Aplikazio habiaratuak
Informazio praktikoa 2018
2018ko informazio praktikoa
Garraio publikoko zerbitzuak (autobusak eta taxiak)
- Irailaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean, 23:00etatik aurrera, autobusek Sabino Aranako igogailuaren ondoan Udalak kokatuko duen behin-behineko geltokitik eskainiko dituzte zerbitzuak. Gainerako egun eta ordutegietan Ama Guadalupekoako geltokia izango da linea guztiek erabiliko duten gunea.
- Irailaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean, 23:00etatik aurrera, taxiek Ama Guadalupekoaren ondoan Udalak kokatuko duen behin-behineko geltokitik eskainiko dituzte zerbitzuak. Gainerako egunetan zerbitzuak ohiko lekutik eskainiko dira.
Autobus eta taxi geltokien kokapen berria.
Sabin Arana Goiri kalea 12.
AUTOBUSEN ORDUTEGIA
APARKALEKUAK
Aparkalekuen murrizketa
- Bentako aparkalekua abuztuaren 31n (ostirala) itxiko da, irailaren 14ra arte.
- Abuztuaren 30etik (osteguna) irailaren 14ra arte, Minatera Kaleko aparkalekua itxiko da Jaietako barrakak muntatu eta kokatzeko.
- Abuztuaren 30etik (osteguna) irailaren 3ra arte (astelehena), Zumardia itxita egongo da birgaitze-lanak egiteko eta Gazte Eguna ospatuko delako.
Eskuragarri izango diren APARKALEKUAK
Trafiko murrizketak
Alardeko Konpainien entseguak direla eta, 19:30 - 22:30 bitartean ondorengo kaleetan trafiko-murrizketak izango dira:
- Foru kalea itxita egongo da eta Arrantzale Auzoa eta Itsasargi Kaleko bizilagunek bakarrik sartu ahal izango dute.
- Zuloaga Kalea eta Bernat Etxepare Kalea trafikorako itxita egongo dira.
- Gabarrari Kalea trafikorako itxita egongo da.
- Sabino Arana Kaletik Irun Kalera desbideratuko da trafikoa.
Goizez. 10:30etik aurrera. HAURREN ENTZIERROA.
- 10:30etik aurrera Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.
Arratsaldez. 18:00etatik aurrera. ERRALDOI ETA BURUHANDIAK.
- Trafikoa tarteka etengo da 18:00etatik aurrera.
Gauez. 22:00etatik aurrera. KANTINEREN KARROZA.
- 22:00etatik aurrera Foru Kalea itxiko da eta Almirante Alonso eta Itsasargi kaleko bizilagunek bakarrik sartu ahal izango dute.
- Zuloaga Kalea eta Bernat Etxepare Kalea itxita egongo dira.
- Karroza pasatzeko unean Sabino Arana Kaleko trafikoa Irun Kaletik desbideratuko da.
- Karrozak egingo duen ibilbidearen arabera, 22:00etatik aurrera trafikoa tarteka eten egingo da.
- 22:15etik aurrera ezingo da Alde Zaharrean sartu.
Goizez. 10:30 - 14:00 bitartean HAURREN DANBORRADA.
- 10:30etik aurrera Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.
- Haurren Danborrada pasatzeko uneetan trafikoa tarteka etengo da, 11:00etatik aurrera, Mendelu auzoan, Amute Auzoan, Kosta Kalean, Alde Zaharrean eta Portuko auzorako sarbideetan.
- 12:00ak aldera igaroko da Haurren Danborrada Alde Zaharretik, eta ezingo da bertara sartu.
- 12:30ak aldera Erraldoi eta Buruhandiak Portu auzora jaitsiko dira, eta tarteka trafikoa etengo da.
Arratsaldez. 18:15 - 22:00 bitartean. SALBEA ETA TANBORRADA.
- Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.
- 20:00etatik aurrera Foru Kalea itxita egongo da eta Arrantzale Auzoa eta Itsasargi Kaleko bizilagunek bakarrik sartu ahal izango dute.
Goizez. 08:00 - 14:30 bitartean ALARDEAREN OSPAKIZUNA.
- Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.
- Minasoroeta Kalea eta Damarri Kalea itxita egongo dira.
- Tximista kaletik Jaizkibel Etorbiderako sarbidea itxita egongo da.
- Iturri Berriko biribilgunea itxita egongo da, eta ezingo da Harresilanda kalean sartu.
- Santa Engraziako biribilgunea itxita egongo da, eta ezingo da Harresilanda kalean sartu.
- Baserritar Etorbidea eta Jaizkibel Etorbidea arteko biribilgunean (Kopa) ez da Jaizkibel Etorbidera sartzen utziko.
- Baserritar Etorbideko trafikoa Masti kaletik desbideratuko da.
Arratsaldez. 17:00 - 21:00 bitartean ALARDEAREN OSPAKIZUNA.
- Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.
- Alardea Portuko Auzotik igarotzen ari denean ezingo da Kale Nagusirantz sartu.
- Baserritar Etorbidea eta Jaizkibel Etorbidea arteko biribilgunean (Kopa) ez da Jaizkibel Etorbidera sartzen utziko.
- Baserritar Etorbideko trafikoa Masti kaletik desbideratuko da.
- Tximista kaletik Jaizkibel Etorbiderako sarbidea itxita egongo da.
- Iturri Berriko biribilgunea itxita egongo da, eta ezingo da Harresilanda kalean sartu.
- Trafikoa Gabarrari kaleko biribilgunean etengo da eta ezingo da San Juan de Dios biribilguneraino iritsi.
- Sabino Arana Kalea trafikoarentzat itxiko da.
- Foru Kaleko biribilgunean etengo da trafikoa, eta ez da utziko Itsasargi Kalera eta Zuloaga Kalera pasatzen.
Goizez. 11:45 - 14:00 bitartean SOKAMUTURRA.
- Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.
Arratsaldez. 17:00etatik aurrera ERRALDOI ETA BURUHANDIAK.
- Tarteka trafikoa etengo da 17:00etatik aurrera.
Goizez. 09:00 - 12:30 bitartean MEZA.
- 9:00etatik aurrera Murrua kalea itxita egongo da eta ezingo da Kale Nagusira sartu.
Egun osoan zehar, BASERRITAR EGUNA dela eta.
- Zumardiaren inguruetan trafikoa tarteka etengo da.
- Ezingo da San Juan de Dios biribilgunetik Damarri Kalerantz sartu. Garraio publikoa soilik pasako da bertatik.
- Ezingo da Santa Engraziko biribilgunetik Damarri Kalerantz sartu. Garraio publikoa soilik pasako da bertatik.