Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Hondarribiko 2024ko Udal Egutegirako IV. Argazki Lehiaketa

Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Sailak Hondarribiko 2024ko Udal Egutegirako IV. Argazki Lehiaketa antolatu du, ondoko baldintzen arabera:

 

Partaidetza

Lehiaketa honetan edonork parte har dezake.

 

Gaia

Urteko hilabeteekin identifikatzen diren Hondarribiko irudiak.

 

Modalitatea

Argazkiak, koloretan edo zuri-beltzean eta horizontalean.

 

Lanak eta aurkezpena

Partaide bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake saritu edota argitaratu gabeak. Irabazleek argazkiak 300ppp tamainan bidali beharko dute.

 

Identifikazioa

Lan bakoitza identifikatzen duen hilabetearen proposamenarekin aurkeztuko da. Horrekin batera egilearen izena, abizenak, helbide elektronikoa, telefono zenbakia eta NANaren fotokopia ere aurkeztu beharko dira.

 

Argazkiak non eta nola aurkeztu

Lanak honako helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: argazkiakhondarribia@gmail.com. Argazkiak eta bakoitzaren datuak emailari erantsi eta gaian “Hondarribiko 2024ko Udal Egutegirako Argazki Lehiaketa” zehaztu beharko da. Edo sare sozialetan mezu pribatu baten bitartez (Facebook eta  Instagram).

 

Aurkezteko epea

Urriaren 23tik 31 arte (biak barne).

 

Epaimahaia

Epaimahaia argazkilaritza mailan prestigioko pertsonak izan beharko dira eta bere erabakia apelaezina izango da.

 

Sariak

Sariak ez dira egutegia aurkeztu arte jakinaraziko. 12 sarituek 100€ eta eta opari bat jasoko dute. Sariak eta egutegiko argazkiak esleitzerakoan parekidetasuna errespetatuko da

Sariak jaso ahal izateko irabazlearen NANaren kopia eta hirugarren alta fitxa erakunde finantzieroaren zigiluarekin aurkeztu beharko dira. Sari hauei, dagokien kasuan, PEFZ kenduko zaie.

 

Oharrak

  • Udalak web orrian (www.hondarribia.eus) berak hala nahi gabe gerta litezkeen aldaeren berri emango du.
  • Saritutako argazkiak argitaratu edo erakusketan azaltzeko Udalarenak izango dira, guztietan horien egileak aipatuko direlarik, eta egileek lan osoaren jabeak direlako ardura hartuko dutelarik.
  • Aurkezten diren lanen neurriak, oinarrietan eskatutakoak izango dira. Hala izango ez balitz, ez dira lanak onartuko.
  • Lehiakide bakoitzak sari bat besterik ezingo du jaso.
  • Lehiakideek baimena eman beharko dute, antolatzaileen iritziz merezi duten lan guztiak argitaratzeko.
  • Epaimahaiak kontuan hartuko du egileak egindako hilabetearen proposamena, baina lana saritua izango balitz eta epaimahaiak hala erabakiko balu, argazkiak ez luke zertan proposameneko hilabetearen Irudi izan beharko.
  • Epaimahaikoen ustez aurkeztutako lanak saria jasotzeko behar adineko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango ditu.
  • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  • Lehiaketa honetan parte hartzearekin, baldintza hauek erabat onartutzat ematen dira.