Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Liburutegia

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Idazketa-tailerrak 2024-2025

Idazketa-tailerrak

Hondarribiko udal liburutegiak, 2025 ikasturterako. Eskainiko dituen irakurketa eta idazketa tailerrak:

Izen-emateak abenduaren 10etik aurrera irekiko dira eta Liburutegian bertan egin daitezke, 943 111 285 telefonora deituz edo ondorengo formularioa betez:

Taller escritura

Izena emateko inprimakia

Idazketa-tailerretan izena ematea

Aukeratu tailerra

Datuen babeserako legea

Oinarri hartuta 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluak xedaturikoa, Hondarribiko Udalak adierazten dizu formulario honen bitartez zure gainean eskuratzen dituen datuak Hondarribiko Udalarenak diren fitxategi automatizatuetan jasoko dituela adierazitako zereginetarako.

Nahi izanez gero, datuok ikusi, aldatu, kendu edo aurkatzeko eskubidea erabil dezakezu helbide honetara idatziz:

Hondarribiko Udaleko Errolda Nagusia - Kale Nagusia, 20 - 20280 Hondarribia

Ikastaroen deskribapena

Ikastaroen deskribapena

Idazketa tailerra hastapena (gaztelaniaz)

Idazketa sortzailearen barruan jakinduria bat duten eta teknikan sakondu nahi duten pertsonei zuzenduta dago ikastaro hau.

  • Narrazio-teknika hobetzea
  • Gatazken tratamendua
  • Argumentu-igorpenak
  • Kontalari-jokoak
  • Elkarrizketen puntuazioa
  • Generoan sakontzea: drama, suspensea, distopia

Ikastaroaren ezaugarriak

  • 9 idazkera mota
  • Ikastaroaren iraupena: 13 ordu eta 30 minutu
  • Klase bakoitzaren iraupena: 1 ordu 30 minutu
  • Ordutegia: 18:30 - 20:00, asteartea
  • Maiztasuna: hileko klase 1

Idazketa tailerra jarraipena (gaztelaniaz)

Idazten ikasi edo narrazio-trebetasunak hobetu nahi dituen edonori zuzenduta dago ikastaro hau.

  • Narrazio-teknika hobetzea
  • Narrazio- eta estilo-baliabideak ikastea
  • Ortografiako eta ortotipografiako akatsak, gramatikakoak eta egiturakoak zuzentzea
  • Irudimena garatzea
  • Espiritu kritikoa lantzea
  • Hainbat gai eta generori buruz idaztea
  • Sormen-gaitasunak probatzea

Ikastaroaren ezaugarriak

  • 18 idazkera mota
    Ikastaroaren iraupena:
    27 ordu
    Klase bakoitzaren iraupena: 1 ordu 30 minutu
    Ordutegia: 18:30 - 20: 00, asteazkena
    Maiztasuna: klase 1 hamabostero

Sormenezko idazketa ikastaroa (euskaraz)

Helburuak

  • Zuk ere baduzu zer kontatu. Zuk zeuk zeure istorioa, zeure ipuina, zeure poesia, finean, zeure testua, idatz dezakezu: modu sortzailean. Horixe da tailer honen helburu nagusia: modu sortzailean idazten jardutea, idazkuntzan trebatzea.
  • Ahots propioaren bila. Idazketa kreatiboak zeure ahots propioa aurkitzeko aukera emango dizu: teknika narratiboak ulertuz gero, ulertu, eta ez soilik formula gisa erabili, narrazioaren logikak barneratzera helduko zara, eta, hala, landu ahalko dituzu malgutasun handiagoarekin zeure material narratiboak.
  • Idazteko harra elikatu. Idaztea ez baita soilik letrak elkartzea. Eta, ondo idaztea ere ez da soilik hizkuntza idatzia akatsik egin gabe eta arau denak errespetatuz erabiltzea, pixka bat haraxeago joatea baizik. Baliteke baten batzuk berezkoa izatea dohain hori, baina, trebatzea ere badagoenez, testu bat zuzentasunetik kalitatera jaso dezakeen puntuaren bila jardungo dugu.

Gero eta gehiago idatzi, gero eta hobeto idazteko

Tailerrean zer

  • Testu literarioak sortzeko modu ezberdinak landu eta partaideek idatzitako testuak zergatik funtzionatzen duten(edo ez) aztertu. Berridatzi.
  • Teknika narratiboak:
    • Pertsonaiak eraiki.
    • Giroak sortu: denbora eta espazioa.
    • Narratzaile mota ezberdinak: ikuspuntu literarioaren garrantzia.
    • Erritmoa, tonua, egiantzekotasuna.
    • Elkarrizketak.
    • Irudia eta hitza.
  • Erreferentziak: mikroipuinak, ipuinak, antzerki testuak, nobelak...

Ikastaroaren ezaugarriak

  • Urtarrilatik-abendura (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila ezik)
  • Hilero bi saio, bi ordukoak.
  • Astearteetan, 18:00-20:00 (edo zehazteke)

Título Instagram


Liburutegia sareetan

facebookinstagramtwitter