Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu ingurumena

Aplikazio habiaratuak

Cabecera Semana Medioambiente 2026

Ingurumenaren astea 2026

Ekainaren 5ean ospatzen den ingurumenaren munduko eguna dela eta, jarduera-programa erakargarria prestatu dugu, gure inguruneaz gozatzeko eta ezagutzeko.

Programa Semana Medioambiente 2026

Egitaraua

ekainak
1

IPUIN KONTAKETA: Nik maite dut natura

ubicacion 18:00ubicacion Liburutegian

Miru ipuin kontalaria 3-8 urteko haurrentzat, euskaraz.

Ipuinetan, mendiak, itsasoak eta animaliak protagonistak izan dira lehen, orain eta beti.

Ipuin saio honetan natura omenduko dugu, laino artean amets egin eta itsasoak zeharkatuko ditugu abentura berrien bila.

Natura maitatu, errespetatu era zaintzea da ipuin saio honetan azaleratu nahi dena, orain inoiz baino gehiago zaindu beharko baitugu klima aldaketaren aurrean. Horrela egiten ez badugu gu izango garelako kaltetuak.

ekainak
3

ZERO ZABOR URETAN

ubicacion 11:00

Inaugurazio ekitaldia eskolentzat.

GOIKOERROTA BASERRIAREN balioa ezagutuz etorkizuneko ardatzak elkarrekin adosten

ubicacion 18:30ubicacion Itsas Etxea Auditoriumean

Dokumentalaren aurreestrenaldia eta dinamika parte hartzailea.

Udalak Goikoerrota baserriaren balioa eta historia testigantzen dokumental batean bildu du. Saio honetan, dokumentalaren aurre estrenalditik abiatuta, etorkizunean Goikoerrotak bete ditzakeen funtzio edo eskaini ditzakeen zerbitzuen inguruko ekarpenak eta balorazioak jasotzeko helburuarekin dinamika parte hartzailea egingo da.

Izen-emateak itxita. Dokumentala aurrerago egongo da ikusgai Udalaren youtubeko kanalean.

GOIKOERROTA

ekainak
4

IPUIN KONTAKETA: Lurrari bira egitea ahaztu zitzaionekoa

ubicacion 18:00ubicacion Liburutegian

Miru ipuin kontalaria 3-9 urteko haurrentzat, euskaraz.

Ipuin saio honetan klima aldaketak eragin ditzakeen ondorio larriak fikziozko egoera batekin azaltzen dira, lurrak bira emateari utzi baitio eta.

Lurrari bira egitea ahaztu zaio. Horregatik, planeta erdia egunez bizi da erabat eta beste erdia gauez.

Egoera horrek arazo oso larriak sortzen ditu. Konponbidea aurkitzeko gai izango gara?

ekainak
5

TAILERRA XABOI NATURALAK

ubicacion 17:00ubicacion Kultur Etxeko 103 gelan

3-14 urteetako haurrak, euskaraz.

Ikasi zure xaboiak egiten osagai naturalekin eta pertsonalizatu kolore, usain eta formekin.

Izen emateak itxita.

TAILERRA XABOI NATURALAK

ubicacion 18:30ubicacion Kultur Etxeko 103 gelan

Helduak, elebitan.

Ikasi zure xaboiak egiten osagai naturalekin eta pertsonalizatu kolore, usain eta formekin.

ekainak
6

JAIZKIBELGO HABITATAK ETA LANDAREAK EZAGUTZEKO TXANGOA

ubicacion 09:30-13:00ubicacion Justizko aparkalekutik

Justizko aparkalekutik abiatuko den txango honetan, Jaizkibelen aurki ditzakegun habitat desberdinak ezagutuko ditugu: larreak, sastrakadiak, basoak, zuhaitz-landaketak eta itsaslabarrak. Horrez gain, ekosistema horiei loturiko hainbat landare-espezie interesgarri ikusteko aukera izango dugu, eta haien inguruko zenbait bitxikeria deskubrituko ditugu.

Zatoz gurekin Jaizkibelgo altxor naturalak ezagutzera, goiz pasatxo ederra izango dugu eta!

Izen emateak itxita.

TAILERRA KOLORETAKO LETRAK

ubicacion 10:00ubicacion Kultur Etxeko 103 gelan

KOLORETAKO LETRAK

7-11 urteetako haurrak, euskaraz.

Sortu letra apaingarri pertsonalizatuak liken eta lore kontserbatuekin, dekorazio natural eta berezia sortzeko. Tailer honetan, kolore eta testura desberdinak uztartuz, zure iniziala modu originalean diseinatuko duzu.

Izen emateak itxita.

TAILERRA KOADRO BIZIAK

ubicacion 12:00ubicacion Kultur Etxeko 103 gelan

KOADRO BIZIAK

Helduak, elebitan.

Sortu zure koadro naturala liken, goroldio eta lore kontserbatuekin. Kolore, testura eta bolumenak uztartuz, zure konposizio artistiko propioa sortuko duzu, naturarekin konektatzen duzun bitartean, modu atsegin eta inspiratzailean.

Izen emateak itxita.

Ekainak 5 - 7

ERAKUSKETA. ZERO ZABOR URETAN

ubicacion Bioterra

Herriko gazteen mezuak itsaso osasuntsu baten alde.

ZERO ZABOR URETAN erakusketa hausnarketa gune bihurtzen da herriko gaztetxoek sortutako itsas zaintzaren aldarrikapen-mezuekin; gogoratuz: itsasoa zaintzea, bizitza zaintzea dela eta egunero ekin dezakegula kontsumo arduratsuaren bitartez.

Etorri eta batu ZERO ZABOR URETAN herriko komunitatera eta MATER ontzian nabigatzeko aukera izango duzu!