Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Ikastetxeetako programak

EUSKARAren proiektua

Gu ere bertsotan

Hondarribiko hiru ikastetxeetako  (Talaia, Ama Guadalupekoa, Egiluze) Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetan garatzen den programa (342 haur) ikasturtean zehar.

Bertsolaritza ezartzen da eskola kurrikulumean, eta helburua  ikasleen artean euskararen erabilera maila eta kalitatea handitzea da. Bestalde bertsotarako zaletasuna piztu nahi da.

Programa  honek euskararen erabileraren sustapenean garrantzi handia du, batzuetan bertsolaritzako eskolak baitira haurrek euskaraz hitz egiteko eta pentsatzeko duten eremu bakarra,

Ikastetxeetara bertsolari espezialistak joaten dira eskola kurrikulumean bertsolaritzari sarbidea emateko. Bertsogintzaren bidez ahozko adierazpidea hobetzen, komunikazio estrategia eraginkorrak baliarazten, hizkuntza aldeko sormena bultzatzen, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzen eta komunikatzaile hobeak izaten laguntzen du.

Ikasturte bakoitzaren bukaeran ebaluaketa bat egiten da, eta programari dagozkion zuzenketak egiten zaizkio hurrengo ikasturtean jarraipena egiteko.

Azkenik ikasturte amaieran ikasitako guztiarekin Bertso Jaialdia egiten dute Hondartza Kiroldegian.

Egitasmo honetan ikasleek “Bertsometa” liburua jasotzen dute, bertan talde guztien argazkiak eta bertsoak jasotzen direlarik.

Dirulaguntzaren bidez programa honen zenbatekoaren erdia ikastetxeek ordaintzen dute eta gainerako erdia Hondarribiko Udalak.

Gu ere bertsotan

 

Urtxintxan

Programa honen helburu nagusia hauxe litzateke: jolasen bidez ikastetxeetako ikasleen artean euskararen erabilera handitzea. Horretarako, erabilera ez formalean trebatzea bilatuko genuke jolas dinamizazioak jolas garaian eginez, ikasturtean zehar herriko hiru ikastetxeetan ( Talaia, Ama Guadalupekoa, Egiluze).

Helburuak hauek dira:

  • Haurrak hizkuntza ez formaleko hainbat gaietan trebatu: jolas hizkera eta aisialdiko egoeretarako hizkera.
  • Eskolako aisialdi uneetan euskararen erabilera handitu.
  • Kalean egin daitezkeen euskarazko jolasak ikasi. Hartzaileak: Haur Hezkuntzako 4 et 5 urteko haurrak eta Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrak, guztira 306 haur.

Dirulaguntzaren bidez programa honen zenbatekoaren erdia ikastetxeek ordaintzen dute eta gainerako erdia Hondarribiko Udalak.

Hartzaileak

Haur Hezkuntzako 4 et 5 urteko haurrak eta Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrak, guztira 306 haur.

Dirulaguntzaren bidez programa honen zenbatekoaren erdia ikastetxeek ordaintzen dute eta gainerako erdia Hondarribiko Udalak.

Urtxintxa

Zergatik ez tailerrak

Zer da zergatik ez? Euskararen erabilera sozialaren inguruan hausnartzeko saioa da. Euskararen aldeko argudioak eskaini nahi ditugu, eta aurrez aurreko elkarrizketetan euskarari eusteko teknikak baino, hausnartzeko arrazoiak eta gakoak jorratu. Eta bide batez, asmatzen badugu, parte hartzaileen euskararen aldeko jarrerak indartu.

Saioaren helburuak

  • Euskararen erabilera sozialaren inguruko hausnarketa gune bat sortzea
  • Guk, hiztun gisa, uneoro aukeratzen ditugun hizkuntza jarrerek duten eraginaz hausnartzea
  • Euskararekiko jarrera baikorrak sustatzea
  • Euskararen errealitatearen eta etorkizunaren ikuspegi baikorra azaleratzea

Balizko hartzaileak

Euskara ezagutu arren, erabilera gune, harreman eta arloak irabazteko dituzten gazte, ikasle euskaldunei zuzendua dago.

DBH ko 3 edo 4. Mailako ikasleei / edo Batxilergoko 1go mailako ikasleei zuzenduta dago. Guztiak, D ereduko ikasleak direlarik. Saioak ikastalde naturaletan egiten direlarik egungo egoerak eskatzen dituen burbullak errespetatuz.

Zergatik ez

 

Harrera programa

Ikasle etorkinak, tokiko hizkuntzak ezagutzen ez dituenean zailtasun gehigarriak izango ditu gelan lantzen diren edukiak barneratu eta bere kideekin harreman egokiak izateko.

Beraz, Hizkuntza horietan komunikatu ahal izateko prestakuntza programa bat behar du.

Hizkuntza beharrak, ordea, ikasleen arabera ezberdinak izango dira, hizkuntzarekin izandako kontaktuaren eta ikaskuntza-prozesuaren arabera.

Horren arabera, ikaskuntzaren urrats ezberdinetan banatuko dira taldeak balorazio baten ondoren. DBH 1, 2, 3, 4 mailetako ikasleei dago zuzendua programa hau.

Astero bi orduko errefortzu eskolak emango zaizkio ikasleari euskaraz komunikatu ahal izateko gutxieneko maila lortu dezan.

Harrera programa