seguruak sortuz, familia kideen garapen osoa ahalbidetzeko; edozein indarkeria motatatik libre eta ongizate fisiko eta mentala bermatuz

Haur eta nerabeen emozioen bidelagun; nola zaindu seme-alaben emozioak

Maiatzak 8 - HITZALDIA

Hitzaldi honen bitatez, zuen seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko dugu, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.

Treba Gurasoak

"Treba Gurasoak", Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bultzatutako prestakuntza-ekimena da, eta proiektuarekin bat egiten duten udalen bitartez bideratzen da. Proiektuaren helburu nagusia haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea da, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz. Hazkuntzak dakartzan hezkuntza-erronkei aurre egiteko funtsezko ezagutzak transmititzeko tresna arin eta eraginkor gisa aurkezten da proiektua.

Hezkuntza erronka-lana da, eta trebetasun eta ezagutza espezifikoak eskatzen ditu. Behar horri erantzuteko, "Treba Gurasoak" guraso guztiei prebentziozko orientazioa eta laguntza eskaini nahi die, familiaren garapen integrala sustatzeko helburuarekin. Proiektuaren ikuspegia gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoan oinarritzen da, eta aitatasuna eta amatasuna gure gizartean gauzatzeko moduan izandako funtsezko aldaketa aitortzen du.