Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Ibilbidea

Aplikazio habiaratuak

Platano arrunta Baluarte de la Reina

Guneak
1-2-3-4-5-6-7-8-9

atras
Platano arrunta
Platanus hispánica
adelante
Platano arrunta Platanus hispánica

KOKAPENA

Baluarte de la Reina

FAMILIA

Alboa edo platano arrunta (Platanus hybrida, Platanus x acerifolia edo Platanus x hispanica) zuhaitz-espezie hibridoa da, Platanaceae familiakoa, ohikoa kale eta hiribideetako espaloietan.

JATORRIA

Espezie hau mendebaldeko (Platanus occidentalis) eta ekialdeko platanoaren (Platanus orientalis) hibrido ugalkorra da, Europan sortua XVIII. mendearen inguruan.

EZAUGARRIAK

Hosto erorkorreko zuhaitz hau oso hedatua dago hirietan, azkar hazi eta oso kementsua delako. 30-35 metrokoa izan daiteke. Apiril eta maiatzean loratzen da. Orain arte alboak apaingarri gisa erabili dira hirietan, baina basoetan ere erabiltzen hasi dira, azkar hazten direla-eta.

Kaleetako alboei lepatzea egin ohi zaie (adaburua edo erdiko adarra mozten zaie), zuhaitzak eraikuntzetako leihoetara hurbil ez daitezen, edo adarren biomasa arinagoa izan dadin.

Alboaren azala hauts-kolore orlegixkakoa izaten da —gaztaina-kolorekoa, enbor zaharretan—, xafla ezkatadunetan askatzen da, eta agerian uzten ditu orban irregular horixka edo zurixkak barneko azalean.

INFORMAZIO ITURRIA

Euskal Wikipediatik ateratako testuak.