Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Euskera

Aplikazio habiaratuak

Gu ere bertsotan

Gu ere bertsotan

Ikastetxeetara bertsolari espezialistak joaten dira eskola kurrikulumean bertsolaritzari sarbidea emateko. Bertsogintzaren bidez ahozko adierazpidea hobetzen, komunikazio estrategia eraginkorrak baliarazten, hizkuntza aldeko sormena bultzatzen, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzen eta komunikatzaile hobeak izaten laguntzen du.

Ikasturte bakoitzaren bukaeran ebaluaketa bat egiten da, eta programari dagozkion zuzenketak egiten zaizkio hurrengo ikasturtean jarraipena egiteko.

Azkenik ikasturte amaieran ikasitako guztiarekin Bertso Jaialdia egiten dute Hondartza Kiroldegian.

Egitasmo honetan ikasleek “Bertsometa” liburua jasotzen dute, bertan talde guztien argazkiak eta bertsoak jasotzen direlarik.

Dirulaguntzaren bidez programa honen zenbatekoaren erdia ikastetxeek ordaintzen dute eta gainerako erdia Hondarribiko Udalak.

Helburuak

  • Bertsolaritza ezartzen da eskola kurrikulumean, eta helburua ikasleen artean euskararen erabilera maila eta kalitatea handitzea da. Bestalde bertsotarako zaletasuna piztu nahi da.
  • Programa honek euskararen erabileraren sustapenean garrantzi handia du, batzuetan bertsolaritzako eskolak baitira haurrek euskaraz hitz egiteko eta pentsatzeko duten eremu bakarra.

Xede taldea

  • Hondarribiko hiru ikastetxeetako  (Talaia, Ama Guadalupekoa, Egiluze) Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetan garatzen den programa (342 haur) ikasturtean zehar.

Gu ere bertsotan