Aplikazio habiaratuak
Menu Ibilbidea
Aplikazio habiaratuak
Pitosporoa

KOKAPENA
Leda
FAMILIA
Pitosporo (Pittosporumtobira) Pittosporaceae familiako espeziea da.
JATORRIA
Zuhaixka hau ekialdeko Asian, Ekialdeko Txinako itsasoaren inguruan hain zuzen ere, du jatorria baina gaur egun mundu zabalean aurki daiteke landare apaingarri gisa, batez ere hirietako kutsadurari iraunkorra delako.
EZAUGARRIAK
Beti berde dagoen zuhaixka bat da eta 10 metrotako altuera eta hiru metrotako zabalera hartu dezake. Kiribiltzen diren hosto obalatuak ditu 10 cm-tako luzera dutenak. Adarren muturrean lore txikiz osaturiko multzoak ditu, oso usaintsuak. Lore bakoitzak zentimetro bateko bost petalo ditu.
Fruituak zurezko oskola dute, hiru kroskotan irekitzen dena eta barruan hazi ilun bat dago erretsinaz estalia.
Erabilera
Hesiak estaltzeko erabiltzen dira eta fruitu eta hosto lehortuak lore zentroak egiteko erabiltzen dira.
INFORMAZIO ITURRIA
Euskal Wikipediatik ateratako testuak.