Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Mugitzenarida

Aplikazio habiaratuak

Cabecera movilidad sostenible

etorkizuneko Hondarribia

Aplikazio habiaratuak

Creando - Contenido 1

niños

Hiri bizigarriagoa eta
ingurumenarekiko errespetuzkoagoa

Hiri mugikortasun iraunkorra gaur egungo benetako erronka bihurtu da, kontuan izanda ibilgailu pribatua gero eta gehiago erabiltzen dela eta gure hiria etengabe hiritartzen ari dela. Aspaldi honetan erakunde publikoetan, gizarte taldeetan eta elkarteetan hiri mugikortasun hori murrizteko eta arrazionalizatzeko politikak eta ekintzak lantzen ari dira, garraio publikoaren eraginkortasuna hobetzeko, bizikleta bezalako aukera iraunkorrak sustatzeko, eta trafiko pilaketa txikitzeko, hala ingurumena gehiago zaintzen duen eta bizitzeko egokiagoa den hiri bat sortzen lagungarri izan dadin.

Ibilbide horretan, herritarrok zeregin nagusia dugu. Gizartea garen aldetik gure kontsumo eta mugikortasun ohiturak egokitu egin behar ditugu gure bizi kalitatea hobetzeko eta sendotzeko. Eta helduak garen aldetik etorkizuneko Hondarribia nola diseinatu nahi dugun irudikatzeko aukera dugu. Hala, pentsa dezakegu gaur egun arte egin dugun gure kaleen erabileren banaketa egokia den. 

Aplikazio habiaratuak

Proyectos

Aplikazio habiaratuak

Participa - Contenido 2

perro y niño

Parte hartu etorkizuneko
Hondarribiaren diseinuan

Denok gogoan dugu umeek kaleetan eta parkeetan jolasten zuten garaia. Zergatik ez da hala orain? Ez da erantzun erraza. Jakin badakigu kasu askotan ibilgailu partikularra –kotxea- erabiltzea nahitaezkoa dela, baina egiatan erabili behar du gure hiriko espazioa lehentasunez? 

Gero eta beharrezkoagoa da garraiobide alternatiboen erabilera sustatzea, edo trafikoa eta aparkamendua arintzen dituzten pasabideak diseinatzea, edo oinezkoek erabiltzeko guneak egokitzea. Guztien partaidetzarekin eta laguntzarekin etorkizuneko Hondarribia diseinatu ahal eta behar dugu. 

Udalak mugikortasun sistema alternatiboak (garraio publikoa, bizikleta edo oinez ibiltzea) hobetzeko eta sustatzeko proiektuak martxan jartzen ditu. Baina aldi berean oinezko eremu berriak berreskuratzeko eta sortzeko proiektuak ere bai. 

Denon artean landu eta bideratu ditzagun mugikortasun modu eta behar berrien arteko bizikidetza, modu arrazionalean eta adostuan. Imajina dezagun elkarrekin etorkizuneko Hondarribia. 

Aplikazio habiaratuak

Video home movilidad sostenible

niña y bici

Hausnarketa bat partekatzen