Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Zergatik ez tailerrak
Zergatik ez tailerrak
Euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioa da. Euskararen aldeko argudioak eskaini nahi ditugu, eta aurrez aurreko elkarrizketetan euskarari eusteko teknikak baino, hausnartzeko arrazoiak eta gakoak jorratu. Eta bide batez, asmatzen badugu, parte hartzaileen euskararen aldeko jarrerak indartu.
Helburuak
- Euskararen erabilera sozialaren inguruko hausnarketa gune bat sortzea.
- Guk, hiztun gisa, uneoro aukeratzen ditugun hizkuntza jarrerek duten eraginaz hausnartzea.
- Euskararekiko jarrera baikorrak sustatzea.
- Euskararen errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikorra azaleratzea.
Xede taldea
- Euskara ezagutu arren, erabilera gune, harreman eta arloak irabazteko dituzten gazte, ikasle euskaldunei zuzendua dago.
- DBH ko 3 edo 4. Mailako ikasleei / edo Batxilergoko 1go mailako ikasleei zuzenduta dago. Guztiak, D ereduko ikasleak direlarik. Saioak ikastalde naturaletan egiten direlarik egungo egoerak eskatzen dituen burbullak errespetatuz.

