Aplikazio habiaratuak
2026ko Hondarribiko Inauterietako XVI. Erakusleiho lehiaketa
2026ko Hondarribiko Inauterietako XVI. Erakusleiho lehiaketa
Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Sailak “2026ko Hondarribiko Inauterietako XVI. Erakusleiho Lehiaketa” antolatu du, gure merkataritza hiriaren bizitzan integratzeko eta dekorazio hoberena duen saltokia saritzeko.
Deialdia
Maila bakarra "2026ko Inauterietako Eraskusleihoa".
Lehiaketan Hondarribian publikoari irekiak diren saltoki guztiek har dezakete parte, baldin eta erakusleihoa badute.
Izenematea
Eskabideak elektronikoki Hondarribiko Udalaren web orriko Sarrera Erregistroren bitartez aurkeztu ahalko dira. Horrez gain Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluan zehaztutako beste edozein bidetatik.
Bide elektronikoa erabili beharko dute horretara behartuta dauden subjektuek (39/2015 legearen 14. artikulua): besteak beste, pertsona juridikoek eta izaera juridikorik gabeko erakundeek. BAZen bulegoan horretarako laguntza emango zaie tramite hau era elektronikoan egiten ikasteko.
Eskabidea formalizatzeko eskaera orria behar bezala beteta aurkeztu beharko da.
Izenematea doakoa da eta onarpen epea 2026ko urtarrilaren 19an irekiko da eta urtarrilaren 30ean itxiko da (biak barne). Ezarritako epetik kanpo bidalitako izenemate orri guztiak gutxietsita geldituko dira.
Laugarrena: Lehiaketan parte hartzen dutela egiaztatzeko akreditazio/irudi bat deskargatu beharko dute partehartzaileek Udal webgunetik (Hasiera / Tramiteak / Jarduerak, Ekitaldiak eta Lehiaketak) eta erakusleihoaren toki ikusgai batean jarri beharko dute. Akreditazio hau ez badago, partehartzailea lehiaketatik kanpo geratuko da.
Izapideak non egin
|
BAZ Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia 943 11 12 13 - 943 11 12 11 Faxa: 943 11 12 50 Irailaren 16tik ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera: 8:30 - 14:00 / 16:00 - 18:00 • ostiralak: 8:30 - 14:00 • larunbatak: itxita. Udalaren leihatila bakarra izatea eta informazioa, izapideak egiteko laguntza eta herritarrek gehien eskatzen dituzten udal-zerbitzuak ematea da biztanlearen arreta-zerbitzuaren xedea. |
Lehiaketaren garapena
Garatutako gaiak inauteriaren giroarekin izango du zerikusia, eta askatasun osoa izango du teknika eta estiloari dagokionez.
Irudien erabilera ez-sexista eta inklusiboa eta ez-arrazista bermatuko da. Bereziki pertsonen irudiak erabiltzekotan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatuko dira. Honetaz gain, partaideek 1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUA bete beharko dute, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
Erakusleihoek 2026ko otsailaren 12tik 16ra (biak barne) egon beharko dute lehiaketarako aurkeztutako dekorazioarekin eta establezimenduek hala nahi badute aurreko eta ondorengo egunetan ere bai
Epaimahaiaeta kalifikazio irizpidea
Erakundeak epaimahai kideak izendatuko ditu, eta gaiari buruzko gaitasuna izango dute. Hautaketa prozesuan 1/2023 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginak agindutakoaren baitan jardungo du udalak. Horren 21. Artikuluari jarraituz, hautaketa-epaimahaiaren osaketan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango da eta guztiek ere trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia izango dute.
Epaimahaiak ebaluatzeko garaian ondoko ezaugarriak hartuko ditu kontuan:
- Diseinua.
- Sormena.
- Irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena.
Sariak
Sariak, honako hauek izango dira:
- 1.saria: 600,00 €.
- 2.saria: 400,00 €.
- 3.saria: 300,00 €.
Sariak jaso ahal izateko, onuradunak kontu korronteko jabea dela ziurtatzen duen hirugarrenaren fitxa ekarri beharko da banketxearen zigiluarekin. Sari hauei dagokien PEFZ kenduko zaie.
Sari hauek 0111.482.01.432.00 2026 partidatik ordainduko dira.
Sariak ezin izango dira partekatu bi establezimendu edo gehiagoren artean.
Onarpena
“Hondarribiko 2026ko Inauterietako XVI. Erakusleiho Lehiaketan” parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
Informazio gehiago
Deskargatu dokumentuak
- Leiaketaren oinarriak (pdf)
- Izenemate orria (doc)
- Akreditazioa (pdf)
Online Tramitazioa