Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Euskera

Aplikazio habiaratuak

Elkarrizketa musikatuak

Elkarrizketa musikatuak

Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko udal planek, tokian toki landu beharreko helburuak eta lan ildoak ezartzen ditu. Planetan orohar eta besteak beste gazteen erabileran eragiteko premia nabarmentzen da. Horretarako gustuko dituzten ekimenak euskara naturaltasunez txertatuz.

Elkarrizketa musikatuak testuinguru honetan kokatu behar dira. Garrantzitsua da gazteek euskal erreferenteak eta euskal sortzaileak ezagutzea. Euskal erreferenteak euskarazko, ekoizpen artistiko ezberdinak dituztenak eta haien bizipen eta esperientziak gazteekin konpartitzeko prest daudenak.

Helburuak

  • Elkarrizketa Musikatua goiz batez gutxi gorabehera ordubeteko saioa egitean datza. Ikasleak ikastetxetik eskualdeko/herriko aretora hurbildu eta bertan bi euskal artista ezagutuko dituzte. Saioaren gidaritza lanak, aurkezle ezagunak egingo ditu.
  • Gazteek zuzenean parte hartzeko eta artistak gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Beraiekin batera musikarekiko harreman estuagoa sortu, sortzaile eta hartzailearen elkarlotura sustatuz musika izanik bidea.
  • Zuzeneko saioan ikasleek parte har dezaten, eskolako musika irakasgaian sortzaile gonbidatuaren lanketak edo proposamenak landu eta emanalditxoren bat prestatzeko aukera emango dugu. Horretarako ezinbesteko izango da irakasleen inplikazioa.

Xede taldea

  • Hain zuzen ere gazteen artean euskararen erabilera areagotzea eta harreman sare euskaldunak zabaltzeko eta indartzeko ekimena da.
  • Horretarako bereziki DBH (12-15 urte) edo batxilergoko ikasleak (16-18 urte) euskal kulturara hurbilarazi nahi ditugu musikaren bidez.

Elkarrizketa musikatuak