Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Inauterietako Kartel Lehiaketa 2026

Inauterietako Kartel Lehiaketa 2026

Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2026ko Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du, ondoko baldintzen arabera:

 

Parte-hartzaileak

Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte hartu ahal izango du.

 

Teknika

Erabiliko duten teknika librea izango da: margoa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute.

 

Neurriak

Kartelen neurria 70 x 50 zmtakoa eta bertikala izango da.

Neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketarako onartuak izango.

Egileak ez die beren lanei markorik jarriko, horretaz antolatzaileak arduratuko baitira.

 

Lema

Karteletan derrigorrez ondoko lema azalduko da:

"HONDARRIBIA - INAUTERIAK 2026"

 

Sariak

Sailkatutako lehen kartelari 450,00 €ko saria emango zaio, eta bera izango da 2026ko Inauteriak iragartzeko erabiliko dena.

Sari honi P.F.G.Z. dagokiona kenduko zaio.

Sari hau dagokion 2026ko partidatik ordainduko da, 1 0206.481.06.338.00 2026 (9007).

Inauterietako Jaien sari banaketa 2026ko otsailaren 16an arratsaldeko 19:30ean udaletxeko Areto Nagusian gauzatuko den ekitaldian egingo da

 

Eskaeren aurkezpena

Lanak, BAZen entregatuko dira (Javier Ugarte - 6) 2026ko urtarrilaren 19tik 23ra (bulegoaren ordutegian).

Lanak egilearen sinadurarik gabe entregatuko dira, bakoitzaren atzealdean lema bat idatzita, horrekin batera kartazal itxi bat aurkeztuko da, kanpoaldean lanaren lema bera adieraziz.

Kartazalaren barrualdean egilearen izena eta bi abizenak, telefono zenbakia, N.A.N.-aren kopia aurkeztu beharko dira. Kartazalarekin batera, partehartzaileek hirugarreneko fitxa ondo betea Udal Erregistro Elektronikotik aurkeztu beharko dute (Erregistro elektronikoari buruzko dudak argitzeko Udal B.A.Z.ekin harremanetan jarri).

 

Besterik

  • Lanak jendaurrean jarriko dira 2026ko otsailaren 9tik martxoaren 16ra (biak barne), Arma Plazan.
  • Irabazle gertatzen den kartelaren jabea Udala izango da, eta hori inprimatu, argitaratu eta za-baltzeko eskubidea izango du.
  • Lanak jasotzeko egunak: 2026ko otsailaren 24an eta 25ean, BAZen (Javier Ugarte - 6), bulegoaren ordutegian.
  • Lanak esandako epearen barruan jasoko ez balira, antolatzaileek berorri uko egiten diotela ulertuko da.
  • Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanek saria jasotzeko behar adineko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.
  • Irudien erabilera ez-sexista eta inklusiboa eta ez-arrazista bermatuko da. Bereziki pertsonen irudiak erabiltzekotan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatuko dira. Honetaz gain, partaideek 1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUA bete beharko dute, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
  • Hautaketa prozesuan 1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginak agindutakoaren baitan jardungo du udalak. Horren 21. Artikuluari jarraituz, hautaketa-epaimahaiaren osaketan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango da eta guztiek ere trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia izango dute
  • Lehiaketan parte hartzearekin, baldintza hauek ontzat ematen dira.

 

Izapideak non egin

BAZ

BAZ

 

Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia

 

943 11 12 13 - 943 11 12 11

 

Faxa: 943 11 12 50

 

Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita.
Ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera:  8:30 - 14:00 • larunbatak: Itxita.

Fachada BAZ

Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea.

 

Informazio gehiago

 

Dokumentuak deskargatu